Cristina Ibarrola
2023/12/13 - 11:52
Lopezek ukatu egin du Iruñeko zentsura-mozioa EH Bildurekin hitzartu izana Sanchezen inbestidura baino lehen
Patxi Lopezek zentsura-mozioa justifikatu du, eta azpimarratu du Iruñeko Udala "geldirik" dagoela, "inorekin inolako akordiorik lortzeko gai ez den" gobernu-talde bat duelako buru, eta hiru urte daramatzalako Aurrekonturik onartu gabe.
2023/12/13 - 11:24
Joseba Asironek PSNrekin adostutako zentsura mozioa erregistratu du Iruñeko Udalean
Cristina Ibarrola (UPN) alkatearen aurkako zentsura-mozioa adostu dute Iruñeko Udaleko oposizioko alderdiek, eta, ezustekorik ezean, Joseba Asiron (EH Bildu) izango da berriro alkate.

2023/12/13 - 11:12
Koldo Martinez (Geroa Bai): "Asiron Iruñeko alkate egitea adostu dugu, beste guztia argitu gabe dago"
Cristina Ibarrolaren aurkako zentsura mozioaz galdetuta, Gero Baik Iruñeko Udalean duen zinegotziak argi eta garbi erantzun du lau talderen arteko akordioa dela, ez EH Bildurena eta PSNrena.
2023/12/13 - 10:34
Albiste izango dira: Zentsura mozioa Iruñeko Udalean; COP28aren akordioa, eta Santa Lutzi azoka
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/08/30 - 22:28
Ibarrolak herri galdeketa egingo du Gurutze plazako lur azpiko aparkalekuari buruz
Iruñeko alkateak ez du argitu oraindik noiz egingo duen eta zein izango den galdera zehatza. Auzokideak pozik agertu dira erabakiarekin.
2023/08/28 - 16:03
Ibarrolak Sarasate Pasealekuko proiektu "guztiz funtsezkoari" berriz ekitearen alde egin du
Iruñeko alkateak aurreratu duenez, laster pasealekurako irtenbide bat aztertu nahi du plataforma bakar gisa, baita bertako zuhaitzen egoera eguneratu ere.
2023/08/17 - 12:42
Ibarrolak "aldi baterako" eten du aparkalekuen proiektua, babesak lortu arte
Zangoza kalearen azpian lurpeko aparkaleku bat eraikitzeko eta Gurutzeko Plaza urbanizatzeko proiektuak herritar batzuen protestak jaso dituenez, udalak bertan behera uztea erabaki du.

2023/07/15 - 15:20
Parte-hartzeak "marka guztiak hautsi" ditu aurtengo sanferminetan
Sanferminak "arrakastatsuak" izan direla eta "birizik" daudela esan du Cristina Ibarrola iruñeko alkateak. 1,4 milioi pertsonak guztira parte hartu dute jaietako ekitaldi ofizialetan.

2023/07/15 - 10:22
Ibarrola: ''Sekulakoak izan dira aurtengo festak, inoizko bisitari kopuru eta parte-hartze handienarekin''
Cristina Ibarrola Iruñeko alkatea 00:00etan puntuan atera da Udaleko balkoira, 2023ko sanferminei agur esatera. Milaka lagunen aurrean, datorren urteko festetako atzera kontaketa iragarri du: "2024ko sanferminetarako gutxiago falta da".

