Desagertutako Pertsonak
2021/12/15 - 07:59
68 urteko gizon baten bila ari dira Gasteizen
Gizona paseo bat ematera irten zen astelehenean eta, etxera itzultzen ez zela ikusita, haren desagerpena salatu zuten senideek. Armentia inguruan ari dira haren bila.
2021/12/11 - 00:18
Elizondon desagertu den 61 urteko gizon baten bila ari dira
Foruzaingoaren patruila batzuk haren bila ibili dira ostiral honetan, eta larunbatean, eguna argituta, berriko ekingo diete bilaketa-lanei, Nafarroako Suhiltzaileekin batera.
2021/12/06 - 20:35
Larunbatetik eta igandetik desagertuta dauden 74 eta 42 urteko bi gizonen bila dabiltza Nafarroan
74 urteko gizona Iruñean ikusi zuten azken aldiz, Arrotxapean, larunbat arratsaldean; 42 urtekoa, aldiz, igandeko goizaldetik dago desagertuta, eta Lizarran zegoen une horretan.
2021/12/06 - 14:11
Larunbatean desagertutako 74 urteko Arrotxapeko bizilaguna bilatzen jarraitzen dute
Gaur goizean berriro ekin diote larunbat arratsaldean Arrotxapean desagertutako 74 urteko gizona bilatzeko lanei. Azkeneko aldiz ikusi zuten lekuan egindako miaketek ez dute emaitza positiborik eman.
2021/12/05 - 21:33
Larunbatean Arrotxapean desagertu zen 75 urteko gizon baten bila ari dira
Tokiko eta estatuko segurtasun-gorputzek bilaketa dispositiboa jarri dute martxan, eta orain Arga ibaian ere ari dira gizonaren bila.
2021/12/04 - 22:11
Misael Centeno, ibaian hilda aurkitu zuten gizona, gogoan hartu dute Karrantzan
Herritarrengandik jasotako berotasuna biziki eskertu dute nikaraguarraren hurbilekoek. Bilbotik ere autobus bete jende joan da Karrantzara, eta herritarrek injustiziatzat jotzen duten heriotza argitzeko aldarrikatu dute.
2021/12/02 - 07:54
Onik aurkitu dute Galdakaon falta zen 90 urteko gizona
Asteartean desagertu zen, eta bart aurkitu dute, hipotermia zantzuak zituela.
2021/12/01 - 15:31
Karrantza ibaian hilda topatu dute igandetik desagertuta zegoen gaztea
Joan den larunbat gauean Karrantzako Ambasaguas auzoko taberna batean egon zen, eta ikerketaren iturriek ETBri esan diotenez, bertan borrokarik egon ez bazen ere, halako batean gaztea tabernatik azkar antzean atera zen, zenbait pertsona segika zituela.
2021/12/01 - 10:17
Kantabrian aurkitutako gorpua igandean Karrantzan desagertu zen gaztearena da
Herritar batek aurkitu zuen hilotza Karrantza ibaian, Kantabriako Ramales de la Victoria udalerrian. Antza denez, larunbatetik iganderako goizaldean, 31 urteko gazteak borroka batean parte hartu zuen Ambasaguasen.
2021/12/01 - 07:43
90 urteko gizon baten bila ari dira Galdakaon
Astearte arratsaldeaz geroztik ari dira 90 urteko gizonaren bila, momentuz emaitzarik gabe. Belategi auzoan ikusi zuten azkenengoz.
2021/11/30 - 20:33
Gorpu bat aurkitu dute Kantabrian, eta Karrantzan desagertutako gaztea ote den ikertzen ari dira
Partikular batek gizon baten gorpua topatu du Ramalesen (Kantabria), Karrantza ibaiaren magalean. Guardia Zibilak gorpua ateratzeko eta auzitegiko medikuntza zerbitzura eramateko ardura hartuko du, bertan autopsia egin eta identifikatu dezaten.
2021/11/30 - 16:08
Karrantzan desagertutako gazte baten bila ari dira
Gizona igandetik desagertuta dago eta Ertzaintzak hura bilatzeko protokoloa abian jarri du jada.
2021/11/30 - 12:35
32 urteko arrasatear baten gorpua atera dute Deba ibaitik
Astelehenetik desagertuta zegoen gizonezkoa. Lekuko batek gorpua ikusi eta abisua eman du 09:30ean. Ertzaintzak eta suhiltzaileek atera dute hilotza uretatik.
2021/11/21 - 13:56
Hilik aurkitu dute ostegunaz geroztik Lantzen desagertuta zegoen 84 urteko emakumea
Hala baieztatu dute Foruzaingoko iturriek. Paseo bat ematera irten zen, nora joateko asmoa zuen esan gabe eta telefonorik hartu gabe.
2021/11/19 - 08:54
84 urteko emakume baten bila ari dira Lantzen
Paseo bat ematera irten zen ostegunean, nora joateko asmoa zuen esan gabe eta telefonorik hartu gabe. 15:00etan ikusi zuten azkenekoz.
2021/11/13 - 20:25
Otxarkoagako krimenagatik zigortutako bi adin txikikoetatik baten bila ari dira
Epaileak bere garaian ezarri zion internamendu epearen erdia baino gehiago betea zuen gaztea, eta hainbat irteera baimen izan ditu azken hilabeteotan. Orain arte ez da "inolako arazorik izan" baina azkenekoan ez da itzuli.
2021/10/12 - 13:23
Onik aurkitu dute atzo Aramaion desagertutako 67 urteko gizonezkoa
Desagertutako gizona, Izurtzako bizilaguna, goizeko 10:30ean topatu dute bilaketa lanetan parte hartu duten DYAko kideek.
2021/10/12 - 02:18
67 urteko gizon baten bila ari dira Aramaion
Desagertutako gizona Izurtzako bizilaguna da eta anaia batekin joan zen Aramaiora perretxikotan. Basoan banandu egin ziren eta bietako bat ez zen itzuli.
2021/10/05 - 11:37
Igandetik Gasteizen desagertuta zegoen 67 urteko gizona aurkitu dute
Astelehenean Vost Euskadik haren desagerpenaren berri eman zuen, eta laguntza eskatu zuen gizona bilatzeko. Sare sozialetan zabaldutako mezu baten arabera, gizona atzo arratsaldean aurkitu zuten.
2021/09/20 - 18:35
Onik topatu dute asteartean Berrobin desagertu zen gizona
33 urteko gizonezkoa asteartean desagertu zen, baina gaur arratsaldeko lehen orduan aurkitu dute, onik.