Debagoiena
2021/09/18 - 15:18
Arrasaten deituta dauden ekitaldiak "bakean" eta "elkar oztopatu gabe" egitea eskatu du Erkorekak
Segurtasun sailburuak jakitera eman duenez, Ertzaintzak dispositibo berezia du martxan goizean goizetik Arrasaten.
2021/09/17 - 12:24
Bihar Arrasaten egin beharreko Elkartasun Martxa bertan behera utzi du Sarek
Erabakia "zaila" izan dela aitortu du Sarek, baina ez dela "atzerapausoa" nabarmendu dute, bizi arteko zigorraren aurkako aldarria Euskal Herriko txoko guztietara zabaltzea lortu dutelako.
2021/09/17 - 12:08
Sarek bertan behera utzi du Arrasaten deituta zuen elkartasun martxa, "konfrontazioa" ekiditeko
Erabaki "zaila" izan dela aitortu du presoen eskubideen aldeko plataformak, baina ez dela "atzerapausoa" nabarmendu du. Elkarretaratzeak deitu dituzte biharko Euskal Herri osoko plazetan, 'Bizi arteko espetxe zigorrik ez! Giza eskubideak, elkarbizitza, konponbidea!' goiburupean.
2021/09/16 - 18:55
Auzitegi Nazionalak uko egin dio Arrasateko larunbateko martxa debekatzeari, ez baitu deliturik ikusi
Jose Luis Calama epaileak argitu duenez, manifestaziorako eskubidea ezin da "badaezpada" mugatu "gerta litezkeen delitu posible batzuen hipotesi hutsetan oinarrituta".
2021/09/12 - 22:47
Aretxabaletan dago Espainiar Estatuko tomaterik onena
Gastronomia adituek Aretxabaletako (Gipuzkoa) tomateari eman diote Espainiar Estatuko sari nagusia. Hori dela eta, aurreko urteetan baino tomate gehiago saldu dituzte. Baserritarrek uzta ona izan dute aurten, eta hobetzeko itxaropena dute.
2021/07/27 - 00:13
Ehunka pertsonak elkarretaratzea egin dute Bergaran, Gijonen izandako talde bortxaketa gaitzesteko
Gijongo 5. instrukzio epaitegiak behin-behineko espetxealdia, komunikatua eta fidantzarik gabekoa agindu du talde bortxaketa egotzita atxilotutako lau gizonetako birentzat.
2021/07/26 - 22:30
Elkarretaratze jendetsuak Bergaran eta Gijonen, asteburuko talde bortxaketa gaitzesteko
22 eta 23 urteko bi emakumeri talde bortxaketa egin diete Gijonen asteburu honetan, eta biktimen herrietan gaitzespen elkarretaratzeak egin dituzte.
2021/07/25 - 23:02
Elkarretaratzea deitu dute Bergaran, Gijongo sexu-erasoa gaitzesteko
Astelehen honetan egingo dute protesta, San Martin Agirre plazan. Martxanterak talde feministak deitu du elkarretaratzea, eta Udalak ere mobilizazioetan parte hartzeko deia egin die herritarrei.
2021/07/21 - 16:41
Euskal Herri osoko udal-agintari abertzaleak Bergaran bildu dira eskubide historikoak aldarrikatzeko
Foru zaharren deuseztatzearen mendeurrenean, 1976ko uztailaren 21ean, Euskal Herriko 70 alkate batzartu ziren Bergarako udaletxean, Euskal Herria herri bat zela eta burujabetzatik aurrera egin nahi zuela adierazteko.
2021/07/19 - 21:40
Eskoriatzan desagertutako gaztearen gorpua aurkitu dute
30 urteko gaztearen familiak igandean salatu zuen desagerpena, larunbatetik etxetik falta baitzen.
2021/06/18 - 14:05
Garbiketa-eguna Eskoriatzan, erauntsiaren ostean
Goizean goiz hasi dira Eskoriatzako herritarrak ekaitzak kaltetutako inguruak txukuntzen.
2021/06/17 - 22:49
Euri zaparradek uholdeak eragin dituzte Eskoriatzan, Gipuzkoan
Euriteek uholdeak eragin dituzte Eskoriatzako Arizmendi ikastolan (Gipuzkoa) eta herriko hainbat dendetan.
2021/06/10 - 16:40
Leintz Gatzagan eta Añanako Gatz Haranean ekoitzitako gatzek Eusko Labela lortu dute
Arabako Gesaltza Añanan 148 tona gatz ekoizten dituzte urtean. Gipuzkoako Leintz Gatzagan, berriz, bi tona. Eusko Labela duen 18. produktua da gatza.
2021/06/06 - 16:33
Pandemiaren joera aurreikusteko programa sortu du Unai Otamendik, Oñatin oinarrituta
Unai Otamendi EHUko ikasleak programa informatiko bat sortu du, covid-19aren pandemiaren bilakaera aurreikusteko. Oñatiko datuetan oinarrituta frogatu du.
2021/06/02 - 13:00
Baheketa egin dute Arrasateko Coliseum gimnasioko erabiltzaileen artean
Maiatzaren 1etik Arrasateko Gimnasio Coliseumera joan diren pertsonak PCR proba bat egitera joan dira gaur goizean Debagoieneko ospitalera.
2021/05/31 - 16:56
Lorenzo Ascasibar eskultorearen atzerabegirakoa ikusgai dago Bergarako Aroztegi aretoan
53 piezak osatzen dute 91 urteko eskultoreari buruzko erakusketa hau. Eskultura figuratiboan maisu izan da bai Euskal Herrian, bai eta Estatu Batuetan ere.
2021/05/22 - 21:46
Bergarako mojak osasun neurriei jaramonik egin gabe kalera atera dira prozesioan
Pandemiak jarraitzen du, baina badirudi batzuei ahaztu egin zaiela. Maskara gutxirekin eta distantzia sozialik gabe agertu dira.
2021/05/12 - 17:01
Jesus Mari Narvaez eta Esperanza Azkarraga fosil bildumagileak omendu dituzte Mutrikun
Bergarakoak dira baina orduak pasa dituzte itsas ertzean fosilak bilatzen. Gaur omenaldia egin diete Mutrikun fosilak herriari emateagatik.
2021/04/23 - 09:31
Juan Carlos Irizar piano-jotzaile, konpositore eta orkestra-zuzendaria hil da
Bere ibilbidean zehar 30 disko baino gehiago eta 12 partitura liburu argitaratu zituen. Gainera, hainbat orkestra zuzendu zituen Bartzelonan, Pauen edo Erroman.
2021/04/19 - 14:45
Bergarako Industrias Betikoko greba mugagabea bertan behera akordio baten ostean
ELAren arabera, greba deialdiak langileen aldarrikapenen "zati handi bat" onartzera eraman du enpresa. Sindikatuak azpimarratu duenez, "hau da jarraitu beharreko bidea".