Elkar Fundazioak Ines Osinaga musikariari eman dio Joseba Jaka beka
Joseba Jaka Elkar Fundazioak bi urtean behin kultura adierazpide bati ematen dion beka Ines Osinagarentzat izango da aurtengo deialdian, eta urtebete izango du arrasatear musikariak orain disko proiektua gauzatzeko.
Joana Barbierrek, Sara Zozayak eta Jon Eskisabelek osatutako epaimahaiak "Itsasoa da bide bakarra" proiektua aukeratu du 10.000 euroko saria emateko. Ines Osinagak Gosariak duela zortzi urte Gose taldean ari zenean Joseba Sarrionandiaren testuekin egindako kantu bilduman sartu zituen kantuen beste bertsio bat egingo du lan horretan, eta hamar kantu berri gehituko ditu, gainera.
Elkar Fundazioak 2016an jarri zuen martxan Joseba Jaka beka, eta deialdi bakoitzean kultura jarduera bati begiratzen dio. Aurreko bi edizioetan, literatura eta antzerki esparruetako artistek jaso zuten beka, eta 2022an musika izan du ardatz.
Zure interesekoa izan daiteke
Korrontzik 80 dantza talde batuko ditu otsailean BECen
Azkena Rock Festivalek Patti Smith, Bad Religion, Marilyn Manson, Slash eta Wilcoren eskutik ospatuko du 25. urteurrena
Lau artistak Ed Sheeranen bira utzi dute Macklemoreri elkartasuna adierazteko