2023/07/15 - 09:54
Milaka lagunek 'Gaixoa ni' abestuz agurtu dituzte 2023ko sanferminak
Amaitu dira 2023ko sanferminak, eta hasi da 2024rako atzera kontaketa. Zapi gorriak lepotik kenduta eta kandelak eskutan zituztela, milaka pertsona bildu dira Iruñeko Udalaren atarian. Cristina Ibarrola hiriko alkateak, aurtengo festetan izandako giro ona nabarmendu du.
2023/07/10 - 16:43
15 sexu eraso salatu dituzte sanferminetan, Batzorde Lokalaren arabera
Bien bitartean, Mugimendu Feministak salatu du 20 bat sexu eraso izan direla. Iratxe Alvarezek nabarmendu du uztailaren 8an, intentsitate handiko erasoa gertatu zela Iruñeko Zabalguneko etxebizitza batean, hain zuzen ere Gazteluko Plazako puntu morean artatu zutena.
2023/07/08 - 13:33
Lau pertsona salatu eta hiru atxilotu dituzte sexu erasoengatik sanferminetan
Cristina Ibarrola alkateak esan duez, hori kenduta festa "oraingoz lasaitasunez" ari dira ospatzen sanferminak, eta "jende asko eta giro ona" nagusitzen ari da.

2023/07/07 - 19:19
Istilurik gabe amaitu da San Ferminetako prozesioa, baina txistu eta txalo artean
Curia kalean, gurutzeak igarotzean, lehen txistuak entzun dira, Kabildoa igarotzean areagotu direnak. Udalbatzarekin batera, txistuen dezibelioak igo dira, "UPN kanpora" oihuekin batera.

2023/07/05 - 14:46
Cristina Ibarrola: ''Iruñeak ez du inolako eraso sexistarik onartuko''
Aurtengo sanferminetan ere eraso sexistei buruzko informazio-gunea egongo da Gaztelu Plazan. Bertan, eraso sexistei buruzko informazioa, aholkularitza, orientazioa eta babesa eskainiko dira.
2023/06/17 - 21:01
UPNk botereari eutsi dio Nafarroako udal nagusietan, eta EH Bilduk 39 alkatetza eskuratu ditu
PSNk Bilduri babesik ez ematearen ondorioz, UPNren esku geratu dira Iruñea, Lizarra eta Eguesibar, besteak beste. Udalen osaketarako egunean, Nafarroako alderdi nagusien arteko aliantza eta indar aldaketak izan dira, han eta hemen.
2023/06/17 - 19:37
Cristina Ibarrola (UPN), Iruñeko alkate, UPN eta PPren botoekin
PSNren bost boto zuriak erabakigarriak izan dira.
2023/06/17 - 16:59
Nafarroa: PSNk bere hautagaiei eman die botoa eta, ondorioz, UPNren esku gelditu dira udalerri nagusiak
PSNk bere burua bozkatzeak udal nagusienak eman dizkie nafar erregionalistei. UPNko Xuriñe Peñas da Eguesibarko alkate berria; Marta Ruiz de Alda, Lizarrakoa, eta Barañainen, Maria Lekunberrik eutsi dio aginte makilari. PSNk udal gobernuaren ateak itxi dizkio, udalerri horietan, EH Bilduri.
2023/06/17 - 16:52
Cristina Ibarrolak (UPN) eskuratu du Iruñeko alkatetza, gehiengo sinplearekin
Iruñean, alderdien arteko desadostasunak medio, UPNko Cristina Ibarrolak hartu du azkenean aginte-makila. PSNk hasieratik esan zuen ez zuela ez UPNren ez EH Bilduren aldeko botorik emango, eta erabaki horrek ahalbidetu du Ibarrolak alkatetza eskuratzea.
2023/06/17 - 14:31
Cristina Ibarrolak (UPN) Iruñeko Alkatetzaren aginte-makila lortu du
EAEko eta Nafarroako udalen osaketari ekin diete larunbat honetan udalerri guztietan. Nafarroako hiriburuan, UPNko zerrendaburuak Alkatetza eskuratu du hauteskundeetan zerrenda bozkatuena izan zelako.
2023/05/29 - 02:00
UPNk irabazi ditu hauteskundeak Iruñean, EH Bilduk baino zinegotzi bat gehiago lortuta
9 zinegotzi eskuratu ditu Cristina Ibarrola buru duen zerrendak. EH Bildu gelditu da bigarren, 8 zinegotzirekin. 5 ditu PSNk, 2 PPk, 2 Geroa Baik eta 1 Zurekin Nafarroa koalizioak.