Ibarrolak Sarasate Pasealekuko proiektu "guztiz funtsezkoari" berriz ekitearen alde egin du
Cristina Ibarrola Iruñeko alkateak aurreratu du Sarasate pasealekua berriz urbanizatzeko proiekuari berriro ekiteko asmoa duela, "guztiz funtsezkoa" baita bere alderdiarentzat. Hori dela eta, "Iruñeko herritar gehienentzat eta bisitatzen gaituztenentzat onuragarria izango den lana" desblokeatzearen alde egin du.
Tokiko Gobernu Batzordean lehentxeago jorratutakoa helarazteko deitutako prentsaurrekoan esan du, besteak beste, Sarasate pasealekuaren berrurbanizazioa, "arin eta azkar gauzatzea" nahi dutela, eta Bigarren Zabalguneko oinezkoentzako diseinuaren proiektu batekin ia 23.000 metro koadrotan jardutea eta lurpeko sare eta kanalizazioak berritzea dakarrela horrek.
Horregatik, aurreko legealdian taldeen arteko desadostasunengatik aurrera atera ez zen proiektuaren berrikuspena bultzatzeko asmoa agertu du, hein handi batean egungo zuhaitzak pasealekutik kentzearen aurka dagoelako.
"Guretzat guztiz funtsezkoa da Sarasaten jardutea", errepikatu du alkateak, eta bi txosten berri eskatzeko asmoa duela aurreratu du. Horietako batek pasealekurako irtenbide bat aztertuko du, plataforma bakar gisa, desnibela gainditzeko eskailerarik edo harmailarik gabe, jatorrizko proiektuak jasotzen duen bezala.
Beste txosten batean, Sarasate pasealekuko zuhaitzen egoera eguneratu nahi du, azken egunotan erretiratu behar izan diren edo erori diren zenbait ale egoera txarrean aurkitu ondoren.
Zure interesekoa izan daiteke
Bengoetxea: "Epaia sakon aztertuko dugu, helegitea aurkeztu edo ez erabaki eta moldatzen ari garen dekretua hobetzeko"
Oporrak baimenik gabe 17 egunez luzatu zituen langile baten kaleratzea berretsi du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak