Debagoiena
2021/04/19 - 08:33
Greba mugagabea egingo dute Bergarako Industrias Betiko lantegian, gaurtik aurrera
Besteak beste, langileek % 1,5eko soldata igoera eskatu dute 2021erako, eta gaixotasun arruntagatiko bajen kasuan eta gaueko ordutegian lan egiteko osagarria hobetzea.
2021/04/18 - 22:04
Osakidetzak baheketa egingo du Oñatiko Olakua tabernan
Apirilaren 7tik tabernan izan diren bezeroak PCR proba egitera deitu dituzte Osasun Sailak eta Osakidetzak. Probak egiteko dispositiboa astelehenean jarriko dute martxan, herriko osasun zentroan.
2021/04/18 - 16:01
Gizon bat atxilotu dute Arrasaten, txakur bat urkatzeagatik eta hankak apurtzeagatik
41 urte ditu atxilotuak eta aurretik ere hainbat aldiz inputatu dute antzeko erasoengatik.
2021/03/22 - 13:14
Arrasateko Aita Menni ospitaleko langileek greba egingo dute asteazken honetan
ELAk grebara deitu ditu osasun arloko 500 profesional, zentroko zuzendaritzari lan baldintzetan inbertitzea eskatzeko. Beste lanuzte egun bat aurreikusi dute apirilaren 15erako.
2021/03/07 - 15:31
ETAren indarkeriaren kontakizuna "egian oinarritzea" eskatu du Anduezak
PSE-EEk Isaias Carrasco militante eta zinegotzi ohi sozialistari omenaldia egin dio Arrasaten. ETAk duela 13 urte hil zuen.
2021/02/24 - 15:25
101 urte dituen Bixente Murgoitiori txertoa jartzen lagundu diogu
Urduri xamar iritsi da Bixente Arrasateko ospitalera. Urduri, baina desiatzen zegoela esan digu, txertoaren lehen dosia hartu aurretik.
2021/02/20 - 19:30
Gizon bat hil da Aloña mendian, maldan behera erorita
Bikotekidearekin ibilbide bat egiten ari zen biktima, Garikoitz Baños Movistar Team taldeko masajista, ezbeharra izan duenean. Emakumeak berak eman du abisua.
2021/02/18 - 15:26
Oñati eremu horitik gorrira pasa da bi astean
17 egunetan 69 kasu zebatu dituzte. Horrea, 5.000 biztanle baino gehiagoko herrietan kutsatu gutxien zituen herria izatetik, milatik gora izatera pasa dira.
2021/02/08 - 15:57
"Atzerrian lurra garratz" antzezlana ostiralean estreinatuko dute, Oñatiko Santa Anan
Etorkin batek noiz uzten dio etorkin izateari? Galdera horrekin datoz Artedrama eta Huts antzerki konpainiak.
2021/02/05 - 11:49
Osakidetzaren izenean etxekoen datuak eskatzen duen iruzurra salatu dute Oñatin
Halako deiren bat jaso ezkero, udaltzainei edo ertzainei berri ematea eskatu du Udalak
2021/02/03 - 21:45
Oñati, EAEko intzidentzia tasa baxuena duen herria
Oñatin 78 positibo dituzte 100.000 biztanleko. 5.000 biztanletik gorako herrien artean Euskadi osoan intzidentzia baxuena duen herria da. Duela aste bete oraingoaren bikoitza zuen.
2021/01/30 - 15:31
Deskargako bidesariaren aurkako karabana egin dute 100 bat autok eta kamioik
Protesta Urretxuko Mugitegitik atera da, eta Ormaiztegi eta Bergara lotzen dituen errepidean ibilbidea egin du. Hiruren hitzetan, Foru Ogasunaren “diru-bilketa politikaren porrota” agerian geratu da.
2021/01/23 - 22:04
EAJren eta PSE-EEren egoitzetan pintadak egin dituzte, Arrasaten eta Oñatin
Bi alderdiak “faxistak” direla diote pintaketek, “aski da” eta “mozalik ez” bezalako leloekin lagunduta.
2021/01/19 - 16:11
Adingabeen zentro batetik ibilgailu bat lapurtu eta ihes egiten saiatu da, Gipuzkoan
Bi hezitzaileri mehatxu egin ondoren, gazteak abiadura handian ihes egin du AP-8 autobidean Bilborako noranzkoan, eta ordainlekuetako hesiak hautsi ditu. Azkenean, Arrasaten atxilotu dute.
2021/01/05 - 15:17
Azken astean 17 pertsona hil dira adinekoen egoitzetan
Azken astean, Gipuzkoan covid-19arekin adinekoen egoitzetan hil diren 12 lagunetatik 9 Aretxabaletako Debagoiena egoitzan hil dira.
2021/01/04 - 21:50
13 egoiliar hil dira covidagatik Aretxabaletako GSR Debagoiena erresidentzian
Debagoieneko adinekoen egoitzan egoera kezkagarria da: 53 positibo zenbatu dituzte azken egunetan eta 13 egoiliar hil dira covidagatik.
2021/01/02 - 15:15
Ehunka pertsonak Marianen hilketa matxista gaitzetsi dute Arrasaten
65 urteko Marian abenduaren 26an desagertu zen, eta haren gorpuzkiak iragan ostegunean topatu zituzten, 43 urteko bikotekidea Lanzaroten entregatu ostean.
2021/01/01 - 23:51
Hilketa matxista bat gaitzesteko elkarretaratzea deitu dute Arrasaten
65 urteko emakumea Arrasaten jaio zen, eta urte batzuk zeramatzan Kanaria Handian bizitzen. Elkarretaratzea 12:30ean izango da, herriko plazan.
2020/12/31 - 11:32
Zauritutako pottoka bat erreskatatu du Ertzaintzak Arantzazuko igoeran
Ertzaintzako agenteek Arantzazuko igoeran hanka bat hautsita zuen pottoka bat aurkitu dute. Errepidetik ateratzen lagundu ondoren, jabea aurkitzen saiatzen ari dira (irudiak: @UvrErtzaintza).
2020/12/29 - 15:37
Azken astean bost persona hil dira EAEko egoitzetan
Gipuzkoan gertutik ari dira jarraitzen Aretxabeletako goraldia. Bizkaian, aldiz, Arrigorriagako erresidentziako egoerak kezkatzen du gehien.