Desagertutako Pertsonak
2020/10/04 - 20:16
Onik aurkitu dute Sopuertako egoitza batetik atzotik falta zen 90 urteko gizona
Antza, agurea bizi den egoitzatik 500 metrora dagoen aldapa batetik. Gurutzetako ospitalera eraman dute.
2020/09/29 - 09:46
Muskizen desagertutako 17 urteko neska lokalizatu dute
VOSTEuskadi elkarteak sare sozialen bidez jakinarazi duenez, astelehenaz gerotiz Muskizen desagertutako 17 urteko neskatoa aurkitu dute.
2020/09/18 - 15:57
62 urteko gizon bat desagertu da Barakaldon
Desagertu zenean galtza bakeroak eta oinetako marroiak zeramatzan jantzita. VOSTEuskadik jakinarazi du desagertutako gizonak botikak hartu behar dituela egunero.
2020/09/11 - 17:50
Aurkitu dute Bilbon desagertutako 14 urteko neska
Joan den ostegunean desagertu zen gaztea Bizkaiko hiriburuan.
2020/09/08 - 12:49
16 urteko neska baten bila ari dira Bilbon, irailaren 5etik
Mariel Yisel Osorio Zuleta Bizkaiko hiriburuan ikusi zuten azkenekoz. 1,60 metroko altuera du eta argala da, eta ile beltza eta begi marroiak ditu.
2020/09/06 - 13:11
Joaquin Beltranen bila jarraitzeko eta gertatutakoa argitzeko eskatu dute
Zabortegiko ezbeharra gertatu zenetik zazpi hilabete bete direnean, elkarretaratzeak egin dituzte Zaldibarren bertan eta Eibarren, besteak beste, Zaldibar Argituk deituta.
2020/08/28 - 12:40
Uztailetik desagertuta dagoen 16 urteko neska baten bila ari dira Bilbon
Desagertutakoa 1,65 metro luze da, eta argala. Praka bakeroak eta kamiseta zuria zeramatzan jantzita azken aldiz ikusi zutenean. Errumanian egon daiteke.
2020/08/28 - 01:50
Foro Sozialak Euskadiko desagertuen gaineko "egiarako eskubidea" galdegin du
Abuztuaren 30ean, igandean, Bortxatutako Desagertzeen Biktimen Nazioarteko Eguna izango da; Euskadin, desagertu ziren eta inoiz topatu ez dituzten zazpi herritarren desagertzeak daude dokumentatuta.
2020/08/26 - 13:27
Iruñean desagertutako 16 urteko neska baten bila ari dira
VOST Euskadik argitaratutako datuen arabera, baliteke Gipuzkoan egotea.
2020/08/25 - 16:54
Lasaitasuna ekarri die Albertoren gorpuzkiak aurkitzeak Sololuzetarrei
ETB Nahia Sololuzerekin izan da gaur eta gorpua aurkitu zuten momentua eta ondorengo egunak nolakoak izan diren kontatu digu.
2020/08/19 - 22:35
"Gure bakea ez da erabatekoa izango Beltran topatu arte", dio Sololuze familiak
Asteazken honetan baieztatu dute zabortegian aurkitutako gorpuzkiak Alberto Sololuzerenak direla; senideek esker ona adierazi diete bilaketa-lanetan parte hartu dutenei.
2020/08/19 - 17:28
Sololuzeren gorpuzkiak topatutako lekuan beste 15 egunez arituko dira Beltranen bila
Alberto Sololuze lankidearen gorpuzkiak aurkitu dituzten gunean jarraituko dute bilaketarekin. Topatzen ez badute, baskula zegoen tokia arakatuko dute.
2020/08/19 - 16:20
DNA probek baieztatu egin dute Alberto Sololuzerena dela zabortegian aurkitutako gorpua
Albistea jakitean familiak lasaitua hartu duela adierazi du, baina aldi berean emozio eta sentimendu kontrajarriak dituztela adierazi dute.
2020/08/19 - 11:28
Zaldibarko zabortegian aurkitutako gorpuzkiak Alberto Sololuzerenak dira
Radio Euskadik jakin duenez, joan den igandeaz geroztik Zaldibarko zabortegian aurkitutako hezurrak otsailean desagertutako langilearenak direla baieztatu dute DNA probek.
2020/08/18 - 16:46
Aurkitutako gorpua eta objektu pertsonalak Alberto Sololuzerenak direla uste dute
Atzo gorpu bat aurkitu ondoren, gaur jakin dugu gorpuarekin batera objektu pertsonalak ere aurkitu diztuztela. Alberto Sololuzerenak izan daitezkeela uste dute.
2020/08/18 - 13:42
Objektu pertsonalak aurkitu dituzte Zaldibarren, gorpuzkiak topatu zituzten tokian
08:30ean ekin diote berriro desagertutako beharginen bilaketari, baskularen inguruan, han aurkitu baitituzte gorpuzkiak. Objektu horiek bi langileetako batenak diren aztertzen ari dira.
2020/08/17 - 16:54
Alberto Sololuzeren eta Joaquin Beltranen familiak, berri gehiagoren zain
Animoz baxu zeudela iritsi da albistea, baina hezurrak aurkitu izanak itxaropena piztu die bi familiei.
2020/08/17 - 16:45
Hezur gehiago aurkitu dituzte Zaldibarko zabortegian
Polizia zientifikoa hezur horiek aztertzen ari da. Bien bitartean, lanek aurrera darraite zabortegian.
2020/08/17 - 16:22
Hezur gehiago aurkitu dituzte Zaldibarko zabortegian
Astelehen goizean aurkitutako hezurrak antropologikoki aztertzen ari dira polizia zientifikoa eta auzitegiko medikuak.
2020/08/17 - 14:04
Bilaketa lanei berrekin diete Zaldibarren
Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze aurkitzeko lanei ekin diete berriro gaur goizean, atzo hezur bat aurkitu ostean.