Debagoiena
2020/01/01 - 15:03
ONCEren Gabonetako zozketa bereziak 320.000 euro utzi ditu Arrasaten
Meneta tabernan saldu dituzte hirugarren sari horretako 16 kupoi, 20.000 euro txartel bakoitzari.
2019/12/25 - 12:28
Udalaitz mendian zauritutako mendizale bat erreskatatu dute
Sarbide zaileko gune batera erori da gizona, eta hanka bat hautsi du. Larrialdi zerbitzuei deitu eta erreskatatu ostean, helikoptero batek Gurutzetako ospitalera eraman du.
2019/11/18 - 12:31
Leintz Gatzagako udalbatza osatuko duten bost zinegotziak aukeratu dituzte
Botoa ematera deituta zeuden 187 herritarretatik 122k eman zuten botoa; hau da, erroldaren % 62k. Leintz Gatzagako Hautesle Elkartea bakarrik aurkeztu da udal hauteskundeetara.
2019/11/09 - 21:21
Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek ikuskizun berria aurkeztu dute Eskoriatzan
Dantza bizitzako esparru guztietara eramatea du helburu ikuskizunak, Jon Maia eta Vanesa Castaño dantzariekin elkarlanean.
2019/11/06 - 13:22
Mondragon Unibertsitateak nazioartekotze zigilua lortu du sei titulaziotan
Zigilu hori jaso duten lau gradu eta bi masterretan izena eman duten ikasleen % 30ek nazioarteko mugikortasun-programetan parte hartzeko aukera bermatuta izango dute.
2019/10/28 - 20:09
Anboton desagertutako Bergarako gaztearen hilotza topatu dute
Familiak atzo salatu zuen mendizale gaztearen desagertzea, eta harrezkero ibili dira haren bila. Gorpua gailurretik hurbil aurkitu dute.
2019/10/28 - 15:11
Anboto inguruan desagertutako 26 urteko Bergarako gazte baten bila ari dira
Gaztea igandetik dago desagertuta. Ertzaintzaren helikoptero bat eta erreskate unitatea ari dira 26 urteko mutilaren bila ( Ertzaintzaren irudiak).
2019/10/28 - 14:48
Desagertutako Bergarako gazte baten bila ari dira Anboto mendian
26 urteko gizonezkoaren senitartekoek atzo arratsaldean aurkeztu zuten salaketa.
2019/10/22 - 10:16
Joseba tetraplegiko geratu zen eta bizikleta berezi bat behar du giharrak sendotzeko
Josebak orain erabiltzen duen bizikleta itzuli egin behar du Oñatiko triatloi taldea boletoak saltzen ari da Joseba eta antzeko egoeran daudenentzat bizikleta bat erosteko.
2019/10/21 - 17:39
Aretxabaletan igandean izandako istripuaren lekukoen laguntza eskatu du Ertzaintzak
Auto-istripuan pertsona bat hil zen. Ezbeharra GI-627 errepidean gertatu zen, 19:00 aldera. Lekukoek 943 53 91 25 zenbakira dei dezakete.
2019/10/21 - 11:14
Pertsona bat hil da Aretxabaletan, bi autoren arteko talkan
Ezbeharra GI-627 errepidean gertatu zen, bi ibilgailuk talka egin ondoren. Beste lau pertsona zauritu ziren. (Goiena Telebistaren irudiak).
2019/10/20 - 22:20
Pertsona bat hil da Aretxabaletan, auto-istripuan
Ezbeharra GI-627 errepidean gertatu da, bi ibilgailuk talka egin dutenean. Errepidea itxita dago. Istripuan beste lau pertsona zauritu dira.
2019/10/20 - 10:13
Galarraga eta Murgiondo bergararrak, Euskal Herriko dantza sueltoko txapeldunak
Saioa Galarraga eta Julen Murgiondo dantzariek osatzen duten bikoteak irabazi du Euskal Herriko 43. Dantza Txapelketako sari preziatua. 14 bikote lehiatu ziren atzo Segurako Baratze pilotalekuan.
2019/09/27 - 11:03
Onik aurkitu dute Eskoriatzan desagertutako 87 urteko gizona
Ostiral eguerdian topatu dute, pinudi batean. Badaezpada, eta balorazio bat egiteko asmoz, Debagoieneko ospitalera eraman dute.
2019/09/17 - 19:15
Onik aurkitu dute Bergaran desagertuta zegoen gizona
Twitterren @VOSTeuskadi-k zabaldu duenez, gizona, 40 urtekoa bera, familiarekin dago jada.
2019/09/14 - 23:08
Jon Barberena bertsolaria gogoratuz hasi da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa
Jon Barberena bertsolari zendua gogoratu dute Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan Oñatin. Abenduaren 14an bukatuko da final handia Donostian. Guztira 48 bertsolari izango dira lehian.
2019/09/12 - 22:49
Telesforo Monzon eLab, 'euskal Estaturako ideia-laborategi bat'
Erakunde berri honen xedea da Euskal Herrirako "norabide-aldaketa" nahi dutenentzako "topagunea" izatea.
2019/09/06 - 15:45
Lurreko Armadako kideak Arantzazuko santutegian izan dira
Irakera abiatu aurretik, Lurreko Armadako kideek lore eskaintza egin diote Arantzazuko Ama Birjinari.
2019/09/05 - 15:16
GI-2630 errepidea lau hilabetez itxiko dute Oñati eta Legazpi artean
Irailaren 16tik aurrera izango dira gorabeherak trafikoan, Olaran errekaren gainean dauden zubiak birgaitzeko proiektua dela eta.
2019/09/05 - 10:16
Homizidio arduragabeagatik zigortu dute Arrasaten jaioberria kalean utzi zuen ama
Epaileak lau urtez heziketa zentro batean egotera zigortu du. Dena den, epaia ez da irmoa, eta aldeek helegitea aurkezteko aukera izango dute.