Neguko denboralea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jaurlaritzak Uholde Arriskuetarako Plan Bereziaren alerta-fasea aktibatu du

Bestalde, Neguko Bidezaintza Planeko Koordinazio Organoak bilera egingo du asteartean, elurte aurreikuspenak direla eta.
Ibaizabal, Galdakaon
Ibaizabal, Galdakaon

Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Uholde Arriskuetarako Plan Bereziaren alerta-fasea aktibatu du astelehen gauean, prebentzio neurri gisa.

Une honetan, ibaiak oso hazita datoz, bereziki Bizkaian, eta kezka nagusia Butroe, Gobela eta Asua ibaiak dira.

Neurriak egungo ibaien egoerari eta datozen orduetarako aurreikusitako euri-aurreikuspenei erantzuten die.

Jaurlaritzaren esanetan, larrialdi zerbitzuak eta URA agentzia etengabe ari dira ibaien egoera meteorologikoaren eta arro guztien jarraipena egiten.

Erakundeen bilera

Bestalde, Neguko Bidezaintza Planeko Koordinazio Organoak bilera egingo du asteartean, elurte aurreikuspenen harira.

Denborale batek eurite handiak utzi ditu astelehenean, eta zenbait ibaik uholde txikiak eragin dituzte Bizkaian. Hurrengo egunetan, egoerak okerrera egingo du, eta asteazkenean baliteke 300 metrora zuritzea.

Hori horrela, bilera eguerdian izango da, Larrialdiak Koordinatzeko Zentroan, Txurdinagan (Bilbo).

Hain zuzen ere, honakoek hartuko dute parte: Rodrigo Gartzia Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuordea, Sonia Diaz de Corcuera Trafiko zuzendaria, Ricardo Ituarte Larrialdietarako zuzendaria; Aitor Lete Segurtasun koordinatzailea eta erakunde guztietako ordezkariak.

Zure interesekoa izan daiteke

claudia tacoronteren ahizpa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bideo hunkigarria argitaratu du Lara Tacorontek, Mexikora ikastera joan eta hil duten gaztearen ahizpak

Lara Tacorontek, asteburuan Mexikon labankadaz hil zuten Claudiaren ahizpak, salatu duenez, inork ez zion bere familiari jakinarazi “duela oso gutxi” beste bi emakume hil zituztela unibertsitate berean, Moreloseko Autonomoan. "Zergatik ez du inork ezer egiten?", galdetu eta deitoratu du "gutako bakoitza, pertsona gisa, gizarte gisa, aldatzen ez garen arte, horrelakoek gertatzen jarraituko dute".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X