Gertaera
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Aretxabaleta inguruan 70 ardi hil zituzten txakurretako bat hilda agertu da

Ez da jakin nola hil zen, ezta beste txakurra non dagoen ere.
Bi txakurrek hainbat ardiri eraso egin zieten Aretxabaleta inguruan. Argazkia: ETB
Bi txakurrek hainbat ardiri eraso egin zieten Aretxabaleta inguruan. Argazkia: ETB

Leintz-Gatzagan, Aretxabaletan, 70 ardi hil zituzten txakurretako bat hil da agertu da, eta ez da jakin bestea non dagoen.

El Diario Vascok argitaratu duenez, basozain batek aurkitu zuen Leintz-Gatzako baserri batetik ihes egin zuen txakurretako bat, ostiral honetan. Asteak zeramatzaten Eskoriatza inguruko ganaduari eraso egiten.

Dirudienez, Ertzaintzak gertatutakoaren berri eman zion Udalari, baina ez zuen nola hil zen jakitera eman, ezta gorpua aurkitu zuten lekuari buruzko xehetasunik ere.

Bestalde, lehengo igandean bi txakurrak "tiroz ez hiltzeko" eskatu zion animalien eskubideak defendatzen dituen ARA taldeak Eskoriatzako alkateari. Horren ordez, dardo lasaigarriak erabiltzeko proposamena luzatu zion. Halaber, gogora ekarri zuen txakurrak albaitari batek hil behar dituela.

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Uharteko bizilagunak haserre, herriko apaizak Ceutako migrazio-krisiari buruz egindako adierazpenengatik

Huarteko (Nafarroa) biztanleak haserre daude Javier Aizpun parrokoarekin, X sare sozialean (lehengo Twitter) migratzaileak Ceutara iristeari buruz zabaldu zituen mezuengatik. Kritiken ostean, apaizak barkamena eskatu du eta bere kontua ezabatu du . Bere argitalpenetako batean, apaizak zioen "Rabat bonbardatu" egin behar dela, Marokoren aurkako neurri gogorrak ezartzearen aldeko hainbat mezurekin batera. Aizpunek adierazi zuen, halaber, suarekin erantzun beharko litzaiekeela Ceutan sartzen saiatzen diren migratzaileei, eta Maroko "errekonkistatzea" proposatu zuen, bere hitzetan, "jatorrizko Espainia" berreskuratzeko, antzinako Hispania erromatarrari erreferentzia eginez.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X