Debagoiena
2022/04/07 - 22:53
Oñatiko familia batek Txernobylgo 'alaba' onik dagoela jakin duen une hunkigarria
Anna urtero dator Oñatira oporretan, baina haren familia euskaldunak ez du haren berri izan Ukrainako gerra hasi zenetik. Mikel Ayestaran lankideak onik topatu du.
2022/04/05 - 16:44
Elkar Fundazioak Ines Osinaga musikariari eman dio Joseba Jaka beka
Abeslari eta trikitilariak "Gosariak" Gose taldearen diskoko kantuak berrinterpretatu eta hamar kantu berri sortuko ditu.
2022/04/05 - 16:24
Natalia Zhyvotovskak Butxatik ihes egin zuen martxoaren 14an
Butxa izena, tamalez, oso ezaguna egiten zaigu orain, baina gutako askok duela bi aste juxtu entzun genuen aurreneko aldiz, hain zuzen ere, handik ihes egindako neska batekin, Nataliarekin hitz egin genuenean.
2022/03/31 - 13:35
Udanako mendatea, zabalik
Oñati eta Legazpi artean dagoen mendatean lanak egiten aritu dira azken hilabeteetan, abenduan errepidea zartatu ondotik.
2022/03/23 - 16:10
ArcelorMittalek Bergarako lantegia gelditu du produktuak jasotzeko eta banatzeko arazoak dituelako
Bestalde, Sestaoko ACB lantegiak jardunari ekin dio gaur berriz ere, argindarraren prezioen igoera dela hilaren 9tik ekoizpena geldi izan ostean.
2022/03/22 - 15:48
Natalia Zhyvotovska, errefuxiatu ukrainarra: "Soldadu errusiarrek etxea okupatu ziguten"
Herenegun gauerdian, euskal taxilarien karabanan iritsi zen Natalia EAEra. Orain Aretxabaletan dago, lau urte zituenetik bigarren familia izan duenarekin. Lasaiago, baina oraindik bizi izan duena sinetsi ezinda.
2022/03/09 - 21:28
Bi emakume errefuxiatu ukrainar Oñatin: "Errudun sentitzen gara gerratik ihes egitea lortu dugulako"
Kseniiak eta Osaknak beraien seme-alabekin egin zuten ihes Ukrainako gerratik, baina hainbat senide eta lagun han geratu behar izan dira. "Pribilegiatuak" direla uste dute, onik daudelako, eta Oñatiko herritarrengandik jaso duten babesa eskertu dute.
2022/03/09 - 21:22
Ukrainako lehen errefuxiatuak Getxora, Tolosara eta Oñatira iritsi dira
Batzuk herritarrek eskaini dituzten etxeetan geratuko dira. Beste batzuk hoteletan edota Jaurlaritzak prestatutako instalazioetan egongo dira. Beldurtuta, baina lasaiago daude, leku seguruago batera iritsita.
2022/03/05 - 22:08
Iritsi dira lehenengo errefuxiatu ukrainarrak Tolosa eta Oñatiko harrera zentroetara
Gerratik ihesi heldulekurik gabe iritsitakoak jasotzen hasi dira aterpetxeetan, oraingoz, 17.
2022/03/05 - 14:52
"Bere ibilbide etikoan urrats gehiago" eskatu dizkio PSEk ezker abertzaleari
Isaias Carrasko 2008ko martxoaren 7an ETAk hil zuen zinegotzi sozialistaren omenezko ekitaldian parte hartu du PSEko buruzagiak gaur, Arrasaten.
2022/03/03 - 14:22
Mondra & Roll jaialdiak Cock Sparrer, The Baboon Show eta Cockney Rejects eramango ditu Arrasatera
Jaialdia Monterron parkean egingo dute, uztailaren 8 eta 9an, 2.500 pertsonako aforoarekin. Sarrera eta bonuak salgai daude dagoeneko.
2022/02/15 - 08:53
Sabotajea egin dute Deskargako ordainlekuan, Beasain eta Ormaiztegi arteko arkuan
Ezezagunek ordainlekuaren kableak moztu dituzte bart, eta Foru Aldundiko beharginak bertaratu dira sistema berriro martxan jartzeko lanak egitera.
2022/02/12 - 13:17
Deskargako bidesariaren kontrako manifestazioa egin dute Zumarragan eta Urretxun
Joan den urtarrilaren 18an jarri zuen martxan Gipuzkoako Foru Aldundiak arku bidezko bidesaria A-636 errepidean, Beasain eta Bergara artean. Motoek izan ezik, gainerako ibilgailu guztiek ordaindu egin behar dute.
2022/02/10 - 07:55
Greba eguna dute gaur Bizkaibusen zerbitzua ematen duten Avanza Durangaldea enpresako langileek
Enpresa batzordeak eskatzen du, besteak beste, 2020tik iraungita dagoen lan hitzarmena berritzea. Halaber, bitartekari lanak egitea eskatzen dio Bizkaiko Foru Aldundiari.
2022/02/04 - 07:56
Santa Ageda bezperan, natura ernaberrituko dute kopla zaharrek eta makila hotsek
Otsailaren 4 honetan, ohiturari hutsik egin gabe, etxez etxe koplak kantatzera aterako dira Euskal Herriko hainbat lekutan, kriseiluen argipean.
2022/02/03 - 19:29
Kultura, politika eta kazetaritzako pertsona ezagunek Pello Zabala agurtu dute Arantzazun
Pello Zabala fraide frantziskotarraren aldeko hileta elizkizuna egin dute gaur arratsaldean Arantzazun. Kultura, politika eta kazetaritzako pertsona ezagunak hurbildu dira hiletara.
2022/02/01 - 22:09
Euskadin automobilgintzarako dagoen erdieroale fabrika bakarrean sartu gara
Kotxe normal batek 30 inguru ditu, eta goi mailako batek 150 inguru. Erdieroale famatuak ez dituzte leku askotan egiten, ekoizpena benetan konplikatua delako. Euskal Herrian baina, Arrasaten egiten dituzte, Estatuko leku bakarra da.
2022/01/25 - 21:35
Eskoriatza, immatrikulazio gehien izan dituen herria
Debagoieneko 4.000 biztanleko baino gehiagoko herri honetan, ondasun zerrenda luzea dago Elizaren izenean. Immatrikulazio gehienak 80ko hamarkadan egin zituen Elizak; guztira, 43.
2022/01/18 - 15:33
Deskargako autobiako bidesaria martxan dago jada
Beasainen, Ezkio-Itsason eta Deskargan bertan jarritako arku sistema baten bidez egingo da ordainketa. Egunero 9.000 ibilgailu inguruk darabilte errepidea eta guztiek ordaindu beharko dute bidesaria, motorrek salbu. Inguruko herrietako hainbat bizilagun haserre daude, baita garraiolariak ere.
2022/01/18 - 09:40
Deskargako autobiako bidesaria martxan dago jada
Beasainen, Ezkio-Itsason eta Deskargan bertan jarritako arku sistema baten bidez egingo da ordainketa. Egunero 9.000 ibilgailu inguruk darabilte errepidea eta guztiek ordaindu beharko dute bidesaria, motorrek salbu. Inguruko herrietako hainbat bizilagun haserre daude, baita garraiolariak ere.