Arrasate
Gorde
Kendu nire zerrendatik

32 urteko arrasatear baten gorpua atera dute Deba ibaitik

Astelehenetik desagertuta zegoen gizonezkoa. Lekuko batek gorpua ikusi eta abisua eman du 09:30ean. Ertzaintzak eta suhiltzaileek atera dute hilotza uretatik.

Astelehenetik desagertuta zegoen 32 urteko arrasatear baten gorpua atera dute Deba ibaitik gaur goizean suhiltzaileek. 

Ertzaintzak Europa Press albiste agentziari azaldu dionez, astearte honetako 09:30ean lekuko batek eman du abisua, gorpua Deba ibaian uretan ikusi duenean.

Ertzaintza eta suhiltzaileak bertaratu dira, eta gorpua ibaitik atera dute. Arrasteko 32 urteko gizonezko bat da, eta astelehenetik zegoen desagertuta.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Osasun-matxura baten ondorioz, bi gaixo garraiatzen zituen hegazkin medikalizatuak geldialdia egin behar izan du Kanaria Handian

Ontziko medikua ez dute azkenean Kanarietara eramango, bere osasunak hobera egin baitu. Munduko Osasun Erakundearen zuzendari nagusiak azpimarratu duenez, osasun publikorako arrisku orokorrak "txikia izaten jarraitzen du". Gurutzaontzia, bere aldetik, Kanaria Uharteetara bidean da jada, eta hiru egun barru porturatzea aurreikusita dago.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X