Denboraleak
2024/08/15 - 15:37
Loiu-Menorca hegaldia bertan behera geratu ondoren, kaltetuek esan dute ez dakitela noiz egingo duten hegan
Balearretako autonomia-erkidegoak alarma gorrian jarraitzen du, muturreko arriskuan, eta dozenaka hegaldi bertan behera geratu dira. Hegaldi horietako bat gaur goizean Loiura itzuli den Menorcan lur hartu behar zuena izan da. Kaltetuek ez dakite noiz egin ahal izango duten hegan.
2024/08/14 - 16:41
Zangozako Zaharren Egoitzako sabaiak amore eman du euriteengatik
Kalte materialak handiak izan diren arren, egoiliarrik ez da zauritu, baina sei gelaz aldatu behar izan dituzte.
2024/08/14 - 12:47
Igandeko enbatak eramandako belaontzi baten zatiak aurkitu dituzte Igeldoko arroketan
Zazpi metroko luzera zuen belaontzi frantziarra Getarian ainguratuta zegoen. Igandeko galernan amarralekua galdu zuen eta noraezean geratu zen eskifaiarik gabe. Ontziaren zatiak Igeldon aurkitu dituzte, Orio eta Donostia artean.
2024/07/05 - 12:53
Eguraldi eguzkitsuak zaparrada trumoitsuak ekarriko ditu arratsean, eta giro freskoa gailenduko da asteburuan
Abisu horia ezarri dute gaurko, 18:00etatik 24:00etara, ordubetean metro koadroko 15 litro baino gehiago bota ditzakeelako. Igandean, orduak igaro ahala, hobera egingo du.
2024/06/30 - 14:12
Mendaroko Ospitaleko larrialdi zerbitzua berriro ireki dute, euriak eragindako kalteak konpondu ondoren
Zerbitzuak bere ohiko jarduera berreskuratu du, larunbat goizaldean izandako euriteek eragindako kalteak konpondu ondoren. Zaparrada iraunkorrek larrialdi zerbitzua ixtea eragin zuten.
2024/06/29 - 16:06
Mendaroko Ospitaleko larrialdi zerbitzua itxita, euriaren eraginez erizaindegiko sabaia kaltetu ondoren
Inor ez da zauritu, eta larrialdietan zeuden pazienteak ospitaleko beste gune batzuetara lekualdatu dituzte, “berme guztiekin” artatu ahal izateko.
2024/06/29 - 16:06
Horrela iragazi da ura Mendaroko Ospitaleko erizaintzako kontrolera
Mendaroko Ospitaleko larrialdi zerbitzua itxita dago larunbat honetan, azken orduotako prezipitazio iraunkorren eraginez erizaintzako kontrolaren sabaia ura iragazita kaltetu ostean.
2024/06/16 - 12:24
50.000 kaltetu baino gehiago Txinako hego-ekialdean izandako uholdeengatik
Ekainaren 9az geroztik izaten ari diren euriteen ondorioz, 27.000 herritar etxetik irtenarazi dituzte. 500 mm-tik gora pilatu dituzte Nanping hirian.
2024/06/12 - 00:59
Mallorcako aireportua igerileku bihurtu da astearte honetako ekaitz bortitzen ostean
Ur zaparrada batek, 43 litro metro koadroko ordubetean, aireportua kolapsatu du. Ordubetez ez da hegazkinen aireratzerik edo lurreratzerik izan, eta instalazioetan ur asko sartu da.
2024/06/05 - 20:22
Bost urte baino gutxiagoan gainditu liteke Parisko Akordioaren tenperatura-muga
Munduko Meteorologia Erakundearen arabera, 2024 eta 2028 urteen artean baliteke munduko tenperaturek batez beste 1,5 graduko igoera pilatzea.
2024/05/14 - 11:22
14 hildako eta 70 zauritu Mumbain, euriaren ondorioz erori den publizitate-kartel batek azpian harrapatuta
Agintariek adierazi dutenez, oraindik pertsona batzuk hesien azpian harrapatuta daude, eta erreskatatzen ari dira; izan ere, 150 ibilgailu inguru gasolindegian zeuden istripuaren unean.
2024/04/23 - 14:43
Txinak uholde masiboak jasan ditu, eta 45.000 lagunetik gora ebakuatu dituzte
Txinako Gobernuak larrialdi neurriak hartu ditu arriskuan egon daitezkeen 127 milioi pertsona babesteko. Denboraleak irudi apokaliptikoak utzi ditu.
2024/03/29 - 11:24
Bi pertsona hil dira Tarragonan eta bi Asturiasen, Nelson denboraleak sortutako olatuek itota
15 urteko gazte bat hil da Tarragonako hondartza batean, "zuhurtziagabekeria" baten ondorioz, baita erreskatatzera abiatu den gizona ere. Asturiasen, gizon bat eta emakume bat uretara erori dira olatuengatik, eta bertan hil dira.
2024/03/29 - 11:18
Nelson ekaitzak lau pertsona hil ditu Asturiasen eta Tarragonan
Itsasora eroritako 16 urteko mutil bat eta hura erreskatatzen saiatu den gizona itota hil dira Tarragonan. San Esteban de Pravian, berriz, itsasoari begira zegoen turista ingeles bat uretara erori da eta olatuek eraman dute. Cudilleron, olatu batek emakume bat eraman du arrastaka.
2024/03/28 - 20:32
Nelson depresioak 4 metro inguruko olatuak utzi ditu Ostegun Santu arratsaldean
Kostaldean abisu horia aktibatuta dago gauerdira arte, olatu altuengatik. Gainera, 110 km/h-tik gorako haize boladak neurtu dira.
2024/03/28 - 16:04
Abisu horia aktibatuta Euskal Herrian, Erriberan salbu, haizeagatik
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 15:00etatik 00:00etara egongo da indarrean abisua; Nafarroan, 14:00etatik 22:00etara, eta Ipar Euskal Herrian, 12:00etatik gauerdira. Horrez gain, ostiralera arte, itsasaldeko arriskuagatik beste bi abisu aktibatuko dituzte.
2024/03/28 - 14:30
Gutxienez hiru hegaldi bertan behera eta hainbat atzeratuta gaur Bilboko Aireportuan, haize zakarragatik
15:00etatik aurrera egoera gehiago korapilatu daiteke, orduan sartuko baita indarrean haizeari dagokion abisu horia. Izan ere, 100 km/-tik gorako haize boladak espero dira.
2024/03/14 - 09:43
Zarautz eta Getaria arteko kostako errepidean errei bat irekiko dute, ostiraletik aurrera
20:00etatik aurrera, txandakako zirkulazio ezarriko dute semaforo bidez. Errepidea otsailaren 11tik dago itxita, denboralearen ondorioz kostaldeko euste horman 5,50 metrotako zulo bat agertu eta gero.
2024/03/10 - 21:35
Lau hildako eta lau desagertu utzi ditu denboraleak Frantzian
Bartzelonan urpekari bat desagertu zen atzo Mar Bella hondartzan. Bilaketa lanak bertan behera utzi behar izan dituzte itsasoaren egoera txarragatik.
2024/03/10 - 18:52
Dubai hiria, ur azpian
Azken egunetako euriteek uholde handiak eragin dituzte, eta errepide asko itxi behar izan dituzte. Agintariek etxean geratzeko, hondartzara ez joateko eta autoa ez erabiltzeko eskatu diete herritarrei.