68 urteko gizon baten bila ari dira Gasteizen
Etxetik falta den 68 urteko gizon baten bila ari dira Gasteiz inguruan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Ertzaintza, Gurutze Gorria, Babes Zibila, DYA eta Udaltzaingoa Armentia inguruan ari dira gizonaren bila. Ertzaintzaren Txakur eta Erreskate Unitatea ere parte hartzen ari da bilaketa lanetan.
Gizona paseo bat ematera irten zen astelehenean eta, etxera itzultzen ez zela ikusita, haren desagerpena salatu zuten senideek.
VOST Euskadik zabaldutako informazioaren arabera, 1,70 metro luze da, ile zuria eta bizarra ditu, eta lumadun beroki urdina, kirol oinetakoak eta North Face txapela urdina zeramatzan jantzita desagertu zenean.
Herritarren laguntza nabarmentzeaz gainera, haren berri izanez gero, 112 telefonora deitzeko eskatu dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Oporrak baimenik gabe 17 egunez luzatu zituen langile baten kaleratzea berretsi du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak