PSC gailendu da boto kopuruan, baina independentismoak gehiengo absolutua indartu du
PSCk irabazi ditu Kataluniako hauteskundeak botoetan, baina ERCrekin berdindu egin du eserleku kopuruan: 33na ordezkari izango dituzte. JxCatek, berriz, 32 parlamentari izango ditu.
Vox 11 ordezkarirekin sartuko da lehen aldiz Kataluniako Parlamentuan, eta CUPek bederatzi eserleku izango ditu, aurreko legealdian baino bost gehiago. En Comu Podem koalizioak bere zortzi diputatuei eustea lortu du.
Ciudadanosek, berriz, porrot egin du: 2017ko hauteskundeetan 36 eserlekurekin nagusitu ostean, oraingoan sei eskuratu ditu. PPk hiru parlamentari izango ditu, bat gutxiago, eta Artur Masek sortutako PDeCAT alderdia ordezkaririk gabe geratu da.
Duela lau urte PSCk eskuratutako eserleku kopurua bikoiztea lortu du Salvador Illak, baina alderdi independentistek gehiengo absolutua indartu dute.

(Pere Aragones eta Oriol Junqueras. Argazkia: EFE)
Independentismoak botoen % 50eko langa gainditu du lehen aldiz
Parlamentuan duen gehiengo absolutua indartzeaz gain, alderdi independentistek botoen % 50eko langa gainditzea lortu dute lehen aldiz.
ERCk, Juntsek eta CUPek 74 ordezkari izango dituzte legealdi berrian, inoiz baino gehiago. Duela lau urte 70 eserleku eskuratu zituzten; eta 2015ean, 72, baina orduan ERC eta CDC elkarrekin aurkeztu ziren JxSi koalizioan.
Boto kopuruari erreparatuz gero Alderdi Sozialista gailendu bada ere, eserleku kopuruan 33na lortu dituzte PSCk eta ERCk. Hirugarren indarra Junts izan da, 32 diputatuarekin, eta CUP lau ordezkari izatetik bederatzi izatera igaro da.
Duela lau urteko hauteskundeekin alderatuta, ERCk eta Juntsek eserleku bat galdu dute (66 zituzten bien artean), baina CUPek izan duen emaitza onari esker, talde independentistek gehiengoa areagotu dute Parlamentuan.
Horrez gain, botoen erdia baino gehiago eskuratzeko helburua bete dute; izan ere, ERC, Junts, CUP, PDeCAT eta Primaries alderdiek botoen % 51,11 lortu dute, azken bi horiek Parlamentuan ordezkaririk izango ez badute ere.
2017ko hauteskundeetan botoen % 47,5 lortu zuen independentismoak.
Bestalde, En Comu Podem koalizioak orain arte zituen zortzi eserlekuei eustsi die, eta Podemosek Euskal Autonomia Erkidegoan eta Galizian izan duen beheraka gelditu du.
Hala ere, emaitzak hobetzea zuten helburu, eta 12 ordezkari eskuratu zitzaketela aurreikusten zuten inkestek. Ez da hala izan, eta, gainera, Voxek aurrea hartu die.

(Carlos Carrizosa eta Ines Arrimadas. Argazkia: EFE)
Ciudadanosek eta PPk elkarrekin baino boto gehiago lortu ditu Voxek
Eskuineko alderdiek beherakada nabarmena izan dute, eta botoen % 18 baino ez dute lortu, duela lau urte baino 12 puntu gutxiago. Halaber, Vox Ciudadanosi eta PPri gailendu zaie, eta Santiago Abascalen alderdiak 11 ordezkarirekin estreinatuko da Parlamentuan.
Ciudadanos izan zen nagusi 2017ko hauteskundeetan, botoen % 25,25 eta 36 diputatu eskuratuta. Alabaina, oraingoan sei ordezkari lortu ditu, eta, beraz, hondoa jo du, Voxek mesedetan.
PPk, berriz, eserleku bat galdu du, eta talde propioa osatzeko aukerarik gabe geratu da.
Bestalde, koronabirusaren pandemiaren eraginez, hauteskundeetako parte-hartzea 25,67 puntu jaitsi da, 2017ko bozekin alderatuta.
Hain zuzen ere, bozkatzeko eskubidea zuten 5.624.044 pertsonetako % 53,42k eman dute botoa. Duela lau urte, parte-hartzea % 79,09koa izan zen.
Zure interesekoa izan daiteke
Italiatik datozen bidaiarien kontrol aleatorioak egiten jarraitzen dute Bilbon
Larunbat goizean ezarri dituzte kontrolak Bilbon, Malagan, Sevillan, Alacanten, Valentzian, Balearretan eta Kanarietan. Madrilgo eta Bartzelonako aireportuetan, aldiz, ordu batzuk lehenago hasi ziren ausazko kontrolak egiten.
Vivasek Ceutako mugaren kontrola indartzeko eta gutxienez 1.000 agente izateko eskatu du
Polizia Nazionaleko eta Guardia Zibileko indarrak nabarmen handitzeko eta uztailaren 30eko sarrera masiboa berriro ez gertatzeko neurriak hartzeko eskatu dio Ceutako presidenteak Espainiako Gobernuari.
30 urteko kartzela-zigorra eskatu dute ETAko bost buruzagi ohirentzat Gregorio Ordoñez hiltzeagatik
Akusatuek ETAko buruzagitza osatzen zuten, eta 1995eko urtarrilean Donostiako PPko zinegotzia hiltzea erabaki zuten, Fiskaltzaren idazkiaren arabera.
Elkarrekin Donostia afari solidarioen debekua helegite bidez auzitan jartzea aztertzen ari da
Araua neurrigabea dela eta zalantzazko oinarri juridikoak dituela uste du koalizioak. EH Bilduk, berriz, Kaleko Afari Solidarioak plataformako boluntarioen aurkako "jazarpena" salatu eta debekua bertan behera uzteko eskatu du.
Robles, Marlaska, Bolaños eta Albares Kongresuan agertuko dira abuztuaren amaieran, Ceutako migrazio-krisia dela eta
Espainiako Gobernuak lau ministroen ezohiko agerraldiak eskatu ditu, uztailaren 30ean Ceutan hasitako migrazio-krisiaren kudeaketaren berri emateko.
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.