Ibaien egoerak hobera egin du
Euria goitik behera, etengabe, ari du atzotik eta, ondorioz, gora egin dute azken orduotan Bizkaiko eta Gipuzkoako ibaien emariek. Egoera kontuan hartuta, Euskadiko Uholde Arriskuetarako Plan Bereziaren alerta-fasea aktibatu zuen atzo. Dena dela, egoerak egonkortzera egin du goizean, eta Ricardo Ituarte Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei aurre egiteko eta Meteorologia zuzendariak iragarri duenez, "okerrena igaro da".
Bizkaian, Butroi ibaiaren egoera da kezka iturri nagusia. Gatika parean maila laranjan dago (ubidetik atera da bertan), eta Mungian, horian. Horrez gain, Nerbio-Ibaizabalen emaria berdera jaitsi da Sangroniz parean (Sondika) baina horian dirau Larrañazubin.
Gipuzkoan, maila berdean daude jada Oria (Lasarte-Oriako estazioan) eta Urola ibaiak (Aizarnazabal eta Matxinbenta estazioetan). Deba ibaiaren egoera bertsua da, eta berdean dago Eibar eta San Prudentzio parean.
Itsasgora 12:20an izan da, baina ez du aparteko arazorik eragin.
Ibaien mailan ez ezik, errepideetan ere arazo ugari sorrarazi dituzte euriteek: lur jausiak, bidera eroritako arbolak, eta ur putzuak. Segurtasun Sailak emandako datuen arabera, ur putzuengatik 27 gorabehera izan dira, gehienak (25) Bizkaian, eta bereziki Mungialdean. Brutoi ibaiak gainezka egin du eta Gatika eta Mungia arteko bigarren mailako errepideak itxiarazi ditu. Gainera, Mungian bertan zuhaitz bat erori da errepidera.
Gipuzkoan, kontuz gidatzeko eskatu dute N-634 errepidean, Eibar parean, eta AP-8an, Itziarko tunelaren barrualdean, bi kasuetan ur putzuengatik.
Horrez gain, 100 bat gorabehera izan dira luiziak eta errepidera jausitako arbolak tarteko; erdia baino gehiago (59) Gipuzkoan jazo dira.
Bestalde, Gipuzkoan Euskotreneko tren zerbitzua etenda egon da Orio eta Usurbil artean, zuhaitz bat katenariara jausi dela eta. Hiru ordu geroago normaltasunera itzuli da zerbitzua.
Tren zerbitzua eten dute Baiona eta Hendaia eta Baiona eta Donibane Garazi artean
TER tren konpainiak gaur goizaldean ohartarazi duenez, tren zerbitzua bertan behera utzi dute Baiona eta Hendaia eta Baiona Donibane Garazi artean.
Sei abisu daude indarrean EAEn
Euskal Autonomia Erkidegoa alerta laranjan dago itsasaldeko arriskuagatik, 5-6 metroko olatuak espero baitira. Gainera, sei abisu hori daude indarrean: elurragatik barnealdean, prezipitazio iraunkorragatik Bizkaian eta Gipuzkoan, haizeagatik eta olatuen zipriztinengatik. Iragarpenaren arabera, giro goibel eta hotzak okerrera egingo du egunak aurrera egin ahala. Tenperaturek zein elur kotak beherantz egingo dute, eta eguna amaitzerako, 400 metroan kokatuko da elur maila.
Dena dela, okerrena asteazkenarekin iritsiko da, orduan aktibatuko baitute alerta laranja elurragatik (300-400 metroan egingo du, barnealdean). Horrekin lotuta, Eusko Jaurlaritzako Neguko Bidezaintza Planeko Koordinazio Organoak bilera egingo du gaur eguerdian, Bilbon. Elurteak direla eta, iragarpena aztertu eta baliabideak adostu eta koordinatuko dituzte.
