Debagoiena
2018/01/05 - 19:12
Aretxabaletan hildako autobus-gidariaren lankideek elkarretaratzea deitu dute
Protesta datorren astelehenean egingo dute Arrasaten. LAB sindikatuak gogoratu du "aurten lan-istripuan hildako lehen behargina" dela.
2018/01/05 - 15:16
Ertzaintza Aretxabaletako istripuaren lekukoen bila dabil
Motor batek eta autobus batek elkarren aurka egin zuten talka, eta bi gidariak hil ziren; motorzaleak 36 urte zituen, eta arrasatearra zen, eta autobus-gidaria, 44 urtekoa bera, Eskoriatzan bizi zen.
2018/01/05 - 14:23
Aretxabaletako auto-istripuaren lekukoen laguntza eskatu dute
Istripuan autobus baten eta motozikleta baten gidariak hil ziren, bi ibilgauiluen arteko talkaren ondorioz.
2018/01/05 - 09:51
Bi lagun hil dira Aretxabaletan, zirkulazio-istripu batean
Ostegunean gertatu da, GI-627an, 21:20 aldera. Lurraldebuseko autobus batek eta moto batek talka egin dute elkarren aurka; bi gidariak hil dira. Autobusak ez zeraman bidaiaririk une horretan.
2017/12/27 - 22:07
Aurretiko 33 erretiro eta 8 kaleratze adostu dituzte Bergarako Arcelor Mittalen
Zuzendaritzaren proposamena erreferendumean onartu zuten langileek, abenduaren 18an. Aldeko 96 boto jaso zituen eskaintzak. 96 beharginek parte hartu zuten bozketan; guztira, 150 dira lantegian.
2017/12/24 - 19:06
Bideo arrakastatsua Aretxabaletan, herriko dendak suspertzeko
Denda txikien konpetentzia handia da eta oraindik gehiago herri txikien kasuan. Hori dela eta, kanpaina bat martxan jarri dute Aretxabaletan (Gipuzkoa), herriko denden alde, eta oso ezaguna egin da.
2017/12/15 - 21:41
Zishan Tariq: 'Pakistandar guztion izen ona zikintzen dute iruzur hauek '
Zishan Tariqek 24 urte ditu eta 12 urte zituela iritsi zen Antzuolara. Bergaran egiten du lan eta ez du sekula Lanbiden edo beste inon diru laguntzarik eskatu. Minduta sentitzen dela esan digu.
2017/12/11 - 21:23
Bergarako epaitegi batek ikertuko ditu frankismoaren krimenak
Elgetan gertatutako 14 kasu dira. Udalak salaketa jarri eta Bergarako epaileak onartu egin du, kasu horiek gizateriaren kontrako krimenak izan daitezkeela uste duelako.
2017/12/11 - 19:58
Bergarako epaitegi batek ofizioz ikertuko ditu frankismoaren krimenak
Lehen aldia da Euskal Herriko epaitegi batek frankismo garaiko krimenak ofizioz ikertuko dituena.
2017/12/01 - 13:03
Mondragon Unibertsitateak bertan behera utzi ditu 4 campusetako arratsaldeko eskolak
Elur-maila 200 metrora jaitsi delako eta eskualdera iristeko hainbat mendatetan kateak behar direlako hartu du erabakia Mondragon Unibertsitateak.
2017/10/18 - 20:13
Bergarako lantegian behargin kopurua murriztea planteatu du Arcelorrek
150 langile ditu Bergarako fabrikak. Olaberriako lantegiak ekoitzitako altzairuarekin eraikuntza sektorerako produktuak egiten dituzte Bergaran.
2017/10/18 - 16:48
Erabiltzaile batzuk haserre daude Lurraldebusen egindako aldaketekin
Gipuzkoako Mugikortasun departamenduak, aldaketa batzuk egin nahi ditu Buruntzaldeko autobus zerbitzuan. Udal batzuk aurka azaldu dira. Bestalde, Debagoienean, urrian jarri ziren indarrean aldaketak.
2017/10/16 - 19:00
Edesak amaitutzat jo du kontsulta-epea, eta 145 lagun kaleratuko ditu
Garagartzako lantegia itxiko dute, EEEak aurreikusten duenez. Ekoizpena Basaurin (Bizkaia) eta Eskoriatzan (Gipuzkoa) bakarrik izango du enpresak.
2017/09/28 - 13:39
AHTaren lanak onartu ditu Adifek Bergarako lotunean
Neurria "datozen asteotan" onartuko du Ministroen Kontseiluak. Tarte honek 192 milioi euroko aurrekontua izango du.
2017/09/14 - 18:24
Edesa Industrialen helburua ekoizpena Euskadin mantentzea da
Zuzendaritzak eta enpresa batzordeak lehen bilera egin dute, CNA taldeak langile guztiak kaleratzeko espedientea aurkeztu ostean.
2017/08/16 - 23:12
Aretxabaletak hunkituta eman dio azken agurra Mikel Crespori
20 urteko mendizalea, oso maitatua bere herrian bera, Balaitus mendian hil zen aurreko asteburuan.
2017/08/16 - 03:55
Aretxabaletak azken agurra emango dio gaur Mikel Crespori
19:00etan, herriko parrokian, gaztearen aldeko hileta egingo dute. Hil-kapera Arrasateko beilatokian izango da irekita, 10:00etatik 13:00etara.
2017/08/15 - 22:31
Dolua Aretxabaletan, Mikel Cresporen heriotzagatik
Aretxabaletan oso ezaguna eta maitatua zen Mikel Crespo. Guardia Zibilaren erreskate-taldeak astelehen arratsaldean aurkitu zuen gorpua, Balaitus mendiaren hego aurpegian. Hileta asteazkenean da.
2017/08/15 - 16:59
Mikel Crespo mendizalearen gorpua gaur iritsiko da Aretxabaletara
Asteazken arratsaldean egingo diote hileta-elizkizuna herriko parrokian.
2017/08/15 - 01:09
Aretxabaletako mendizalearen gorpua topatu dute Panticosan
Guardia Zibilak aurkitu du hilotza astelehen honetako arratsaldean. 20 urte zituen, eta ostiraletik zegoen desagertuta.