Onik aurkitu dute atzo Aramaion desagertutako 67 urteko gizonezkoa
Onik topatu dute larrialdi zerbitzuek atzo Aramaion perretxikoak biltzen ari zela desagertutako gizonezkoa. 67 urteko Izurtzako bizilaguna, 10:30ak inguruan topatu dute bilaketa lanetan ari ziren DYAko kide batzuek. Gaua kanpoan pasa duen arren, osasun egoera onean dago.
Atzo arratsaldean ekin zitzaion bilaketa lanei, gizonezkoaren senide batek falta zela abisua jo zuenean, Olaeta inguruko baso batean perretxikoak biltzera joan zen desagertutakoa. Atzo eta gaur goizean larrialdi zerbitzuetako kideak gizonezkoaren bila ibili dira eta eremua orraztu dute, harik eta, azkenean, onik aurkitu duten arte gizona.
Bilaketa lanetan parte hartu dute Zaintza eta Erreskate Unitateko Mendi eta Txakurren Atalek eta Deba-Urolako ertzain-etxeko patruilak, Euskadiko Salbamenduko Txakurren Taldeak, Gurutze Gorriko baliabideek, DYAk eta Arabako suhiltzaileek, guztiak ere Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko teknikari batek koordinatuta.
Zure interesekoa izan daiteke
Gizon bat atxilotu dute Bilbon, ibilgailuak erregistratzeko eta delituak egiteko mutil baten identitatea usurpatzeagatik
Euriteek gutxienez hildako bat utzi dute Katalunian
Bengoetxea: "Epaia sakon aztertuko dugu helegitea aurkeztu edo ez erabakitzeko eta moldatzen ari garen dekretua hobetzeko"
Oporrak baimenik gabe 17 egunez luzatu zituen langile baten kaleratzea berretsi du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak