Debagoiena
2018/10/03 - 22:42
Kotxearekin denda batean sartu eta mugikorrak lapurtu dituzte Bergaran
Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da. Bigarrenez ostu diete denda horretan, eta jabeen ustez lapurrak berdinak dira bi kasuetan.
2018/10/03 - 11:49
AP-1 autobideko Gurutzetxiki tunela itxi dute, segurtasun ariketa bat egiteko
Hori dela eta, AP-1 autobidea itxita egongo da 09:00etatik 14:00etara Eskoriatza eta Arrasate artean, bi noranzkoetan.
2018/09/04 - 16:39
'Agur, Etxebeste' pelikularen filmazioak Bergara hartu du
Asier Altuna eta Telmo Esnalen lan taldea jo eta su dabil egunotan duela 14 urte Aupa, Etxebestek lortu zuen arrakasta gainditzeko asmoz.
2018/09/02 - 22:46
Alkoholak eragindako dementzia dutenentzako unitate berria dago Arrasaten
Uztaila amaieraz geroztik dago martxan. Gipuzkoan dagoen lehena da eta, momentuz, 15 plaza soilik daude, baina guztiak betetzea espero dute.
2018/08/25 - 14:46
Bi pertsona atxilotu dituzte Bergaran, txalet batean lapurreta egitea egotzita
Jabeak oporretan zeuden lapurreta izan zenean. Atxilotutako pertsonak ere Bergarako bizilagunak dira.
2018/08/23 - 18:24
14 urte geroago Etxebeste familia berriz elkartuko da, ‘Agur Etxebeste’ filmean
Astelehenean euskal film arrakastatsuaren bigarren partearen grabaketa hasiko da Bergaran. Lantalde artistiko eta tekniko berak hartuko du parte, Telmo Esnal eta Asier Altunaren zuzendaritzapean.
2018/08/22 - 12:11
Hil egin da Aretxabaletako zirkulazio-istripuan zauritutako motor-gidaria
Astelehen arratsaldean, furgoneta batek eta motor batek talka egin zuten Gipuzkoako GI-627 errepidean. Motor-gidaria, 58 urteko bergararra, larri zaurituta eraman zuten Donostia Ospitalera.
2018/07/23 - 00:04
Hiru gazte atxilotu dituzte Bergarako jatetxe batean lapurreta egitegatik
Jatetxearen leiho bat apurtuta sartu omen dira barrura, eta olgeta-makina batean batean lapurreta egin duten zantzuak atzeman dituzte ertzainek.
2018/07/22 - 16:16
Arrasateko Lezetxiki kobazuloan bisita gidatuak egin ahal izango dira
Denera, 55.000 objektu aurkitu izan dituzte ikerlariek. Gehienbat hezurrak, baina baita maskorrak eta moluskuak ere.
2018/07/19 - 22:51
AHTren Arrasate-Elorrio-Bergara zatia eraikitzeko lanak esleitu dituzte
Aurrekontua 182,7 milioi eurokoa izango da. Bergarako lotunearen zati horrek 5,24 kilometroko luzera izango du.
2018/07/09 - 17:25
Deskargako obraren %60 eginda dago, eta 2019ko martxoan bukatzea espero da
16 hilabete eta erdi igaro dira obrak hasi zirenetik, eta jada eraikita daude Deskargako errepide berriak izango dituen 5 zubi-bideak eta eginda daude obrako hiru lur erauzketa garrantzitsuenak.
2018/07/09 - 15:23
Bergarako lotunearen lehen zatia esleitu dute, 134 milioiren truke
Korapiloak Arrasate, Bergara eta Elorrio lotuko ditu. Bigarren zatiaren esleipena aurreko abenduan baimendu zuen Ministroen Kontseiluak.
2018/06/22 - 21:25
Eskoriatzako saihesbidea berriro zabaldu dute bi hilabete itxita eman ondoren
Neguko eta udaberriko euri-jasa bortitzen ondorioz, GI-627 errepideko tarte hau itxita egon da, hustubide sistema berritzeko eta bide-zorua konpontzeko.
2018/06/04 - 16:40
Kalte handiak eragin zituzten atzoko euri jasek
Atxondo,Bergara, Elorrio, Antzuola, Laudio eta Amurrio herrietan, besteak beste, eragin dituzte kalte handienak.
2018/06/03 - 22:57
Uraren indarrak aurretik eraman ditu autoak Bergaran
Ibaia badirudite ere, Bergarako kaleak dira: kaleak urak hartuta, baita kotxeak ere erdiraino.
2018/05/23 - 16:07
Pertsona bat zauritu da Elgetan, kamioi batek eta moto batek talka eginda
Zirkulazio-istripua 12:30 aldera gertatu da GI-2639 errepidean, Eibarreko noranzkoan. Zauritua Donostia Ospitalera eraman dute.
2018/05/22 - 19:33
Sustoa, Bergarako jaietan
Atrakzioa martxan zela atea ireki zitzaion eta bertara igotzeko erabiltzen den eskilara jo zuen. Zorionez, ez zen ezer larririk gertatu eta inor ez zen zauritu.
2018/05/22 - 12:23
Kamioi batek su hartu du Antzuolan, matxura batengatik gelditu ostean
Kamioiak matxura bat izan du eta, hori dela eta, ibilgailua bertan gelditu behar izan du gidariak. Horrezkero, su hartu du, garrak ibilgailu osora zabalduta.
2018/05/19 - 00:48
Arrasateko Goi Eskola Politeknikoak 75 urte bete ditu
Eskola hau izan zen egungo Mondragon Unibertsitatearen hazia, Jose Maria Arizmendiarrietak bere garaian sortua. Eta hori ospatzeko ekitaldi bat egin dute.
2018/05/10 - 10:46
Bazkideei Fagor Etxetresnak-en 'benetako argazkia' helarazi zietela esan du Treviñok
Gainera, Fagor Etxetresnak-eko zuzendari ohiak adierazi du bazkideekin komunikatzeko moduak "anitzak" izan zirela.