Gipuzkoan, itsaso zabalean, irailean aurkitutako giza gorpuzkiak identifikatu dituzte
Guardia Zibilak Gipuzkoan, itsaso zabalean, irailaren 24an aurkitu zituen gorpuzkiak Hendaian astebete lehenago (irailaren 17an) desagertutako 74 urteko gizon batenak dira.
Espainiako Gobernuak Gipuzkoan duen Ordezkariordetzak aditzera eman duenez, Guardia Zibilak arrantzale batzuen abisua jaso zuen irailaren 24an, kostaldetik 9,4 miliara giza gorpuzkiak aurkitu zituztela jakinarazteko.
Protokoloa abiatuta, Guardia Zibilak eta Frantziako Polizia Nazionalak ikerketa abiatu zuten, aurkikuntza horren eta Hendaian izandako desagerpenaren artean loturarik zegoen jakiteko. Izan ere, desagertutako gizon horren arrantza-ontzia Oleron uhartean aurkitu zuten irailaren 25ean.
DNA analisiak eginda, desagertua identifikatu eta itsaso zabalean aurkitutako gorpuzkiak harenak direla ondorioztatu dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Elkarretaratzea Gobelan, Romo FC klubeko entrenatzailea sexu-askatasunaren aurkako delituengatik kartzelara bidali ondoren
Bilbo, Donostia eta Gasteiz blindatu dituzte, Blocusek txikizioa egiteko egindako deialdien aurrean