Denboraleak
2024/02/27 - 12:17
Euriteek ur-putzu handiak eragin dituzte Gasteizen
Gorabehera handienak Arabako hiriburuaren hegoaldean izan dira, Batan ibaiak gainezka egin baitu. Araba eta Salbatierrabide kaleak itxita daude, euri-uren sareak ezin izan duelako emari osoa xurgatu eta estoldak ura kanporatzen ari direlako.
2024/02/27 - 11:37
Luizi baten ondorioz, errei bat itxi behar izan dute Etzegaraten
Lur-jausia N-I errepideko 407 kilometroan gertatu da, Idiazabal parean. Hasiera batean, errepidea itxita egon da Madrilerako noranzkoan, baina dagoeneko errei bat ireki dute.
2024/02/27 - 10:26
Euri denboralea tarteko, Berastegin metro koadroko 133 litro pilatu dira eta Bidania-Goiatzen, 114
Jose Antonio Aranda Euskalmeteko arduradunak jakinarazi duenez, Gipuzkoan egin du euri gehien. Bestalde, Bizkaiko estazio gehienetan metro koadroko 100 litrotik behera pilatu dira.
2024/02/27 - 09:16
Albiste izango dira: Alerta laranja euriagatik, Reala Kopako finalari so eta Koldo auzia
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/02/27 - 08:57
Herrerias ibaiak gainezka egin du Sodupe parean
Herrerias ibaiak gainezka egin du gauean Sodupe (Bizkaia) parean. Bizilagunak etxeetatik atera dituzte.
2024/02/26 - 20:46
Itsasoak euskal kostaldea astindu du, denboralearen ondorioz
Itsasoaren egoera zakarra izan da goizean, eta berdin jarraitzea aurreikusten da. Gainera, lau metro arteko olatuak ikustea espero da. Alerta laranja 24 orduz egongo da aktibatuta.
2024/02/26 - 18:30
Euriak ez du etenik Bizkaian eta Gipuzkoan
Metro karratuko 80 litro bota ditzake 24 ordutan. Gainera, elur-arriskuagatik abisu horia ezarriko da 1.000 metrotik behera.
2024/02/26 - 17:25
Andoni Aizpuru: ''Euri asko da denbora gutxian, eta uholdeak izan ditzakegu leku batzuetan''
Andoni Aizpuru ETBko eguraldi aurkezleak azaldu duenez, hainbat lekutan 80-100 litro karratuko botatzea aurreikusten da datozen orduetan, eta horregatik dago indarrean alerta laranja.
2024/02/23 - 20:03
Itsasoa bere indar guztia erakusten ari da olatu handiekin euskal kostaldean
Olatuek 5 metroko altuera gainditu dezakete. Donostiako Pasealeku Berria, Leizaola pasealekua (Zurriolako kai-muturra) eta Haizearen Orrazirako sarbidea itxita daude olatu handiengatik. N-634 errepidea ere itxita egongo da Zarautz eta Getaria artean, denboraleagatik.
2024/02/23 - 14:26
Euskadik abisu horia eta alerta laranja ezarriko ditu asteburuan elurra, olatu eta haize indartsuengatik
Elurrari dagokion abisu horia gaur hasi eta larunbateko 15:00ak arte egongo da indarrean barnealdean. Elur-kota 700-800 metrora jaitsi daiteke azken orduetan, eta 500-600 metrora goizaldean.
2024/02/22 - 15:25
Zuhaitzak bota eta hiri altzariak txikitu dituzte haize boladek
Erandion eta Basaurin, trenbide pasaguneetako barrerak erori dira. Barakaldon, bestalde, Leroy Merlin saltokiaren fatxada zati bat jausi da.
2024/02/22 - 11:24
Haize bortitzak Barakaldoko Megaparkeko saltoki baten fatxadaren zati bat bota du
Zorionez, inor ez da zauritu, ezbeharra jende asko pasatzen ez den eraikinaren albo batean gertatu baita. Una honetan, gunea hesituta dago.
2024/02/22 - 09:33
Fronte hotz batek zaparradak eta hotza ekarriko dizkigu eguerditik aurrera
Goizean, haize zakarra tarteko, abisu horia dago indarrean, 100 km/h-rako ufadak espero baitira. Egunaren bigarren partean, goitik behera aldatuko da giroa: haizeak ipar-mendebaldera egingo du, euritara joko du eta termometroak 10 °C-tik behera kokatuko dira. Bihar elurra espero da 800 metroan.
2024/02/12 - 18:28
Haizeak Donostiako seigarren solairu bateko balkoi bat erortzea eragin du, baina ez du inor zauritu
Haizearen ondorioz, Donostiako Karkizano 3ko seigarren solairuko balkoi bat erori egin da, baina ez du inor zauritu.
2024/02/09 - 17:18
Bertan behera utzi dute Bizkaian larunbat honetako aire zabaleko eskola-kirola, denboralea dela eta
Gainera, Aldundiak errepideko joan-etorriak saihesteko eta hondartzetatik eta mareen eta olatuen kalteak jasan ditzaketen lekuetatik urruntzeko aholkatu du.
2024/02/08 - 19:33
Haize bortitzak 24 hegaldiri eragin die, hainbat teilatutan kalteak eta argindarrarekin arazoak sortu ditu
Bilboko aireportura zihoazen sei hegaldik desbideratu eta beste aerodromo batzuetan lur hartu behar izan dute. Gainera, bertara zihozazen beste 18 hegaldi bertan behera geratu dira. Haize-boladek 162 kilometro orduko abiadura gainditu dute Urduñan (Bizkaia).
2024/01/20 - 11:20
Milwaukee izotz laku handi bihurtu da, AEB astindu duen denboralearen ondorioz
AEBko mendebaldea gogor astindu du azken asteetan elur denborale batek. Horren ondorioz, hegaldiak atzeratu dira eta argindarrik gabe geratu dira hainbat lekutan. Wisconsin estatuan, Milwaukeeko paisaia izoztu egin da, eta patinaje-pista bat dirudi drone bidez hartutako irudietan.
2024/01/18 - 11:50
Elurrak eta izotzak arazoak sortu dituzte Europa iparraldean
Europako iparraldea astintzen ari den hotz eta elur denboraleak Norvegia, Suedia eta Alemania bezalako herrialdeetako aire eta tren zirkulazioan eragina izaten ari da.
2024/01/18 - 09:11
Albiste izango dira: Telefono mugikorra ikastetxeetan, Konstituzioaren erreforma eta alerta haizeagatik
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2024/01/17 - 11:30
Elurteek eta izotzak arazo larriak eragin dituzte Alemaniako aireportu eta errepideetan
Lufthansa hegazkin konpainiak iragarri du ezingo duela zerbitzua behar bezala bermatu. Frankfurteko aireportuan dagoeneko 500 hegaldi utzi dituzte bertan behera.