Zirkulazioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

GI-627 errepidea itxi dute Bergaran, luizi baten ondorioz

Luizia goizaldeko hirurak baino lehen izan da, eta autoen joan-etorria Osintxu auzotik bideratzen ari dira.

Luizi baten ondorioz, GI-627 errepidea itxi dute gaur goizaldean, Bergara Gipuzkoako herrian, Segurtasun Sailak iragarri duenez.

Lur jauzia goizaldeko hirurako jotzen gutxi falta zela izan da, eta, haren ondorioz, errepidea itxi behar izan dute, baina ez da pilaketarik sortu.

Autoen joan-etorria Osintxu Bergarako auzotik ari dira bideratzen.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X