Noiz arte luzatuko da neguko denboralea? Hurrengo egunetarako aurreikuspena
Negua bat-batean iritsi zaigun honetan, antzeko giroa aurreikusi dute Euskalmetek eta EITB Mediako meteorologia zerbitzuak hurrengo egunetarako eta, horien arabera, litekeena da giro makurra asteburu partera arte luzatzea. Prezipitazioak nagusi izango dira forma guztietan, asteazkenetik aurrera elur gisa ere etor litezkeelarik, maila baxuetan. Era berean, hotza izango da aste honetako hari eroalea, aspaldiko partez 10 ºCren azpitik geldituko diren tenperatura maximoekin.
Bihar, asteartean, negu beteko eguraldia izango dugu. Prezipitazio ugariez gain, mendebaldeko eta ipar-mendebaldeko haize bortitza ibiliko da eta elur-kotak behera egingo du. Hala, arratsaldean elurraren maila 600-800 metro inguruan egon daiteke eta egunaren amaieran 400 m ingurura jaitsi liteke.
Gainera, Euskalmeten iragarpenaren arabera, arratsaldean ezegonkortasuna areagotu egingo da eta egunaren amaieran kostaldetik hurbil ekaitzak jo eta txingorra bota dezake. Hotz egingo du eta tenperatura maximoak 10 ºCren azpitik geldituko dira txoko guztietan.
Gauzak horrela, tenperatura maximoa 10 gradukoa izango da Donostian, eta minimoa 5 ºCkoa. Bilbon, berriz, gehieneko tenperatura 11 gradukoa izango da, eta gutxienekoa 6 ºCkoa. Gasteizen 6 ºCkoa izango da gehienekoa, eta gutxienekoa 1ekoa. Azkenik, Iruñean 7 ºCkoa izango da gehienekoa, eta gutxienekoa 3 ºCkoa.
Asteazkenerako ere negu gorriko eguraldi ezegonkorra espero da, eta giro hotzak zein elurrak protagonismoa hartuko dute oraingo honetan. Zaparrada mardulak botako ditu sarri, Kantauri isurialdean bereziki, eta baliteke bertan trumoi-ekaitzak jotzea.
Elur-kota 300 eta 400 metro artean kokatuko da, baina baliteke zenbait momentutan maila baxuagoan ere zuritzea. Hori dela eta, alerta laranja ezarri du Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak elurragatik, egun horretarako.
Elurragatik ezarritako alerta laranjaz gain, beste bi abisu hori egongo dira indarrean: prezipitazio iraunkorrengatik Bizkaian eta Gipuzkoan, eta itsasaldeko arriskuagatik, 5 metrorainoko olatuak tarteko.
Gainera, mendebaldeko edo ipar-mendebaldeko haizeak gogor joko du kostaldean eta mendi inguruetan, giroa are gehiago mikaztuz. Hotza nabarmenduko da eta barnealdeko leku askotan zeropeko balioak neurtuko dira; Araba eta Nafarroa aldean, batik bat.
Ostegunean, elur maila igotzearekin batera, baliteke gradu pare bat epeltzea. Izan ere, goizean goiz elur-kota 300 metroren inguruan ibiliko bada ere, egunak aurrera egin ahala 800 metrora igo liteke berriro.
Mendebaldeko haizea ibiliko da, barnealdean ipar-mendebaldekoa izango dena. Prezipitazioak ugariak izan arren, gaurtik hasita eta asteazkenera bitartekoak baino urriagoak izango dira ziurrenik.
Uneoro, eguraldiaren aurreikuspena kontsulta dezakezu eitb.eus-en, edo zure argazki eta bideoak bidali.
