Debagoiena
2022/01/17 - 07:21
Danel Goikolea bertsolaria hil da, 52 urte zituela
Bertsolari arrasatearra larunbatean hil zen, eta asteartean egingo diote azken agurra, Arrasateko Aldai parkean, 18:00etan.
2022/01/07 - 07:50
Gaur greba eguna dute Bizkaibusen zerbitzua ematen duten Avanza Durangaldea enpresako langileek
Deialdiak Eibar, Elorrio, Ermua, Laudio, Arrasate eta Urduña inguruan dabiltzan autobusei eragingo die.
2022/01/04 - 15:44
Arrasateko Olgeta jostailu-dendan mahai jokoen argibideak euskaratu egiten dituzte
Jolas berri bakoitza probatu ondoren, argibideak euskaratu, zuzendu, inprimatu eta banan-banan, kontu handiarekin, kutxatan sartzen dituzte. Lana da, baina helburuak merezi du.
2021/12/30 - 18:02
Beasain eta Bergara arteko A-636 autobiako bidesaria urtarrilaren 18an sartuko da indarrean
Motordun ibilgailu guztiei eragingo die, motozikletei izan ezik. Erabiltzaileek Abiatu gailuari buruzko informazioa eskatu ahal izango dute, telematikoki zein Bidegik ezarritako guneetan.
2021/12/30 - 13:44
A-636 autobia itxiko dute abenduaren 31ko ordu txikietan mantentze-lanengatik
Autobia bihar goizaldean itxiko dute 00:00-05:00 artean, Beasaingo noranzkoan Zubiaurreko tuneleko mantentze-lanak direla medio.
2021/12/29 - 10:48
Lau edukiontzi erre dira Aretxabaletan
Goizeko seietan piztu da sua. Edukiontzienaz gain, suak ez du beste kalte materialik eragin.
2021/12/21 - 15:54
Gabonetako loteriaren sari potoloa 35 aldiz egokitu da EAEn
Dirutza banatu duten loteria bulegoekin egon gara egun haietako oroitzapenak berritzeko. Biharko zozketari begira prestaketak nola egiten dituzten gertutik ikusi dugu.
2021/12/18 - 14:06
Burujabetzarako bideari ekiteko tresnak eskatu dizkie Gure Eskuk erakundeei
Arantzazuko Adierazpena aurkeztu du, gaur, erabakitzeko eskubidearen aldeko mugimendu herritarrak. Gizarte zibilari "inplikazioa" eskatu dio.
2021/12/10 - 13:19
Oñatiko Jaturabe presak gainezka egin du
Oñatiko Araotz auzoan dagoen Jaturabe presak gainezka egin du azken orduetako euriteen ondorioz (Iñaki Zenitagoiaren irudiak).
2021/12/09 - 14:23
Arrasaten eta Eibarren, 2.000 kasutik gorako intzidentzia; Azpeitian, Ondarroan eta Agurainen, 3.000 ingurukoa
Gipuzkoak jarraitzen du lurralde zigortuena izaten, eta aipagarria da Debagoieneko kasua; izan ere, azken egunotan eskualde horretako hainbat herritan positibo asko atzeman dituzte, Aretxabaletan, Bergaran eta Eskoriatzan, besteak beste.
2021/12/04 - 20:41
Behargin bat hil da Bergaran izandako lan-istripu ez traumatiko batean
LABen arabera, heriotza "ez da zoriaren edo patuaren ondorio", txandakako lanaldiekin du zerikusia, gauekoarekin batez ere, osasunean duen "eragin txarragatik".
2021/11/30 - 12:35
32 urteko arrasatear baten gorpua atera dute Deba ibaitik
Astelehenetik desagertuta zegoen gizonezkoa. Lekuko batek gorpua ikusi eta abisua eman du 09:30ean. Ertzaintzak eta suhiltzaileek atera dute hilotza uretatik.
2021/11/21 - 13:39
Bonoloto zozketak ia 2 milioi euro utzi ditu Arrasaten
Zarugalde kaleko Nebraska tabernan zigilatu zuten txartel irabazlea, duela 6 urte beste asmatzaile batek Primitivan 2,2 milioi irabazi zituen leku berean.
2021/11/02 - 15:18
Industria hondakinak tratatzeko 10 planta irekiko ditu Jaurlaritzak
Bergaran irekiko da paperari bideratutako proiektua eta nahiko aurreratua daude lanak. Zumarragan, berriz, plastikoari bideratutako bat eraiki nahi dute.
2021/10/18 - 10:28
Lanuzteak daude gaur Lurraldebuseko hainbat lineatan, autobus-gidari bati Oñatin egindako erasoa salatzeko
Lanuzteak 06:00etatik 08:00etara eta 18:00etatik 20:00etara izango dira. Hilabete hasieran eraso egin zioten autobus-gidari bati, eta hori salatu nahi dute. Eusko Jaurlaritzak % 30eko zerbitzu minimoak ezarri ditu egun horietarako.
2021/10/15 - 16:54
''Eten labur eta selektiboak'' egingo ditu ArcelorMittalek Bergarako eta Olaberriko lantegietan
EITBk atzo aurreratu zuen bezala, Arcelor-Mittal ekoizpena eteten ari da Europako bere lantegietan, eta litekeena da Euskadin, Olaberrian eta Bergaran, ere bai. Langileak kezkatuta daude.
2021/10/15 - 15:00
"Eten labur eta selektiboak" egingo ditu ArcelorMittalek Bergarako eta Olaberriko lantegietan
Argindarraren prezioak eragin handiena duen ordu jakinetan etenak egiten hasi dira dagoeneko enpresaren Europako hainbat lantegitan. Zumarraga, Etxebarri, Sestao eta Lesakako lantegietan ez da halako neurrik hartuko.
2021/10/14 - 22:10
ArcelorMittalek geldialdiak egingo ditu Europako hainbat lantegitan argindarraren prezioaren gorakadagatik
ArcelorMittalek lau fabrika ditu Euskal Herrian, baina neurria Olaberriko eta Bergarako lantegietan ezarriko lukete. Nolanahi ere, zuzendaritzak oraindik ez du jakinarazpen ofizialik egin.
2021/09/24 - 19:34
Gijongo talde bortxaketagatik espetxeratutako bi gizonak, fidantzapean aske
Guztira, sexu-erasoagatik ikertuak lau dira. Iragan uztailean 22 eta 23 urteko bi emakume gaztek, horietako bat bergararra, salatu zuten bortxaketa.
2021/09/20 - 12:03
Laura Garrido: ''Ulertezina da ETAren presoak heroi bezala goraipatzea''
Larunbatean Arrasaten gertatutakoaz galdetuta, Laura Garridok adierazi du "helburua biktimekin egotea" zela eta leku sinboliko batean egon zirela aldarrikatzeko "biktimak hor daudela".