Kataluniako alderdi independentistek amnistia eskatu dute gatazkari amaiera emateko
Kataluniako alderdi independentistek amnistia eskatu dute Kataluniako prozesuan zigortutako presoentzat, gatazkari konponbide politikoa emateko. ERC, JxCAT, PdeCat eta CUP alderdiek beren indarrak batu zituzten atzo eta Amnistia Legea erregistratu zuten Espainiako Diputatuen Kongresuan.
Ondoren alderdi independentistek elkarrekin eskaini zuten prentsaurrekoan, Amnistia Legea babesteko eskatu zioten Espainiako Gobernuari, "errepresioarekin" amaitzeko aukera gisa.
Montse Bassak (ERC), Miriam Nogueras (JxCat), Ferran Bel (PdeCat) eta Mirehia Vehik (CUP) testua onartzeko eskatu zioten Sanchezen Gobernuari, "gatazka politikoa eremu politikora eramateko". Egitasmo horrekin argitu nahi dute, gainera, zenbaterainokoa den Pedro Sanchez buru duen gobernuaren konponbiderako borondatea.
Atzoko agerraldian salatu zutenez, ezin da politika "erbestetik", "errepresiotik", jazarpenetik eta kartzelatik egin. Noguerasen ustez, amnistia babestuz baiezta dezakete alderdiek "errepresioaren bidea akatsa izan zela".
Bassak azpimarratu zuen lege horrek "hutsetik hastea" esan nahi duela independentziaren aldeko auzian eta erreferendum demokratiko bat nahi zuten pertsonekiko jazarpenean.
Itxura guztien arabera, lege proposamenari buruzko eztabaida ez da maiatzaren 4a baino lehen egingo. Orduan egingo dira hauteskundeak Madrilen. Hala ere, lege proposamenak ez du aurrera egingo, besteak beste, PSOEk aurka bozkatuko duelako.
Zure interesekoa izan daiteke
Josu Urrutikoetxea errugabe jo dute Frantzian zuen azken epaiketan
Parisko Apelazio Auzitegiak errugabe jo dute Josu Urrutikoetxea ETAko kide izandakoa. Horrenbestez, Frantzian zituen auzibideak amaituta, Espainiaren esku uzteko bidea zabalik geratuko litzateke.
"Euskararen gutxiespen sistematikoa" salatu du Kontseiluak EHUko campusetan, epailearen azken erabakiaren ostean
"Justizia euskararentzat, euskara guztiontzat" lelopean, Kontseiluak elkarretaratze bana egin du Euskal Herriko Unibertsitatearen hiru campusetan, USaPeko azterketei buruzko azken erabaki judiziala salatzeko. Ehunka herritarrez gain, deialdiarekin bat egin duten sindikatu nagusietako eta beste hainbat eragiletako ordezkariek ere parte hartu dute elkarretaratzeetan. Kontseiluaren idazkari nagusi Idurre Eskisabelek “euskararen gutxiespen sistematikoa” salatu du, “euskara bigarren mailako eta gaztelaniaren menpeko hizkuntza gisa betikotzeko asmoz”.
Pedrazek Guardia Zibilaren zuzendari nagusi Mercedes Gonzalez eta DAOa inputatu ditu Leire auziagatik
Epaileak biak deklaratzera deitu ditu datorren uztailaren 16rako, prebarikazio eta justizia oztopatze delituen ustezko egile gisa.
Aguirre lehendakariaren izena erabiltzeko aldarrikapenak hautsak harrotu ditu
EAJ eta EH Bildu tirabiran dira, Aguirre lehendakariaren legatua nork hartuko. Pello Otxandianok Bilboko aireportuari lehendakariaren izena ipintzea proposatu ondotik, gaur Aitor Esteban sartu da eztabaidara.
EAJk irabaziko lituzke foru hauteskundeak Bizkaian, batzarkide bat gehiago lortuta, eta EH Bilduk bat edo bi irabaziko lituzke
Sozialistek eta popularrek ahaldun bat galduko lukete, eta Elkarrekin Podemos eta Voxek, bat ere ez edo bat izango lukete. Sumarrek ez luke ordezkaritzarik lortuko.
Epaile batek Vito Quiles atxilotzeko agindu du
Ez du zehaztu zergatik agindu duen neurri hori, baina Quilesek gutxienez auzi penal bat du irekita Beatriz Corredor Red Electricaren presidentearen etxera joateagatik.
Nafarroako Gobernuak bere gain hartu du trafiko isunak kudeatzeko prozedura administratiboa
Barne kontseilariaren arabera, pauso garrantzitsua da Nafarroak trafiko eskumena osorik kudeatzeko bidean. Halaber, Foruzaingoa, Guardia Zibila eta udaltzaingo guztiak integratu dira isunak kudeatzeko plataforma informatikoan.
Albiste izango dira: Eskumenen inguruko bilera, polemika unibertsitatera sartzeko probarekin eta Venezuelako lurrikara
Orain-ek gaur landuko dituen albiste nagusien laburpena.
EHUko Ikasle Kontseiluak ohartarazi du erabaki judizialak berdintasun printzipioa hautsi dezakeela
EH Bilduk, Ezker Anitzak, Steilasek eta LABek bat egin dute epaitegien erabakiaren aurkako kritikarekin, eta PPk eta PSE-EEk neurriak hartzeko eskatu diote Unibertsitateari.
Migratzaileen erregularizazioa EBko Justizia Auzitegira eramatea proposatu du Gorenak, 1,3 milioi eskaerarekin itxi ostean
"Europako araudiarekin talka egin" dezakeela jakinarazi die Gorenak helegitea jarri zuten erkidegoei.