Denboraleak
2023/11/01 - 22:02
Ziklogenesiak ia 140 kilometro orduko haize-boladak utzi ditu Getxon
120 km/h-tik gorako haize-boladak espero dira, batez ere mendebaldean. Momentuz, Euskalmeten sarean boladarik bortitzena Galeako estazioan neurtu dute, Getxon (Bizkaia): 139 km/h-ko haize-bolada.
2023/11/01 - 16:14
EAEko udalerriek parkeak eta gune publikoak itxi dituzte gaur arratsaldean Euskadi astinduko duen haizeagatik
Udalek arreta handiz ibiltzeko eskatu diete herritarrei, eta zuhaitz-eremuetan ez ibiltzeko, eta ateak, leihoak eta toldoak ondo ixteko. Ahal den neurrian, autoa ez hartzeko eta mendira ez joateko ere eskatu dute.
2023/11/01 - 15:49
''Ostegunean zaparradak, ekaitza, txingorra, haize ufada indartsuak eta olatu handiak izango ditugu''
Azaroarekin batera, Ciaran depresioa heldu da, eta asteazken arratsaldetik aurrera, ziklogenesi leherkorra izango da protagonista. Haizeguneetan 120 km/h baino gehiagoko haize-boladek eta kostaldean 7 metroko olatuek alerta laranjapean jarriko dute lurraldearen zati handi bat.
2023/11/01 - 09:52
Alerta laranja ezarriko dute EAEn 120 km/h-ko haize boladengatik eta 6 metroko olatuengatik
Gaur, Santu Guztien egunean, mendebaldeko haize zakarra ibiliko da, eta, ondorioz, haize-alerta ezarriko dute. Ostegunean, berriz, haizeak intentsitatea galduko du, eta itsasoak hartuko du protagonismoa. Alertapean egongo gara itsasaldeko arriskuagatik.
2023/10/20 - 15:23
Olatu denboraleak Zumaiako flyschean utzitako irudi ikusgarriak
Gaurko olatu denboralea Zumaiako flyschean, Aitor Agirrezabal Alustizarek Zumaiatik bidalitako irudi ederretan.
2023/10/20 - 14:05
140 km/h-ko haize bolada neurtu dute Matxitxakon
Haizea da gaur protagonista Euskal Herrian. Ez alferrik, abisu horiak eta alerta laranjak aktibo daude gaur herrialde osoan. 100 km/h-tik gorako haize boladak ari dira neurtzen kostaldean. Itsasoan ere eragina izango du haizeak, eta olatu handiak espero dira.
2023/10/20 - 12:20
Neurri bereziak Donostian eta Getxon, haize eta olatu denboraleari aurre egiteko
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak alerta laranja ezarriko du ostiral honetan EAEn, 110-120 km/h-ko haize-boladak espero direlako haizeak gogor jotzen duen lekuetan, bereziki kostaldean. Nafarroako ipar-ekialdea abisu horipean egongo da, 10:00etatik 18:00etara.
2023/10/20 - 11:21
Aline ekaitzak gorabehera ugari eragin ditu espainiar Estatuan, bereziki Madrilen
Atzoko euriteek markak hautsi zituzten Madril hiriburuan, 104 litrorekin. 1972ko marka aise gainditu zen. Ekaitzak Penintsulako hegoaldea ere jo zuen, eta Andaluzian, adibidez, ia 1.750 intzidentzia izan ziren.
2023/10/20 - 09:44
Albiste izango dira: Israel-Hamas gerra, haize eta olatu denboralea, eta langabezia datuak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/09/18 - 10:12
Albiste izango dira: Eskola garraioa, ekaitzaren ondorioak eta inbestidurarako negoziazioak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/09/12 - 17:57
Nork ordaintzen ditu txingorrak ibilgailuei eta etxebizitzei eragindako kalteak?
eitb.eus-ek OCUrekin hitz egin du ibilgailu edo etxebizitza batek Euskadin txingor-denboralearen ondorioak jasan baditu zer egin jakiteko.
2023/09/12 - 11:04
Denboraleak kalteak ibilgailuetan, uholdeak, hodien leherketak eta putzuak eragin ditu Bizkaian eta Gipuzkoan
Bizkaian, ibaiak gainezka egin zuen Etxebarrian, eta txingor zaparrada handiak izan ziren Igorren; gainera, pertsona bat artatu behar izan zuten. Berrizen, Iurretan eta Durangon, harri-jasak kalteak eragin zituen ibilgailuetan, eta AP-8an, Zornotza parean, ibilgailu asko gelditzera behartu zituen.
2023/09/12 - 10:47
Ekaitzak gogor astindu ditu Azkoitia eta Azpeitia
Astelehen arratsaldeko ekaitzak gogor astindu ditu Azpeitia eta Azkoitia ere. Euri-zaparradek eta txingorrak uholde txikiak eragin dituzte Urola Kostako bi herri horietan.
2023/09/12 - 10:28
Albiste izango dira: Ekaitzaren ondorioak, Donostiako ostatu turistikoak eta Marokoko lurrikara
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/09/11 - 23:09
Txingorrak emakume bat zauritu du Igorren, eta hainbat ibilgailu eta eraikin kaltetu dira
Ekaitza asteleheneko 17:00ak aldera hasi da, eta Euskal Herriko hainbat puntutan izan du eragina; Igorren, baina, indar handia izan du.
2023/09/11 - 11:18
Ekaitzak nagusi izan dira bart Euskal Herriko txoko askotan
Askok zerura begira eman dituzte azken orduak. Ekaitzak Euskal Herri osoan izan diren arren, Bizkaian zenbatu dira tximista gehien, 3.462 hain zuzen ere.
2023/09/11 - 10:36
Albiste izango dira: Eskola garraioa, lurrikara Marokon eta ekaitza
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/09/10 - 15:40
Txingor-ekaitz batek ibai bihurtu ditu Corellako kaleak
Txingorra barra-barra bota zuen bart Cintruenigon eta Fiteron ere. Irudietan, Corellako kaleak ikus daitezke, zurituta. Joselu Frailek grabatutako bideoa.
2023/09/10 - 15:03
Kazkabarra hodietan sartu da Fiteron eta gainezka egin du etxebizitza bateko komunean
Bart izandako txingor-ekaitz handiak udalerri nafar hori zuritu zuen, eta kazkabarra etxebizitza bateko komunera ere iritsi zen, jabeen ezusterako. Sare sozialen bidez zabaldutako bideoa.
2023/09/09 - 20:46
Emakume baten gorpua aurkitu dute Valmojadon (Toledo), DANAren ostean desagertutako baten bila ari zirela
50 urte inguruko emakumearen gorpua sastraka eta lokatzaren artean ezkutatuta zegoen.