Zure interesekoa izan daiteke
Zangozan desagertutako 84 urteko emakume baten gorpua aurkitu dute
Bilaketa hasi eta gutxira, 20:00ak aldera, desagertutako 84 urteko emakumearen gorpua aurkitu dute. Heriotzaren arrazoia argitzeko ikerketa abiatu du Foruzaingoak. Vadoluengoko San Adrian elizaren inguruan topatu dute haren gorpua.
Elkarbizitza arazoak bainularien eta erabiltzaileen artean Euskal Herriko portuetan
Uretara salto egitea ohikoa da Euskal Herriko portuetan, debekatuta dagoen arren. Hori dela eta, bizikidetza-arazoak sortzen ari dira. Zenbait portutan jokabide arriskutsuak ikusten dira eta kalteak izan dira ontzietan. Eusko Jaurlaritzak egoeraren larritasunaz ohartarazi du, eta 2.000 eta 12.000 euro arteko isunak ezar daitezkeela gogoratu du.
Euri eskasiak hilabete eta erdi aurreratu du transhumantzia Nafarroan
Pirinioetatik Bardearako bidean, Enrique Ballent artzain transhumantearekin izan gara. 1.800 buruko artaldea gidatuko du, bazka bila. Izan ere, klima aldaketaren kontraesanak tarteko, jateko gehiago dago basamortuan goi mendietan baino.
Oiartzunen ustez pistolarekin egindako hiru lapurreten egilea atxilotu dute Hondarribian
23 urteko gaztea espetxeratu egin dute. Lapurretetan erabilitako arma fogeo-pistola bat zela egiaztatu dute.
Gizon bat atxilotu dute Getxon, kalean emakume bati sexu erasoa egiten harrapatu ostean
Erasoa 05:00etan jazo da, Algorta auzoan, San Inazio jaietan. 19 urteko biktima Gurutzetako Ospitalera eraman dute. Algortako Mugimendu Feministak eraso matxista salatzeko bilkura egin du igande arratsaldean.
Auroroek Andre Maria Zuriaren jaien etorrera iragarri dute
Urtero bezala, Gasteizko hirigunea eta Alde Zaharra zeharkatu dituzte zaindariaren omenezko kantuekin, jai-giroari hasiera emanez.
Testigantza berriek agerian utzi dituzte Mitikako zaindariek Kerman Villate hil aurretik behin eta berriz egindako erasoak
Gasteizko diskoteka horretako segurtasun-langileek Kerman hil aurreko hilabeteetan egindako eraso jakin batzuen berri eman dute lau gaztek Radio Euskadin, esklusiban, erreportaje batean. Kasu guztiak Ertzaintzaren aurrean salatu zituzten.
Bizkaiko Aldundiak zisterna kamioiak eramango ditu Karrantzara ur hornidura bermatzeko
Astelehenetik ostiralera, 250 metro kubiko garraiatuko ditu egunero foru erakundeak Enkarterriko udalerriko hornidura bermatzen laguntzeko.
17 urteko gizonezko bat atxilotu dute Gipuzkoan, adingabeak estortsionatzen zituen 764 Sarearen Espainiako buruzagitzat jota
Ertzaintzak, Esquadra Mossoek eta Guardia Zibilak elkarlanean egindako operazioan atxilotu dute, 2026ko urtarrila eta apirila bitartean ikastetxeen, udalen eta beste erakunde batzuen aurkako mehatxu ugari bidali izana egotzita.
Ikuskizunetako teknikariek abuztuaren 5erako deitutako grebarekin bat egingo dute Gasteizko txosnek
45 ikuskizun izango dira txosnetan, eta, horrez gain, beste hamaika proposamen kolektibo ezberdinen eskutik. Dozenaka kolektibok eta ehunka boluntariok dihardute egunotan auzolanean txosna gunea egokitzen. Testuinguru horretan, ikuskizunetako eta ekitaldietako teknikariek abuztuaren 5erako deitutako greba egunarekin bat egingo dute.