Deba
2019/09/03 - 08:38
Ireki dute Deba eta Mutriku lotzen dituen GI-638 errepidea
10:00etan zabaldu dute errepidea Mutrikura bidean, eta ordubete geroago Debarakoan.
2019/09/02 - 22:32
Deban agertutako pintaketa arrazista eta matxisten aurkako elkarretaratzea egin dute
Hainbat elkartek deituta, udaletxe plazan bildu dira igandean herriko hainbat txokotan agertu ziren pintaketak salatzeko.
2019/09/01 - 22:45
Gillen Garcia: 'Holako mezuak ikustea oso larritzat jotzen dugu'
Pintada matxistak eta arrazistak aurkitu dituzte Deban. Alkateak 'mezu larriak' direla azpimarratu du eta antzeko gertaerak 'ez direla batere onargarriak'.
2019/09/01 - 15:04
Pintada matxistak eta arrazistak egin dituzte Deban
Besteak beste, feministen eta 'Open Arms' ontziaren kontrako mezuak irakur daitezke. Alkateari ere meskita ixteko eskatu diote.
2019/07/26 - 15:51
Hondartzetan eta Loiolako Santutegian elkarretaratzeak egingo ditu Etxeratek
Presoen senideen elkarteak espetxe politikaren kontrako aldarrikapenak eramango ditu hondartzetara abuztuaren 4an eta 10ean, eta Loiolako Santutegian egongo da abuztuaren 1ean.
2019/07/01 - 13:29
Motor gidari bat hil da AP-8an, Deba parean, izandako istripu batean
61 urteko Debako bizilaguna da hildakoa. Antza, argitu gabeko arrazoiak tarteko, ibilgailutik erori eta handik gutxira hil da. Ilarak sortu dira Irungo noranzkoan.
2019/06/15 - 22:33
400 boluntariotik gora zaborra jasotzen aritu dira 15 natur-eremutan
Balio ekologiko handiko 15 eremutan jaso dute zaborra, Sopelako hondartzan, Trapagaranen, Errenterian eta Deban, besteak beste.
2019/05/02 - 12:57
Deba eta Mutriku arteko errepidea itxi dute lau hilabeterako hobekuntzak egiteko
GI-638 errepidean egingo dituzten lanen artean oinezkoentzako bidea eta bidegorria daude.
2019/05/02 - 09:12
Hasi dituzte Deba eta Mutriku arteko errepidea hobetzeko lanak
Errepidea lau hilabetez egongo da itxita. Egitasmoak oinezkoentzako bidea eta bidegorria egitea aurreikusten du, besteak beste.
2019/04/17 - 11:03
Emakume baten gorpua aurkitu dute Deba ibaian, Arrasate eta Bergara artean
Hildakoa Arrasateko 54 urteko emakume bat da. Lehen ikerketen arabera, gorpuak ez du kriminalitate zantzurik.
2019/04/16 - 22:33
Emakume bat hilda topatu dute Deba ibaian, Arrasate eta Bergara artean
Lehen ikerketen arabera, gorpuak ez du kriminalitate zantzurik.
2019/03/05 - 10:33
Martxoaren 8rako Gipuzkoan deituta dauden kontzentrazio eta manifestazio nagusiak
Kontsulta ezazu Mugimendu Feministak Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira antolatu duen egitaraua, herriz herri.
2019/02/27 - 12:02
Geoparkeen Munduko Sarean beste lau urtez jarraitzeko babesa lortu du Geoparkeak
Geoparkeen Munduko Sarean jarraitzeko babesa beste lau urterako berritzea lortzen duen bigarren aldia da.
2019/02/25 - 16:34
150.000-200.000 urteko arrastoak aurkitu dituzte Praileaitzen
Harri landuak, hartz baten letaginak eta elefante zahar edo mamut baten hezurra izan daitekeena topatu zituzten iaz Debako koban. Historiaurrea ezagutzeko altxor garrantzitsua da Praileaitz.
2019/02/16 - 20:30
Carmelo Arrizabalagari Larrialdietako Merezimenduaren Domina gorria eman diote
Ondarroako, Bilboko eta Sestaoko herritarrak ere saritu dituzte erreskate edo babes zibil alorrean egindako lanagatik.
2019/02/13 - 20:27
Zumaian eta Deban drogaren kontra egindako operazioaren irudiak kaleratu dituzte
Guztira, 13.500 landare atzeman zituzten Zumaiako Oikia auzoko fabrika batean eta Itziarko baserri batean.
2019/02/05 - 14:53
Aurreko egunetako eurite izugarrien ondoren, lur jausiak hasi dira han eta hemen
Kostaldean, Deba eta Mutriku artean, Kalbariora doan bidean, mendi zati handi bat erori da. Agerian geratu da lurrak ur asko xurgatu duela.
2018/11/19 - 10:51
Deba eta Mutriku lotzen dituen errepidea itxi dute ostiralera bitartean
Ipitxarri pareko kostako horma egonkortzeko lanak egingo dituzte bost egunez, eta ordezko bide moduan GI-3230 errepidea (Kalbarioko bidea) erabiltzeko gomendatu dute.
2018/11/10 - 16:04
200 lagun inguru bildu dira Zumaiako Flyscharen garbiketa lanetan
Eguzki taldeak deituta, zaborrak biltzen aritu dira hainbat boluntario. Guztira, bi tona zabor batu dituzte, bi orduko tartean.
2018/11/02 - 10:17
61 urteko gizon bat hil da Deban, Eibarren falta den emakumea bilatzen ari zela
Hildakoa Sorginetxe ingurua ikuskatzen ari zen, eta sei metroko altueratik erori da.