Deskargako obraren %60 eginda dago, eta 2019ko martxoan bukatzea espero da
Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusia eta Aintzane Oiarbide Bide Azpiegituretako diputatua “legealdiko inbertsio garrantzitsuenetako baten” obrak ikusten egon dira astelehen honetan: Deskargako autobiako lanak, alegia, Gipuzkoako Foru Aldundiak ohar batean jakitera eman duenez.
Horrela, bertatik bertara egiaztatu dute “obrak erritmo onean” doazela: “Exekuzio epearen bi heren igaro dira, eta obraren %60 baino gehiago eginda dago; beraz, espero dugu autobia aurreikusitako epeetan amaitzea”, azpimarratu du Olanok.
Ahaldun nagusiak gogorarazi du “negu oso txarra izan dugula eguraldiari dagokionez, aurreko urteetan baino askoz euri gehiago egin baitu, eta horregatik benetan aipagarriak dira obran lanean ari diren langile eta enpresen ahalegina eta Aldundiko eta Bidegiko teknikariak egiten ari diren lan bikaina”.
Olanok azpimarratu du “munta handiko obra dela, 5,3 kilometro hauen garrantzia izugarria baita Urola, Goierri eta Debagoiena eskualdeetarako, eta Gipuzkoa osorako oro har”.
16 hilabete eta erdi igaro dira obrak hasi zirenetik, eta jada eraikita daude Deskargako errepide berriak izango dituen 5 zubi-bideak eta eginda daude obrako hiru lur erauzketa garrantzitsuenak –“beste biak oso aurreratuta daude”-.
Kopuru batzuk aipatzearren: 582.000 metro kubiko lur erauzi dira, hau da, 40 solairuko altuera duen futbol zelai bat betetzeko adina lur; 19.000 metro kubiko hormigoi armatu erabili dira; eta 2.900.000 kilo inguru altzairu, hots, 9 igerileku olinpiko betetzeko adina altzairu.
Ezpondak eusteko ainguratzeei dagokienez, orain arte 160 kilometro kable jarri dira, Donostiatik Logroñora bezala.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskadiko ikuskizunetako teknikariek grebari eutsi diote, lehen hitzarmen kolektiboaren negoziazioa blokeatuta dagoela salatuta
Lanuzteek abuztuaren 14an eta 26an jarraituko dute, Donostiako eta Bilboko jaiekin bat eginez.
Euskal erakundeek bazka erosketa bateratua egingo dute abeltzaintza ustiategi txikienei laguntzeko
Abuztuan egingo dute erosketa, lehorteak gogorren jo dituen ustiategien benetako beharrak zehazteko inkesta egin ondoren. Dirulaguntza zuzenak, berriz, urte amaieran aztertuko dituzte.
Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin
Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.