IZENDAPENA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Cristina Gonzalezek Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburu kargua hartu du

Iragarkia
Cristina González toma posesión como consejera de Turismo, Comercio y Consumo
18:00 - 20:00

Cristina Gonzalez PSE-EEren presidenteak Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburu kargua hartu du gaur, asteazkena. Ekitaldia Ajuria Enea jauregian izan da, eta bertan Imanol Pradales lehendakariak erabakiak hartzeko orduan ausart jokatzeko deia egin dio sailburu berriari. Gonzalezek adierazi du "turismo arduratsu, jasangarri, lehiakor eta inklusibo" baten alde egiten jarraituko duela, eta merkataritzari babesa eskaini dio, "jauzi kualitatibo eta kuantitatibo bat emateko" helburuarekin. Orain arte sail horretako titularra izan denak, Javier Hurtadok, kargua utzi du hauteskunde orokorretan Kongresurako hautagaitza sozialistaren buru izateko. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X