Denboraleak
2024/01/07 - 19:17
Kateak behar dira Opakua mendatean, lehen izozteak eta elurteak direla eta
Arreta handiz gidatu behar da mendate hauetan: Aiurdin, Andatzarrate, Azazeta, Barazar, Bernedo, Herrera, Urduña eta Urto.
2024/01/07 - 17:15
Xabier Casado: ''Asteazkenean toki askotan ikusi ahal izango dugu elurra, eta ez bakarrik mendi inguruetan''
Xabier Casado ETBko "Eguraldia" saioko aurkezleak azaldu digunez, "asteazkenean DANA bat sartuko da; horrekin batera, ezegonkortasuna areagotu egingo da eta elur-maila 300 metrora jaitsiko da, eta, unean-unean, zertxobait gehiago ere jaitsi daiteke".
2024/01/06 - 18:19
Elur-arriskuagatik ezarritako abisu horia astelehenera arte luzatu dute EAEn-
Negu giroan jarraitzen dugu Euskal Herria osoan. EAEn ez ezik, Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian ere abisu horiak ezarri dituzte elurragatik. Nafarroan abisu laranja ezarri dute, elur-arriskuagatik, gauerdira arte.
2024/01/05 - 14:46
Abisu horiak asteburu osorako EAEn elurragatik eta euriagatik
Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian ere abisu horiak ezarri dituzte elurragatik eta euriagatik gutxienez larunbat gauerdira arte.
2024/01/02 - 18:26
126 km/h-ko haize ufadak neurtu dituzte Trapagaranen, eta 105 km/h-koak Zaldiaranen
Ondorioz, Loiun lur hartu behar zuten zazpi hegazkin desbideratu behar izan dituzte. Bestetik, Sestaoko Obramat biltegia eta haren aparkalekua hustu behar izan dituzte astearte goizean publizitate-zutoin bat gainera erortzeko arriskua dela eta.
2024/01/02 - 13:34
120 km/h-tik gorako haize ufadak neurtu dira Zugaztietan eta Cerrojan
Zugaztietan 126 km/h-ko boladak izan dira, eta Cerrojan 124 km/h-koak. Matxitxakon (117 km/h) eta Zaldiaranen (105 km/h) ere haizeak gogor jo du.
2023/12/26 - 09:34
Albiste izango dira: Emantzipaziorako laguntzak, gau siberiarra eta egoera gordinduta Gazan
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/12/04 - 08:32
Gutxienez hiru hegaldi gelditu dira gaur bertan behera Bilboko aireportuan Europa erdialdeko elurteagatik
Goizeko lehen orduan Frankfurtera (06:45), Parisera (07:20) eta Munichera (07:20) ateratzekoak ziren hegaldiak lurrean gelditu dira.
2023/12/03 - 18:23
Egoera zaila Europa erdialdeko aireportuetan, elurragatik
Milaka bidaiari Municheko aireportuan harrapatuta daude, elur denboralea pasatu zain, hegaldiren bat hartzeko. Amsterdam eta Frankfurteko aireportuetan ere hegaldi asko gelditu dira bertan behera edo atzeratu behar izan dituzte.
2023/12/03 - 17:47
Gutxienez 19 hegaldi gelditu dira bertan behera Loiun azken orduetan Europa erdialdeko elurtearen eraginez
Municheko aireportuan ez ezik, Amsterdam eta Frankfurteko aireportuetan ere arazo ugari sortu ditu elurrak, eta dozenaka hegazkin gelditu dira aireratu gabe.
2023/12/02 - 17:46
Municheko aireportuaren itxierak bertan behera utzi ditu zenbait hegaldi Loiun eta Noainen
Sei hegaldik atzerapenak izan dituzte Bizkaiko aireportuan. Nafarroan, 117 bidaiarik aireportuaren inguruan igaro behar izan dute gaua, Municheko hegazkina ez zelako iritsi.
2023/11/13 - 15:57
Nafarroako Gobernuak 6,4 milioi euro bideratuko ditu maiatzetik irailera izandako euriteen kalteak ordaintzeko
Zehazki, maiatzetik irailerako euriteek nekazaritzako azpiegituretan eragindako kalteak ordaintzeko erabiliko da dirua.
2023/11/09 - 13:11
Neguko Bidezaintza Plana 700 metrotik behera zuritzen duenean aktibatuko dute Euskadin
Gipuzkoan, iaz bezala, A-15 autobia itxi egingo dute elur arriskua dagoen guztietan. "Elurra A-15 nieve" Telegram kanalaren bidez zerratuta ala zabalik dauden errepideen gaineko informazioa berehala jasoko dute erabiltzaileek.
2023/11/04 - 19:05
Domingos ekaitzaren 120 km/h-rainoko haize-ufadek arazo txiki anitz eragin dituzte EAEn
Zortzi hegaldi bertan behera utzi dituzte Loiuko aireportuan haizeteen ondorioz, eta 200 gertakari izan dira, gehienak adarrak edo hiri-altzarien zatiak erori direlako. Igande honetarako, alerta laranja ezarri dute kostaldean, sei metrorainoko olatuak izan daitezkeelako.
2023/11/04 - 12:41
Haizeak zaildu egin du Napolitik iritsitako hegaldi honen lur-hartzea, Loiun
Gaur goizean, bertan behera geratu dira zortzi hegaldi haizearen eraginez. Madrildik, Bartzelonatik, Sevillatik eta Palmatik egin behar zuten joan-etorria, baina ez dira iritsi.
2023/11/03 - 13:59
Haize- eta olatu-arriskuaren aurreko abisuak igandera arte luzatuko dira
Abisu laranjak eta horiak indarrean egongo dira asteburuan, batez ere kostaldean.
2023/11/03 - 13:01
Kantauri itsasoak orroka jarraitzen du Donostian
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak alerta laranja ezarri du euskal kostaldean, itsasaldeko arriskuagatik, 21:00ak arte. Olatuak 5 metroko altueraraino iristea espero da.
2023/11/03 - 09:10
Albiste izango dira: Haize eta olatu denboralea, Pedro Sanchezen inbestidura eta urriko langabezia datuak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/11/02 - 20:13
Ciaran depresioak 7 metrorainoko olatuak eragin ditu euskal kostaldean
Gaurko 10:00etatik alerta laranja aktibatuta dago 5 eta 6 metro arteko olatuengatik. Alerta bihar, ostirala, 21:00ak arte egongo da indarrean.
2023/11/02 - 18:28
Ia 400 intzidentzia izan dira EAEn, Ciaran ekaitzaren ondorioz
Eusko Jaurlaritzako Larrialdi eta Meteorologia zerbitzuko zuzendariak azaldu duenez, "gertakari txikiak" izan dira, eta Bizkaian eta Gipuzkoan gertatu dira batez ere.