Homizidio arduragabeagatik zigortu dute Arrasaten jaioberria kalean utzi zuen ama
Aurtengo martxoan Arrasaten hilda aurkitu zuten haur jaioberriaren auzian, epaileak arduragabekeriazko homizidioagatik kondenatu du haurtxoaren ama.
Hortaz, Donostiako Adingabeen Auzitegiak lau urtez heziketa zentro batean erregimen erdi-irekian egotera zigortu du. Epaitutakoa gertatu zenean haurtxoaren ama adingabea zen, baina gaur egun adinez nagusia da.
Kasu horrekin lotutakoek azaldu dutenez, epaia ez da irmoa. Ondorioz, aldeek helegitea aurkezteko aukera izango dute.
Adingabeen Fiskaltzak eta defentsak epaiketan zehar egindako eskaera subsidiarioa aintzat hartu du epaileak. Lehen eskari gisa, bost urteko itxialdiaz gain, beste bi urtez zaintzapeko askatasunean egotea eskatu zuen Ministerio Publikoaren ordezkariak. Defentsak, ostera, absoluzioa eskatu zuen.
Epaiketa uztailean eta abuztuan egin zuten, ateak itxita, hiru saiotan.
2019ko martxoaren 3an bizilagun batek hilda aurkitu zuen jaioberria, Galizia kalean aparkatuta zegoen auto baten azpian. Hurrengo egunean atxilotu zuen Ertzaintzak ama, 17 urtekoa, Debagoieneko Ospitalean zegoela.
Zaintzapean izan zuten, jaioberriaren ama biologikoa zela egiaztatu arte, eta adin txikikoentzako zentro batean sartzeko agindu zuen epaileak ondoren.
Zure interesekoa izan daiteke
Ezkabarteko suteak kontrolik gabe jarraitzen du
Sei brigada aritu dira gau osoan sua itzaltzeko lanetan, baina haizeak egoera zailtzen jarraitzen du.
Venezuelako lurrikaretan desagertutako euskal herritarren senideek zain jarraitzen dute
Venezuelako lurrikarek milaka hildako eta desagertu utzi dituzte; azken horien artean, bilbotar bat eta donostiar bat daude. Senideek desagertuak bilatzeko baliabide falta azpimarratu dute. NBEren arabera, 50.000 pertsona inguru daude desagertuta, baina kopuru horrek gora egiten jarraitzen du.
Haizeak eta bertara iristeko zailak diren guneetako fokuek zaildu egin dituzte Ezkabarteko baso-sutea itzaltzeko lanak
Ezkabarteko suteagatik hustutako Usi, Anotz eta Nabatz herrietako bizilagunak etxera itzuli dira. 112-SOS Nafarroak herritarrei eskatu die ez daitezela gerturatu suhiltzaileak eta langileak dabiltzan tokietara, horien lanak ez oztopatzeko.
Nola ospatuko da LGTBIQ+ Harrotasunaren Eguna Euskal Herrian?
Ekainaren 28an Harrotasunaren Nazioarteko Eguna ospatzen dela eta, Euskadiko eta Nafarroako hiriburuetan hainbat jarduera egingo dira larunbat eta igande honetan, LGTBIQ+ kolektiboaren eskubideak aldarrikatzeko.
Nafarroako Gobernuak nekazaritza lanak mugatu ditu lehorreko lurretan gaurtik, sute arriskuagatik
Maria Chivite Nafarroako Gobernuko presidenteak azaldu duenez, nekazaritza eta basogintza lanak 06:00etatik 11:00etara baino ezingo dira egin.
Oinezko batzuei eraso egin ostean Santurtziko Udaltzaingoak atxilotu zuen gizona hil egin da
Astelehenean eraman zuten ospitalera, Udaltzaingoak indarrez menderatu eta gero, hainbat pertsonari eta bertara joan ziren agenteei eraso egin ondoren. Bi egun geroago hil da, ospitalean.
Gaur hasiko da udako trafikoko operazio berezia, eta kanpoko 2,27 milioi ibilgailuk EAE zeharkatzea espero dute
Uda honetan, nazioarteko eta barruko joan-etorriak areagotzea aurreikusten da, eta, hori dela eta, Eusko Jaurlaritzak neurri bereziak hartuko ditu, trafikoa hobeto kudeatu eta udako gorabeherak murrizteko.
Auto-ilara luzeak BI-10 errepidean Bilbon, Kantabriarako noranzkoan, istripu baten ondorioz
BI-10 errepideko zirkulazioan eragina izan du istripuak, eta arazo handiak daude Kantabriarako noranzkoan. Une batzuetan, 3 kilometrotik gorako auto-ilarak erregistratu dira Bilbo inguruan.
Emakumezko bidaiariak: "Ez dut bakarrik bidaiatzen, neure buruarekin baizik"
Zerk bultzatzen ditu emakumeak inor barik bidaiatzera? Zeintzuk herrialde dira egokienak? Segurtasun, ekonomia eta logistika gomendioak bildu ditugu, hiru euskal emakumezko bidaiariren laguntzarekin.
Albiste izango dira: Venezuelako lurrikaren biharamuna, baso-sutea Ezkabarten eta irteera operazioa hasiko da
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.