ERCk eta CUPek aurrekordioa lortu dute Pere Aragones Kataluniako presidente izateko
Katalunian, ERCk eta CUPek aurrekordioa lortu dute bart Pere Aragones ERCko hautagaia Generalitateko presidente izan dadin. Bi alderdiek iragarri dute aurreakordioa, bakoitzak bere aldetik zabaldutako bi oharren bitartez.
Aste honetan berretsi beharko dute akordioa bi alderdietako barne organoek. CUPek asteazkenean egingo dituen batzar telematikoetan jorratuko du gaia, eta ostegunean jakinaraziko ditu bozketaren emaitzak.
Beranduenera ere, ostiralean egingo da inbestidura saioa.
Aurreakordio horren baitan, hurrengo legegintzaldirako oinarriak finkatu dituzte, nazio eta gizarte gaiak ardatz hartuta. Independentziaren auziari dagokionez, erreferendum berri baterako baldintzak zehaztea hitzartu dute, Espainiako Gobernuarekin negoziatzeari uko egin gabe. Gainera, foam pilotak erretiratzea, etxebizitza eskubidea bermatzea eta Osasun Departamentuaren aurrekontuaren % 25 Lehen Arretara bideratzea aurreikusi dute.
Aurreakordioaren edukiak
Bi alderdiek gizarte eta nazio gaietan jarri dute arreta. Azken horretatik hasita, bi alderdiek konpromisoa hartu dute erreferendum baterako beharrezkoak diren baldintzak prestatzeko. Hala ere, ERCk eutsi egiten dio gatazka "negoziazio prozesu" baten bidez konpontzeko apustuari.
Etxebizitzarako eskubidea da bi alderdiek aldarrikatzen duten beste alderdietako bat, etxebizitza larrialdiari berehalako erantzuna emateko eta "epe ertainean eredua aldatzeko". Halaber, bi alderdiek protokoloak eguneratzea defendatu dute, zaurgarritasun arriskuan dauden pertsonen etxegabetzeak saihesteko.
Osasun alorrean, Kataluniako osasun arreta indartzea adostu dute. Ildo horretan, Osasun Departamentuaren aurrekontuaren % 25 Lehen Arretara bideratzea proposatu dute.
Era berean, ordena publikoaren kudeaketan aldaketak egitea adostu dute. Protokoloak argitaratu bitartean, Esquadra Mossoek foam pilotak erabiltzeko debekua ezartzea eta Parlamentuan Kataluniako ordena publikoaren ereduari buruzko batzordea sortzea erabaki dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Burlatako jaietan zinegotzi bati egindako erasoa salatu du UPNk
Alderdiaren esanetan, Carlos Otok bularrean kolpea jaso zuen UPNren egoitzan. Nafarroako presidenteak eta hainbat alderdik erasoa gaitzetsi dute eta babesa agertu diote zinegotziari.
Baionako eta Sarako herriko etxeek euskarari egindako aitortzak atzera bota ditu, behin-behinean, Paueko Auzitegiak
Euskara lekuko hizkuntza modura aitortzen duen ebazpen onartu zuen Sarako herriko etxeak uztailaren 2an eta Baionakoak 23an. Prefetaren eskariari men eginez, Paueko Auzitegi administratiboak bertan behera utzi ditu bi ebazpenak. Bi udalek helegitea aurkeztuko dute astelehenean bertan.
Monica Garciak ukatu egin du Ceutan osasun-kolapsorik dagoenik, eta pilaketen arriskuaz ohartarazi du
Osasun ministroak azken 15 egunetan 5.800 migratzaile artatu dituztela azaldu du, eta arrisku sanitario eta epidemiologikoak prebenitzeko gune gehiago eskatu ditu.
PPk gobernatutako autonomia-erkidegoek uko egin diote Ceutako adingabe migratzaileen arreta hurrengo Sektore Konferentzian eztabaidatzeari
Abuztuaren 27ko Sektore Konferentzia izango da Ceutan atzerritarren sarrera masiboa izan zenetik egingo den lehena. Ceutarako 25 milioi euroko aparteko kredituaren transferentzia ere aztertuko dute, bakarrik dauden adingabe migratzaileen arretari lotuta.
Ceutako adingabeak familiekin elkartzea defendatzen du Euskadik, banatu beharrean
Haur, Nerabe eta Familien zuzendariak esan duenez, Euskadik "ez du onartuko inposatutako, inprobisatutako edo bermerik gabeko deribaziorik", eta gogorarazi du EAEk dagoeneko bere ahalmenaren gainetik hartzen dituela adingabeak.
Marlaskak segurtasun neurriak indartu ditu Ceutan, eta Marokorekiko lankidetza aldarrikatu du
Barne ministroak iragarri duenez, 45 polizia gehiago bidaliko dituzte Ceutara, herritarren segurtasuna indartzeko asmoz. Oraindik ez da erabat berreskuratu normaltasuna hirian, nahiz eta modu irregularrean sartu ziren migratzaile gehienak itzuli.
Sei atxilotu Gasteizen, Espainiako selekzioaren kamiseta zeraman gazte bati eraso egiten saiatzea egotzita
Futboleko Munduko Txapelketa baino egun batzuk lehenago gertatu omen zen. Atxiloketetako bat astelehenean izan zen, eta beste bostak asteartean.
Nafarroako Gobernuak larrialdiko 2. maila ezarri du eklipsea dela eta
Foru Gobernuak Larrialdietarako Aholku Batzordea ere eratu du, eta 1.165 kidek osatutako segurtasun-dispositiboa jarriko du martxan.
Ertzaintzako sindikatuek agenteen aurkako erasoak gaitzetsi dituzte, bitarteko gehiago eskatuz
ErNE, Euspel eta Sipe sindikatuek salatu dutenez, polizia bati eraso egitea ezin da "normal" bihurtu. Hortaz, "babes instituzionala" eta lantaldea indartzea eskatu dute.
Bilboko aireportuak ausazko kontrolak egiten dizkie Italiatik datozen bidaiariei, gorabeherarik gabe
Neurria larunbat honetan aktibatu da, eta irailaren 7ra arte iraungo du, Italiako Gobernuak Espainiatik datozen bidaiarientzako Schengen eremua bertan behera uzteko dekretuari erantzuteko.