Zure interesekoa izan daiteke
Bideo hunkigarria argitaratu du Lara Tacorontek, Mexikora ikastera joan eta hil duten gaztearen ahizpak
Lara Tacorontek, asteburuan Mexikon labankadaz hil zuten Claudiaren ahizpak, salatu duenez, inork ez zion bere familiari jakinarazi “duela oso gutxi” beste bi emakume hil zituztela unibertsitate berean, Moreloseko Autonomoan. "Zergatik ez du inork ezer egiten?", galdetu eta deitoratu du "gutako bakoitza, pertsona gisa, gizarte gisa, aldatzen ez garen arte, horrelakoek gertatzen jarraituko dute".
Gasteizek gogortu egingo du animalien ordenantza: 200 euro pixa eta gorozkiak ez garbitzeagatik, nahitaezko asegurua eta 100.000 eurorainoko isunak
Ordenantzaren eguneraketak arau-hauste arinak gogortuko ditu: egun 750 eurotik beherakoak eta 3.000 eurora iritsiko dira orain. Berritasunen artean, animalien pixa urez garbitzeko betebeharra dago, eta hori ez betetzeak 200 euroko isuna izango du.
Trafikoa bere onera etorri da N-634an, Galdakao parean, istripu baten ondorioz ia bi orduz itxita egon ondoren
Ezbeharra 14:45ean gertatu da Kortederrako gasolindegitik gertu, 96. kilometroan. Auto batek eta kamioi batek elkarren kontra jo dute, eta pertsona bat zauritu da.
Sua berriro piztu da Derion, goizaldean itzali eta ordu gutxira
Sua asteleheneko 20:30ak aldera piztu zen San Isidro auzoko baso-eremu batean, Loiuko aireportutik gertu. Suhiltzaileek sugarrak erabat itzaltzea lortu zuten arren goizaldeko 05:30ak aldera, sua berriro piztu da eta lanean ari dira une honetan, sugarrak itzaltzen.
Zestoako jaietan pertsona bati egindako eraso "bortitza" salatu dute
Udalak ohar baten bidez jakinarazi duenez, lagun bat "bortizki" kolpatu zuten, eta erasoaren ondorioz, hezur haustura eta buruan zauriak izan zituen. Hori dela eta, ospitalera eraman zuten, eta Neurologia Zerbitzuan dago ingresatuta. Bestalde, Segurtasun Sailak zehaztu du irailaren 9ko gauerdian gertatu zela erasoa, eta biktima 40 bat urteko gizonezko bat dela.
Sexu-askatasunaren aurkako delituak batez beste % 8 hazi dira Euskadin
2025ean 2.200 kasu salatu ziren. Fiskaltzaren memoriak ohartarazi duenez, adingabeei zuzendutako prebentzio eta kontzientziazio lanak "ez dira funtzionatzen ari".
Justizia Anderrentzat plataformak gezurretan aritzea leporatu die Santurtziko Udalari eta poliziari
Ander S. T. poliziaren indarkeriak hil zuela frogatuko omen dute prozesu judizialean, eta frogetako bat aurkeztu dute: atxiloketaren bideoa. Plataformak manifestazioa deitu du urriaren 3an.
Ikasle-egoitza ala partekatutako pisua? Unibertsitateetako egoitzen eskariak gora, alokairuen garestitzeagatik
Etxebizitza partekatua aurkitzea gero eta zailagoa da, eta egoitza eta pisuaren arteko prezio-aldea txikitu egin da. Ikasle-egoitza batzuk %100eko okupaziotik gertu daude: erosotasunak, zerbitzuek eta banakako gelek gero eta ikasle gehiago erakartzen dituzte.
Espetxera eraman dute motozerra batekin hainbat gazte mehatxatu zituen gizona
Leporatzen dizkioten gertakariak irailaren 12ko goizaldean jazo ziren. Aurrekari polizialak zituen gizon hori hainbat pertsonari segika ibili zen Algortan, motozerra bat eskuetan zuela.
Eguraldi aldaketa gaurtik aurrera, eta euria asteazkenerako zein ostegunerako
Goiza eguzkitsua eta beroa izango da, baina iluntzerako aldaketa iritsiko da eta asteazkenean tenperaturek nabarmen egingo dute behera. Euria egingo du bai asteazkenean baita ostegunean ere.