Denboraleak
2023/01/18 - 08:11
Elurra Euskal Herrian
Elurra Euskal Herrira heldu da azkenean eta zenbait tokitan indarrez egin du.
2023/01/17 - 21:14
Andoni Aizpuru: ''Elurra oso lodi bota dezake asteazkenean''
Eguraldia saioko aurkezleak Elgetatik eman digu hurrengo orduetarako aurreikuspena.
2023/01/17 - 19:14
Elur denboralea: Saihestu ibilgailua hartzea, baina beste aukerarik ez baduzu, jarraitu gomendio hauek
Nola gidatu behar dut errepide elurtuetan? Zer egin dezaket autoarekin nonbaiten harrapatuta geratzen banaiz? Jarraitu aholku hauek.
2023/01/17 - 19:00
Tenperaturen jaitsierak elurra ekar dezake euskal kostaldean, asteazkenean
Elur iragarpenen aurrean, Neguko Bidezaintza Plana "egoera iragankorrean" ezarri dute EAEn gaurdanik.
2023/01/17 - 18:39
Datozen orduetarako eguraldiaren iragarpena
Asteazkenean zaparrada mardulak botako ditu eta sarri botako ditu, batez ere Kantauri isurialdean, eta tarteka trumoi-ekaitzak jo eta txingorra bota dezake. Elur-kota 400-500 metro inguruan egongo da eta noizbehinka 200-300 metrora jaitsi daiteke.
2023/01/17 - 17:15
Ibaien egoerak hobera egin du
Denboraleak 27 gorabehera eragin ditu ur putzuengatik, gehienak Bizkaian. Gainera, 100 bat intzidentzia zenbatu dituzte luiziengatik eta arbolak bidera erori direlako. Zuhaitz bat katenariara jausi dela eta, goizean etenda egon da tren zerbitzua Usurbil eta Orio artean, baina berrezarri dute.
2023/01/17 - 15:36
Ipar Euskal Herrian haizeak gogor jotzen du eta euriteek ez dute etenik
Iparraldea barne duen Pirinio-Atlantikoetako departamendua alerta laranjan dago, gauerdira arte, haize bolada zakar eta uholde arriskuengatik. SNCFk hainbat tren zerbitzu bertan behera utzi ditu, eta 4.800 etxebizitza argindarrik gabe gelditu dira departamenduan.
2023/01/17 - 15:28
21 makina prest daude Araban, elurteari aurre egiteko
Araban tenperatura jaisten ari da, eta arratsaldetik aurrera 700 metrotik behera elurra hasiko da. Iluntze aldera elur maila 400 metrora jaitsiko da. 100 lagun inguru eta 21 elur makina prest daude errepideetan eta herrietan sortu daitezkeen arazoei aurre egiteko.
2023/01/17 - 15:21
Goiz kaotikoa Bizkaian, euriteen ondorioz
Butroe ibaiak gainezka egin du Maruri-Jatabe parean. Asuan, berriz, ur putzuek errepidea moztera behartu dute eta Kadagua ertzean zakuak banatu dituzte bizilagunen artean, badaezpada. Erreka gehienen ur emariak topera doaz, baina uholde arrisku handiena pasa dela adierazi digute.
2023/01/17 - 14:57
Elurrak atseden eman du Nafarroan, baina bihar 500 metrotik gora botatzea aurreikusten dute
Atzoko ekaitzaren ostean, barealdia Nafarroan. Hala ere, neguak su-eten motza eman digu, ordu bakar batzuk besterik ez. Arratsaldetik aurera etorriko da negu gorriaren hurrengo hozkada.
2023/01/17 - 13:35
Euskalmetek ez du baztertzen kostaldeko zenbait tokitan bihar elurra egitea
Jose Antonio Aranda Euskalmeteko arduradunak adierazi duenez, bihar txingorra izango da arriskurik handiena. Herritarrei zuhurtzia eskatu die, batez ere errepidean.
2023/01/17 - 13:17
Ricardo Ituarte, uholde arriskuari buruz: ''Okerrena pasa dela uste dugu''
Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako zuzendari Ricardo Ituartek adierazi du espero dutela datozen orduetan atzo adina euri ez egitea, baina kontuz ibiltzeko eskatu du elurrarekin.
2023/01/17 - 11:55
Nafarroako iparraldea alerta egoeran dago elurragatik eta haizeagatik
Elur-kota 700 metrotik 500 metrora jaitsiko da gaur Nafarroan, eta euria botako du nonahi. Oraingoz, elurra ez da arazo larririk sortzen ari Nafarroako errepideetan.
2023/01/17 - 11:30
Butroi ibaiak errepideak eta soroak urez estali ditu Gatikan
Butroi ibaiaren ur-goraldiak errepide batzuk eta soro asko urpean utzi ditu Gatika inguruan. Pixkanaka ibaiaren emaria jaisten ari da azken orduetan eta egoerak onera egin du.
2023/01/17 - 10:43
Butroi ibaiaren emariak nabarmen egin du behera Mungia parean
Atzo arratsalde-gau partean Bizkaiko ibaien egoera kezkagarria bazen ere, gaur goizaldean gehienen emariak behera egin du. Butroi ibaiak uholde txikiak eragin zituen atzo, baina maila berdera jaitsi da azken orduetan.
2023/01/17 - 10:31
Intzidentzia gehienak errepideetan eta Bizkaian izan dira, ur puntzuengatik eta luiziengatik
SOS Deiak larrialdi zerbitzuetan egun normal batean baino bi aldiz intzidentzia gehiago zenbatu dituzte, gehienak Butroe ibaiaren arroan. Dena dela, inguru horretan egoera hobera egiten ari da.
2023/01/17 - 10:22
Neguko Bidezaintza Planeko Koordinazio Organoak bilera egingo du gaur, elurte aurreikuspena dela eta
Bestalde, Eusko Jaurlaritzak Neguko Bidezaintza Plana aktibatu du 09:00etan, "Jarraipen eta Berri-emate Egoeran".
2023/01/17 - 10:14
Donostiako Gros auzoko kale bat itxi dute aldamio bat erortzeko arriskuagatik
Gros auzoko Agirre Miramon kalea itxita dago goizeko 05:30etatik. Bizilagun batek aldamio bat behera etortzeko arriskuan zegoela ohartarazi die larrialdi zerbitzuei.
2023/01/17 - 10:08
Hainbat pasealeku eta parke itxita egongo dira Donostian asteartean denboralearen ondorioz
Abisu horiak eta alerta laranjak ezarri ondoren, Pasealeku berria, Haizearen Orrazia edota Cristina Enea parkea dira itxi direnetako batzuk.
2023/01/17 - 10:01
131,3 litro pilatu dira Bilboko Portuan
Gipuzkoan, Miramongo estazioan pilatu dira litro gehien azken orduotan. Araban eta Nafarroan ere erruz bota du euria. Gorbeako eta Eskaseko estazioak izan dira astinduenak.