Danimarka
2024/01/14 - 18:47
Frederik X.a, Danimarkako errege berria
Errege izendatu aurretik, Margrethe II.a erreginak abdikazioa sinatu du, Estatu Kontseiluaren aurrean. Erregeak, Mary emazteak eta lau seme-alabek daniarrak agurtu dituzte Kopenhageko Christiansborg gazteluko balkoitik.
2023/12/31 - 20:20
Margrethe II.a Danimarkako erreginak abdikatu, eta Frederik semeari utziko dio kargua
83 urteko erreginak ezustean iragarri du erabakia telebistaz, Urtezaharreko mezuan. Urtarrilaren 14an utziko du formalki Danimarkako tronua.
2023/12/14 - 10:55
Argiztatuko 500 kayak Kopenhageko kanaletan zehar, Santa Luzia eguna ospatzeko
Ekimena duela hamar urte hasi zen kayak gutxi batzuekin, baina azken urteotan gero eta ontzi gehiago batu dira. Ekitaldi honek Eguberrien hasiera markatzen du Danimarkan.
2023/12/10 - 22:02
Covidaren kontrako txertoa garatzeko oinarriak jarri zituzten bi ikerlarik jaso dute Medikuntzaren Nobel Saria
Katalin Kariko biokimikari hungariarrak eta Drew Weissman immunologo estatubatuarrak jaso dute Medikuntzaren Nobel saria, Stokolmen, gerora covid txertoa garatzeko ezinbestekoak izan ziren oinarriak lortzeagatik. Literatura, kimika, fisika eta gainontzeko diziplinetako sariak ere banatu dira gaur.
2022/10/01 - 21:23
Nord Stream 2 gasbidearen ihesa bukatutzat eman daiteke, Danimarkako agintarien arabera
Danimarkak jakinarazi du gas ihesa amaitutzat eman daitekeela barruan zegoen gas guztia atmosferara kanporatu delako. Atzoko aurreikuspenen arabera, gasbidea hutsik egon zitekeen gaurko.
2022/10/01 - 15:46
Nazioartearen gaitzespena, Errusiak Ukrainako lau eskualde anexionatzeagatik
Errusiako Auzitegia aztertzen ari da Ukrainako Donetsk, Luhansk, Jerzon eta Zaporiyia eskualdeen anexioaren konstituzionaltasuna.
2022/09/29 - 10:52
Nord Stream 1 eta 2 gasbideetan laugarren ihesa antzeman dute
Lau ihesak Baltiko itsasoan gertatu dira, nazioarteko uretan, Danimarkatik eta Suediatik gertu. Hipotesi nagusia sabotajearena da.
2022/09/28 - 22:12
Nord Stream 1 eta 2 gasbideetako aldi bereko hiru ihesak ulertzeko bost gako
Zer gertatu zen eta, batez ere, non eta nor izan zen erantzulea, funtsezko gakoak dira gertakari honetan, beste bat Errusiaren eta Mendebaldearen arteko gatazka geopolitikoan, Ukrainako gerran eta horren ondorio energetikoetan.
2022/09/28 - 13:12
Nord Stream gasbidearen kalteak "nahita egindako ekintzen ondorio" dira, EBren arabera
Estatu kideek ohartarazi dute "modu bateratu eta sendoan" erantzungo dutela beren teoria frogatzen bada.
2022/09/28 - 11:46
Burbuilak Itsaso Baltikoan, Errusiako Nord Stream gasbideetako ihesaldien ondoren
Itsaso Baltikoan detektatutako burbuila-orbanak kilometro bateko diametroa du eta Suedia eta Danimarka artean dago.
2022/09/27 - 16:22
Sabotaje zantzuak daude Nord Stream gasbideetako isurketetan
Nord Stream gas-hodietan sabotajea izan dela salatu du Poloniak eta 3 isurketa izaten ari dira. Itsaso Baltikoan izan da gertakaria. Nord Stream 1ean bi isuri daude; eta bestea Nord Stream 2an. Konpainiak esan duenez, Bornholm uharte danimarkarraren parean izan dira kalteak.
2022/09/27 - 15:47
Zenbait gobernuk uste dute Nord Stream 1 eta 2 gasbideetan izandako ihesen atzean sabotajea egon daitekeela
Hiru gas ihes izan dira: bat, Nord Stream 2 gasbidean, eta bi, Nord Stream 1ean. Biak ala biak zerbitzutik kanpo daude. Europako Batzordeak saihestu egin du sabotajeen inguruan "espekulatzea", oraindik ez baitauka "elementurik" arazoen zergatia ezagutzeko.
2022/09/27 - 13:39
Danimarkak larrialdi energetikoa ezarri du Nord Stream gasbidean izandako zenbait ihesengatik
Azken orduetan hiru gas-ihes antzeman dira Nord Stream 1 eta 2 gasbide errusiarretan. Gasbideen operadoreak "aurrekaririk gabekotzat" jo ditu hiru hodik aldi berean jasan dituzten kalteak, eta esan du ezinezkoa dela aurreikustea noiz leheneratuko diren.
2022/07/04 - 13:32
Danimarkako Poliziak terrorismoaren hipotesia baztertu eta atxilotuaren aurrekari psikiatrikoak aipatu ditu
Kopenhageko Poliziaren arabera, "biktimak ausaz aukeratuak izan ziren" eta, zantzu guztien arabera, susmagarriak bakarrik jardun zuen.
2022/07/03 - 21:14
Gutxienez hiru hildako eta hiru zauritu Kopenhageko merkatal zentro batean izandako tiroketan
Merkatal zentroa jendez hustu du Poliziak, eta 22 urteko gazte bat atxilotu du dagoeneko, tiroketarekin lotura duelakoan.
2022/07/02 - 21:35
Energia berriztagarrien uharte erraldoietan oinarritutako proiektu iraultzailea abiatu du Danimarkak
Itsaso erdian haize errotak jarriko ditu eta sortzen duten energia plataforma edo uharte horietara bideratu, ondoren energia herritarrei banatzeko. Lehena Ipar Itsasoan jarriko du eta bigarrena, Itsaso Baltikoan.
2022/06/28 - 16:50
Frantziako Tourraren 109. edizioa Kopenhagetik aterako da ostiralean
Urtebete barru EAEk hartuko dio lekukoa Danimarkako hiriburari. Euskal ordezkaritza bat gaur abiatu da bertara nondik norakoak ikustera.
2022/06/22 - 23:33
Barnahusetan eraso sexualen biktima diren umeei arreta integrala ematen diete Danimarkan
Euskal ordezkaritza batek Danimarkako haurren etxe bat bisitatu du Naestved hirian, nola funtzionatzen duen bertatik bertara ikusteko eta eredua Euskadira ekartzeko.
2022/06/22 - 22:11
Barnahus: Sexu-abusuen izugarrikeria kontatzeko eta zauriak sendatzeko esparru atsegina
Euskal ordezkaritza batek Danimarkako haurren etxe bat bisitatu du Naestved hirian, nola funtzionatzen duen bertatik bertara ikusteko eta eredua Euskadira ekartzeko.
2022/06/02 - 01:02
Europar Batasunaren defentsa-politikan sartzea erabaki du Danimarkak
Hala adierazi dute erreferendumean parte hartu duten herritarren % 66k. Danimarkak 30 urte zeramatzan EBren defentsa-politikatik kanpo.