CUP
2021/05/21 - 16:17
Pere Aragones, Kataluniako presidente: "Legeak aldatzea posible izan behar da"
ERCren 33 botoak ez ezik, JxCaten 32 botoak eta CUPen 9ak ere jaso ditu. Quim Torra eta Artur Mas Generalitateko presidente ohia eta Oriol Junqueras ERCko buruzagia inbestidura saioan izan dira.
2021/05/20 - 12:24
Gaur hasiko da Pere Aragones Kataluniako presidente izendatzeko inbestidura saioa
ERCko hautagaia lehendabiziko bozketan aukeratuko dute, gehiengo osoz, ERCren 33 botoekin, JxCaten 32ekin eta CUPen 9ekin.
2021/05/20 - 08:58
Elsa Artadik uko egin dio Pere Aragonesen gobernu berriko kide izateari
Ia ziurtzat jotzen zen Generalitateko presidenteordea eta Ekonomia eta Ogasun kontseilaria izango zela. Kataluniako Parlamentuko diputatu ez ezik, Bartzelonako Udaleko zinegotzi ere bada.
2021/05/19 - 17:09
Aragonesen inbestidura-saioa ostegun eta ostiralean izango da
Aragones ostiralean izendatu ahal izango dute lehen bozketan, gehiengo osoz, ERCren 33 botorekin, JxCaten 32rekin eta CUPen 9ekin.
2021/05/18 - 23:41
PSOEren abstentzioak trans legea gelditu du, baina Monterok hitzeman du onartuko dela
EH Bilduk eta EAJk babestu egin dute proposamena, eta PPk eta Voxek kontra bozkatu dute.
2021/05/12 - 18:25
ERCk, JxCatek eta CUPek gutxieneko itun bat egin dute negoziazioa berrabiarazteko
"Autodeterminazioaren aldeko Akordio Nazional handia" eta "gobernagarritasunetik harago estrategia independentistaz eztabaidatzeko eremu bat" sustatzea adostu dute.
2021/04/26 - 13:03
Aragonesek dio maiatzaren 1a izango dela akordio bat adosteko azken eguna
Lortu ezean, Katalunian hauteskundeak errepikatzea saihesteko beste bide batzuk aztertzen hasi beharko dutela ohartarazi du ERCko presidentegaiak.
2021/04/11 - 16:44
Hauteskundeetatik bi hilabetera, Kataluniak ez du oraindik Gobernu berririk
CUPekin akordioa lortu du Pere Aragonesek, baina ez, ordea, Juntsekin. Bi alderdien arteko negoziazioetan desadostasun asko daudela geratu da agerian, estrategia desberdinak dituztelako.
2021/03/30 - 09:36
Gaur egingo dute Aragonesen inbestidurako bigarren bozketa, babes nahikorik gabe
Ezustekorik ezean, ERCko hautagaiaren ahaleginak porrot egingo du. Kasu horretan, ERCk eta Juntsek negoziatzen jarraitu beharko dute. Bi hilabete izango dituzte presidente berria izendatzeko.
2021/03/27 - 00:23
Arangonesek ez du nahikoa babes lortu lehen bozketan, JxCaten abstentzioa dela eta
ERCren eta CUPen 42 botoak ez dira nahikoa izan gehiengo osoa lortzeko.
2021/03/25 - 01:09
Kongresuak errefusatu egin du Mikel Zabalzaren kasua berriro irekitzera behartzea
EAJrena zen ekimena, eta horrekin batera mozio bat aurkeztu du Espainiako Gobernuak kasuari buruzko dokumentazioa argitara eman dezan.
2021/03/24 - 11:03
Elkarrizketa mahaiari bi urteko epea ematea jasotzen du ERC eta CUPen arteko itunak
Epe hori igarota, 2023an, Estatuarekin zabaldutako negoziazio mahaiaren balorazioa egingo dute. JxCat koalizioaren ustez, egun edo aste batzuetako kontua izan daiteke inbestidurarako akordioa lortzea.
2021/03/22 - 08:17
ERCk eta CUPek aurrekordioa lortu dute Pere Aragones Kataluniako presidente izateko
Bi alderdietako organoek berretsi beharko dute akordioa. Dena dela, Juntsen babesa beharko lukete. Ostiralean amaitzen da inbestidura saioa egiteko epea.
2021/03/17 - 08:55
Kataluniako alderdi independentistek amnistia eskatu dute gatazkari amaiera emateko
ERC, JxCAT, PdeCat eta CUP alderdiek Amnistia Legea erregistratu dute Diputatuen Kongresuan.
2021/02/19 - 11:15
Gobernu "independentista eta ezkertiar" baten alde egin du ERCk
CUPek, bestalde, baldintzak jarri ditu JxCatekin balizko akordioak lortzeko negoziazioan: segurtasun politikek "180 graduko aldaketa" ematea eta Miquel Samper Barne kontseilaria ordezkatzea.
2021/02/17 - 21:58
ERCk eta CUPek abiatu dituzte Kataluniako Gobernua osatzeko negoziazioak
Bi alderdiak bat datoz hauteskundeei buruzko analisian: independentismoa indartu egin da eta gorakada ezkerretik iritsi da.
2021/02/16 - 20:29
Kongresuko alderdi independentistak, Pablo Haselen askatasunaren alde
ERCko, EH Bilduko, BNGko, JxCATeko eta CUPeko diputatuek elkarretaratzea egin dute Kongresuan, 'Askatasuna Pablo Haselentzat' irakur zitekeen kartelekin.
2021/02/15 - 22:33
Gobernu berria JxCat, CUP eta En Comu Podem alderdiekin osatzen saiatuko da ERC
Salvador Illak ere bilera-sorta abiatuko du, baina ia ez du aukerarik izango, indar independentista guztiek baztertu baitute PSCrekin gobernu-itunik egitea.
2021/02/15 - 02:25
Balizko itunak: Gobernu independentista edo koalizio ezkertiarra
Kontsultatu hemen hauteskundeen emaitzek ahalbidetzen dituzten aliantza posibleak.
2021/02/14 - 21:29
Hautagaiek bozkatzeko mezuak zabaldu dituzte egun osoan zehar
Covid-19aren ondorioz, abstentzioaren beldur izan dira Kataluniako bozetako hautagaiak. Botoa emateko deia egin dute hauteslekuetatik.