Debagoiena
2019/01/07 - 19:29
Oñatin su hartu zuen eraikineko bizilagunak ezingo dira etxera itzuli bi hilabetean
Eraikinaren egiturak ez du kalterik, baina eskaileraren segurtasuna ezin da bermatu. Horregatik, bi hilabeteko lanak egingo dituzte bertan.
2019/01/05 - 15:13
12 lagun artatu behar izan dituzte Oñatin sute baten ondorioz
Berehala su hartutako etxean zeuden 7 adin txikiko eta 6 helduak kalera jaitsi dituzte.
2018/12/29 - 23:51
Ihes eginda dagoen txakurrak artalde bati eraso dio berriz, Eskoriatzan
Artzain baten hamabi ardi zaurituta eta beste lau desagertuta daude, Aretxabaleta inguruan ihes egindako txakurraren erasoaren ostean.
2018/12/28 - 10:54
Animalien Askapen Fronteak hainbat ehiza dorre eta postu suntsitu ditu Euskal Herrian
Eraikin bat ere kaltetu dute. Ermuan, Eskoriatzan, Mendiolan, Pasaian, Garesen, Eunaten, Azkoienen eta Kintoan egin dituzte erasoak, "animalien zapalkuntzaren aurka" protesta egiteko.
2018/12/24 - 11:10
GI-627 errepidea itxi dute Bergaran, luizi baten ondorioz
Luizia goizaldeko hirurak baino lehen izan da, eta autoen joan-etorria Osintxu auzotik bideratzen ari dira.
2018/12/22 - 12:59
67.774 zenbakiak laugarren sariaren zati bat utzi du Leioan eta Arrasaten
67.774 zenbakia izan da bigarren atera den laugarren saria. Arrasaten Monterrey tabernan saldu da, eta Leioan, berriz, Arteako Merkataritza Gunean.
2018/12/22 - 12:32
Laugarren sariek 34 milioi utzi dituzte Laudion, eta 220.000 Leioan eta Arrasaten
Laudioko Casa Resan saldu dute 42206 zenbakia oso-osorik. Dezimo hori duen pertsona bakoitzak 20.000 euro irabazi ditu. 67774 zenbakiak beste 200.000 euro utzi ditu Leioan eta 20.000 Arrasaten.
2018/12/21 - 13:09
Amica enpresak Fagor marka erabili ahal izango du lerro zuriko etxetresnetan
Fagor Kooperatiba Elkarteak eta Amica enpresa poloniarrak aurreakordioa lortu dute.
2018/12/14 - 19:28
Lan-erregulazioko espedientea hiru urte gehiago luzatzea proposatu du Arcelorrek
LAB sindikatuaren arabera, talde siderurgikoak lan-erregulazioko planean hiru urte gehiago jarraitzea proposatu die sindikatuei.
2018/11/24 - 21:24
Arrasateko udal talde guztiek Isaias Carrasco omendu dute, elkarrekin
Lehenengo aldiz adostu dute ETAk hildako zinegotzi sozialistaren omenezko ekitaldia ordezkapena duten udal talde guztiek.
2018/11/24 - 21:02
ETAk hildako Isaias Carrascori omenaldia egin diote alderdi guztiek
Adostasunak ehunduz, azpiko lan handiaren ostean, Udalean ordezkaritza duten alderdi guztietako ordezkariek hartu dute parte.
2018/11/17 - 20:45
Aretxabaleta inguruan 70 ardi hil zituzten txakurretako bat hilda agertu da
Ez da jakin nola hil zen, ezta beste txakurra non dagoen ere.
2018/11/12 - 18:02
1960-70. urteetan Extremaduratik etorritako pertsonen historia
Arrasate, Hernani, Urnieta eta Donostialdean lan asko eginez aurrera irten ziren. Eta eurek esaten digutenez inolako laguntzarik gabe. Gaur zoriontsu dira gure artean.
2018/11/12 - 13:05
Gipuzkoako basozainak: 'Txakurrak tirokatzeko, prozedura zorrotza jarraitu behar da'
Eskoriatzako baserri batetik ihes egindako bi txakurrek inguruko 70 ardi inguru hil ostean, polemika piztu da, eta horren inguruan duen iritzia eman du Gipuzkoako Basozainen Elkarteak.
2018/11/11 - 19:48
Ardiak hiltzen dituzten txakurrak ez tirokatzeko eskatu dio ARA taldeak Eskoriatzari
Ohar baten bidez, Kira eta Kaxka txakurrak hiltzeko hartutako erabakiari buruzko iritzia eman du ARAk. Izan ere, baserritik alde egin ostean, inguruko 70 ardi hil zituzten bi txakur horiek.
2018/11/09 - 13:53
Bi atxilotu Gasteizen eta Arrasaten, internetetik eduki pedofiloa jaisteagatik
Haur pornografiaren aurkako operazio honetan, guztira, 18 etxebizitza miatu dituzte; horietako bi Gipuzkoan, eta beste bat Araban.
2018/11/08 - 21:25
Arrasateko Udalak Isaias Carrasco omenduko du, lehen aldiz, azaroaren 24an
Osoko Bilkuren aretoan egindako agerraldian, adierazpen bateratu bat irakurri dute, zatika, hilabete hauetan egindako lanaren berri emateko.
2018/11/08 - 15:32
Artzainek tiroz akabatu nahi dituzte ardiak hiltzen dituzten txakurrak
Eskoriatzako alkateak, jabearen oanrpenarekin, Aldaipe ehiza taldekoei baimena eman die Kaxka eta Kira txakurrak hiltzeko.
2018/11/06 - 15:17
70 ardi hilda agertu dira azken hilabetean Aretxabaletan
Artzainek zakur jabeen, basozainen eta erakundeen ardura falta salatu dute eta gogoratu dute, legez mendian ere txakurrak ezin direla solte ibili.
2018/10/20 - 22:29
Bergara Zientziaren Leku Historikoa izendatu dute
1783. urtean Bergaran gertatu zen: Elhuyar anaiek, Juan Josek eta Faustok, wolframa isolatzea lortu zuten.