Aireportuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Municheko aireportuaren itxierak bertan behera utzi ditu zenbait hegaldi Loiun eta Noainen

Sei hegaldik atzerapenak izan dituzte Bizkaiko aireportuan. Nafarroan, 117 bidaiarik aireportuaren inguruan igaro behar izan dute gaua, Municheko hegazkina ez zelako iritsi.
Loiuko aireportua gaur. Argazkia: EITB
Loiuko aireportua gaur. Argazkia: EITB

Elurte gogorren eraginez Municheko aireportua itxi ostean, bertan behera geratu dira zenbait hegaldi Loiuko (Bizkaia) eta Noaingo (Nafarroa) aireportuetan.

Bizkaiko aireportuan, ez da abiatu Alemaniako hirira joan behar zuen hegazkina, eta handik iristekoak ziren bi hegaldi ez dira ailegatu. Gainera, beste sei hegaldi zeuden programatuta Munichera joateko, eta bertan behera geratu dira.

Noaingo aireportuan, 117 bidaiarik aireportuaren inguruan igaro behar izan dute gaua, Istanbulera bidaiatzeko zain. Izan ere, atzo 18:55ean Turkiara eraman behar zituen hegazkina Munichetik iritsi behar zen, baina, elurraren eraginez, ez zen aireratu. Azkenean, gaur goizean, 10:30 aldera hartu dute Istanbulera eraman dituen hegazkina.

Municheko aireportua ez dute bihar goizeko seiak arte irekiko.

Orotara, 63 hegaldi zeuden programatuta gaurko Munichetik Espainiar Estatura, eta horietatik 48 geratu dira bertan behera. Aenak ez du oraindik argitu zer gertatuko den gainerakoekin.

Elurteak eragina izaten ari dira Ingalaterrako eta Eskoziako aireportuetan ere, baina Aenak jakitera eman duenez, oraingoz ez dago arazorik inguru horietatik atera behar zuten hegaldiekin.

Zure interesekoa izan daiteke

claudia tacoronteren ahizpa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bideo hunkigarria argitaratu du Lara Tacorontek, Mexikora ikastera joan eta hil duten gaztearen ahizpak

Lara Tacorontek, asteburuan Mexikon labankadaz hil zuten Claudiaren ahizpak, salatu duenez, inork ez zion bere familiari jakinarazi “duela oso gutxi” beste bi emakume hil zituztela unibertsitate berean, Moreloseko Autonomoan. "Zergatik ez du inork ezer egiten?", galdetu eta deitoratu du "gutako bakoitza, pertsona gisa, gizarte gisa, aldatzen ez garen arte, horrelakoek gertatzen jarraituko dute".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X