Denboraleak
2024/03/08 - 11:20
Abisu laranja ezarri dute gaurko Nafarroan, elurragatik eta haize bolada zakarrengatik
Haizeagatik ezarritako abisua 20:00etatik 00:00etara egongo da indarrean, eta elurragatik jarritakoa 10:00etatik 00:00etara.
2024/03/05 - 16:23
Denborale labur baina gogorren ondorioak: hiru zulo azken asteetan Zarautz eta Zumaia arteko bidean
Gipuzkoako Foru Aldundiak teknologia berriak baliatu nahi ditu errepideak zaintzeko. Atzo, azken asteetako hirugarren zuloa sortu zen, Getaria eta Zumaia artean.
2024/03/04 - 19:07
Otsailean, normalean baino 2,5 gradu tenperatura altuagoak eta barnealdean % 70-100 euri gehiago
Horrela, otsaila hilabete "oso beroa eta hezea" izan da. Izotz egunen kopurua ohikoa baino txikiagoa izan da, eta nabarmentzekoa da Arabako Errioxan ez duela izotzik bota hilabete osoan.
2024/03/03 - 15:35
Txingor-ekaitz batek ezustean harrapatu ditu donostiarrak
Azken egunetako denboraleak euri eta elur asko utzi dizkigu. Kazkabarra baino ez zitzaigun falta, eta Donostian gogotik bota du igande eguerdian. Minutu gutxitan, Donostiako kaleak zurituta geratu dira.
2024/03/03 - 13:21
Elurraz gozatzeko igande paregabea
Azken egunetako denboraleak elurra ere ekarri du, azkenik, eta Euskal Herriko hainbat txoko zuritu ditu. Horren lekuko izan dira eitb.eus-eko zenbait erabiltzaile.
2024/03/02 - 11:12
Neguko ekaitz handi bat Kaliforniako iparraldea astintzen ari da, AEBn
Milioi erdi pertsona inguru daude elur-ekaitz bortitzen abisupean Mountain Westen. Aurreko asteetan euri-jasak izan dituzte hizpide Kalifornian, uholde handiak izan baitira.
2024/02/29 - 10:34
Ibaien egoera bere onera etortzen ari da Nafarroan, Castejonen Ebroren emaria nabarmen txikitu denetik
Segundoko 1.500 metro kubiko jasotzen zegoen goizeko lehen orduan Ebro ibaia Castejonen, eta 6,44 metroko altueran. Aurre alerta egoeran dago oraindik, beraz.
2024/02/29 - 09:25
Albiste izango dira: Uholdeak Nafarroan; Athletic, 40. finalaren bila; eta otsaileko KPIa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/02/28 - 21:49
Ebro ibaiaren ur-goraldiak Erriberagoitia hartu du
Ibaien emariek uholdeak eragin dituzte Mirandan, Araban, Nafarroan eta Errioxan, eta ur-goraldiaren punta Tuterara iritsi da.
2024/02/28 - 18:36
Elgoibar eta Mendaro arteko tren-zerbitzua 10 egunez etenda egongo da luizi baten ondorioz
Epe horretan, beharrezkoa izango da autobusera aldatzea, Mendaroko geltokitik (Bilborako noranzkoan) Elgoibarreraino, eta Elgoibarko geltokitik (Donostiarako noranzkoan) Mendaroko geltokiraino.
2024/02/28 - 15:29
Uribarriko urtegia hustutzen ari dira segundoko 30 metro kubikoko abiaduran
Arabako Uribarriko urtegiak segundoko 16 metro kubikotik 30 metro kubikora igo du ura husteko erritmoa, Zadorra ibaiaren "bilakaera ona" ikusita.
2024/02/28 - 14:01
''Ura urtegietan metatzen da ibaien emaria jaitsi arte''
Irati Fernandez Urizar Uholdeen Prebentziorako Teknikariak adierazi duenez, EAEko urtegien egoera ona da. "24 ordu hauetan Ullibarri eta Urrunaga urtegiek metatu duten urarekin Gasteizko ur-hornidura bermatuta dago urte baterako", gaineratu du.
2024/02/28 - 09:26
Albiste izango dira: Kalte zenbaketa denboralearen ostean, Pablo Gonzalez eta Gaztea Sariak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/02/27 - 20:07
Monica depresioaren euriteek utzitako irudi ikusgarrienak
Euriteen ondorioz, alerta gorria aktibatu behar izan dute ibai batzuetan. Hainbat lekutan kaleak itxi ere egin behar izan dituzte, eta errepide askotan istripuak izan dira. Luiziak ere nonahi.
2024/02/27 - 16:48
Monica borraskak zuriz jantzi du Ibañetako gaina
Erruz bota du elurra Nafarroako Ibañeta mendatean eta erabat zuritu du. Eskiatzeko ere baliatu dute eguna askok.
2024/02/27 - 15:13
Eurite iraunkorren eraginez, zenbait ibaiek gainezka egin dute egunean zehar
Ibaien emariak maila berdera edo horira itzuli dira. Metro karratuko 160 litrora arte bildu dira azken 24 orduan. Pirinioetan elur jausien arriskua dago, pilatutako elur kopuru handiagatik.
2024/02/27 - 14:18
Jose Antonio Aranda (Euskalmet): ''Datozen orduetan gero eta euri gutxiago egingo du''
Jose Antonio Aranda Euskalmeteko arduradunaren arabera, denboralearen okerrena igaro da eta datozen orduetan gero eta euri gutxiago egingo du denean.
2024/02/27 - 14:15
Oria ibaiak kezka eragiten jarraitzen du, ur-emari altuagatik
Oria ibaiaren arroan, Lasarteko eta Alegiko estazioak maila gorrira iritsi dira, eta ibaiaren inguruko zenbait gune urak hartu ditu. Arratsaldean egoerak hobera egingo duela uste dute adituek.
2024/02/27 - 13:32
Suhiltzaileek Jundizko lursail batean harrapatutako zaldi bat erreskatatu dute zodiak batekin
Azken orduetako euriteen ondorioz Zadorra ibaiak gainezka egin du eta lursaila urak estali du. Suhiltzaileek zodiak bat erabili dute animaliarengana hurbiltzeko, eta hipotermia sintomekin atera dute uretatik.
2024/02/27 - 12:59
Elurrak arazoak eragin ditu Arabako mendate batzuetan
Gaur goizean Bernedoko eta Herrerako mendateak itxi behar izan dituzte elurragatik, eta derrigorrezkoa da kateak erabiltzea Opakuan.