Desagertutako Pertsonak
2020/11/20 - 15:06
Galduta dabiltzanen mugimenduei jarraitu ahalko die SOS Deiakek, haien baimenarekin
Telefonoek duten geolokalizazio sistemaz baliatuko dira. Erabiltzaileak SOS Deiaken aplikazioa aktibatu beharko du, eta horri esker bere azken mugimenduen berri izango dute larrialdi zerbitzuek.
2020/11/20 - 13:53
Joaquin Beltranen bilaketa emaitzarik gabe amaitu da azken aldiz ikusi zuten eremuan
Orain, emaitzarik lortu ez dutenez, aurrekoaren ondoan dauden bi eremuak egokitzeko lanak hasi dituzte eta bertan hasiko dira Joaquin Beltran bilatzen.
2020/11/07 - 15:13
Joaquin Beltran aurkitzeko eskatu dute, luizia gertatu eta bederatzi hilabete geroago
Zaldibar Argitu plataformak deituta, elkarretaratzeak egin dituzte Eitzaga auzoa, Zaldibar, Ermua eta Eibarren.
2020/10/31 - 18:04
Pasaiako portuan uretara erori den arrantzalearen gorpua aurkitu dute
Goizaldean, bi pertsona arrantzan ari zirela, olatu batek uretara bota ditu. Batek irtetea lortu du, baina besteak ez. Ertzaintzaren helikopteroak aurkitu du gorpua 15:30 aldera.
2020/10/24 - 11:10
Onik aurkitu dute perretxiko bila joan, eta Artikutzan galdu zen gizona
Larunbat honetan, 05:30 aldera, inguru horretatik zebilen mendizale batek aurkitu du 73 urteko gizona.
2020/10/24 - 01:21
73 urteko gizon bat desagertu da Artikutzan, perretxikotara joan ostean
20:00ak aldera desagertuaren emazteak SOS Deiaki abisua eman dio. Bilaketa lanak 21:45 aldera abiatu dira, gizonak bere ibilgailua utzi duen tokitik.
2020/10/20 - 18:33
Onik aurkitu dute Ogellako hondartzan desagertutako arrantzalea
Larrialdi zerbitzuek hondartzako aparkalekuan aurkitu dute arrantzalea, 14:14an. Anbulantzian artatu ostean, onik zegoela ikusi dute, eta ez dute ospitalera eraman behar izan.
2020/10/20 - 15:53
Ogeian desagertutako arrantzalea bilatzen jarraitzen dute
Erreskate taldeak atzo arroketan arrantzan zebila desagertu zen 56 urteko gizonezko baten bila dabiltza.
2020/10/20 - 13:29
Iragan ostiraletik desagertuta zegoen mendizalearen gorpua topatu dute Aiako Harrian
Bilaketa lanak berriz hasi dira 08:00ak aldera, eta 09:30 aldera mendizalearen gorpua topatu dute.
2020/10/20 - 01:38
Ostiralean desagertu zen 38 urteko mendizale baten bila ari dira Aiako Harrian
Dispositiboa arratsaldeko lehen orduan jarri dute martxan, mendizalearen senideek salaketa jarri ondoren, eta iluntzean bilatzeari utzi diote. Astearte goizean berriro abiatuko dira bilaketa lanak.
2020/10/16 - 14:46
Gipuzkoan, itsaso zabalean, irailean aurkitutako giza gorpuzkiak identifikatu dituzte
Arrantzan atera ostean Hendaian desagertu zen 74 urteko gizon baten gorpuzkiak dira. Haren arrantza-ontzia hutsik eta bidaiaririk gabe aurkitu zuten.
2020/10/15 - 16:46
Joaquin Beltranen bilaketa fase erabakigarrian sartu da
Joaquin Beltran azkeneko aldiz ikusi zuten lekuan hasi dira bilaketa lanak. Bizpahiru astetan, 15.000 metro kubiko material eta hondakin atera eta aztertuko dituzte.
2020/10/15 - 10:54
Beltran azkenekoz ikusi zuten lekura heldu dira, eta fase berri bati ekingo diote
B1-a zonaldetik, zabortegiaren goialdetik, materialak ateratzen eta arakatzen hasiko dira.
2020/10/13 - 17:12
Suitzako arroila batean desagertu zen Alloko bizilagunaren bila jarraitzen dute
Ezbehar hartan, Uharte Arakilgo 29 urteko gazte bat, Alloko 33 urteko beste bat eta Gueñesen bizi zen 48 urteko bizkaitar bat hil ziren. Ekaitz gogor batek ezustean harrapatu zituen lau turistak.
2020/10/09 - 23:41
Beltranen familiak ez du itxaropena galtzen
Azkeneko aldiz ikusi zuten lekuan bilatzen hasiko dira datorren astean, eta Zaldibarko zabortegiaren luiziak azpian harrapatutako langilearen gorpua hor aurkituko duten esperantza dago.
2020/10/09 - 16:48
Joaquin Beltran topatzeko lanak “fase erabakigarrian” sartuko dira datorren astean
Makinak egun gutxi barru iritsiko dira “gune berora”. Eremu horretan ikusi zuten azken aldiz desagertutako langilea, luizia gertatu aurretik. B1A izena jarri diote eta baskularen inguruan dago.
2020/10/09 - 14:55
Joaquin Beltran topatzeko aukera gehien dauden eremua identifikatu dute
Urriaren 15ean fase berri batean sartuko dira langilea bilatzeko lanak, Zaldibarko (Bizkaia) zabortegian. Otsailaren 6an luizia gertatu zen azpiegituran, eta bi behargin desagertu ziren.
2020/10/09 - 00:00
Zallako bizilagunek Joaquin Beltran gogoratu dute
Zaldibar Argitu plataformak Joaquin Beltranen gorpua aurkitzeko lanekin jarraitzeko eskatu du.
2020/10/06 - 16:36
Onik aurkitu dute Elgoibarren desagertutako 21 urteko gizona
VOST Euskadik Twitter bidez jakinarazi duenez, Elgoibarren falta zen 21 urteko mutila agertu egin da astearte honetan.
2020/10/06 - 11:14
Pertsona baten gorpuzkiak aurkitu dituzte Gasteizko Etxezaharra parkean
Zenbait hedabidek zabaldutako informazioaren arabera, iaztik Gasteizen falta den 43 urteko gizonezko batenak izan daitezke. Ertzaintzak hipotesi hori baieztatu du.