Objektu pertsonalak aurkitu dituzte Zaldibarren, gorpuzkiak topatu zituzten tokian
Zaldibarko (Bizkaia) zabortegian bilaketa lanetan ari diren erreskate taldeek objektu pertsonal batzuk aurkitu zituzten atzo, astelehena, hezur gehiago aurkitu zituzten tokian. Hori dela eta, duela sei hilabete baino gehiago inguruan desagertu ziren bi langileetako batenak diren edo ez aztertzen ari dira orain.
Hain zuzen ere, argazki kamera bat, erloju bat, eguzkitako betaurreko batzuk eta giltzarrapo bat aurkitu dituzte, ikerketako iturriek astearte honetan jakinarazi dutenez.
Erreskate taldeek igandean topatu zituzten lehen gorpuzkiak, oihal batean bildutako giza-hezur bat, baskularen inguruan. Zehazki, 250.000 metro kubiko zabor mugitu ostean topatu zuten, lur azpian 23 metrora (zortzi solairuko etxe baten altueran).
Atzo, astelehena, hezur gehiago aurkitu zituzten, gorpu batenak diruditenak. Ondoan, argazki kamera bat, erloju bat, eguzkitako betaurreko batzuk eta giltzarrapo bat zeuden.
Orain, objektu horiek otsailaren 6an zabortegian izandako luizian desagertutako bi langileetako batenak diren edo ez aztertzen ari dira.
Gauzak horrela, Alberto Sololuce eta Joaquin Beltranen senideei DNA probak egingo zaizkie, baina egun batzuk beharko dira emaitzak ezagutzeko.
08:30ean ekin diote berriro desagertutako beharginen bilaketari, baskularen inguruan, han aurkitu baitituzte gorpuzkiak.
Zure interesekoa izan daiteke
Arabako gazteen ikasbidaian gertatutakoa kontatu diote EITBri bi gurasok
Gazteetako batzuk "bizitzako gaurik okerrena" pasa zutela esan zieten gurasoei. Portura iritsi ondoren ontzian gelditu behar izan zuten Guardia Zibilaren aurrean deklaratu ahal izateko.
A-15 errepidea itxita egongo da bi noranzkoetan ostiraleko 22:00etatik igandeko 10:00etara
Andoainerako noranzkoan, Berastegiko lotunean moztuko da trafikoa, eta Iruñerakoan, berriz, Sorabillako (Andoain) lotunetik aurrera. Belabietako tunelean segurtasun ekipamenduak kontrolatzeko sistema berri bat jarri ahal izateko itxiko dute.
Osakidetzak prest dauka segurtasun biologiko handiko unitatea, hantabirus kasu posibleei aurre egiteko
Donostia Ospitaleko isolamendurako unitatea Espainiako Estatuan dauden 7 unitateetako bat da, eta bertako profesionalak etengabe entrenatzen dira arrisku handiko infekzioei aurre egin behar dietenerako.
10 salaketa eta 3 gazte ikerketapean Arabako 100 bat adingabek egindako ikasbidaiaren auzian
Bartzelonako Guardia Zibila ari da ikerketa zuzentzen, polizia judizial gisa, eta kasua Bartzelonako Guardiako Epaitegira bidali dute. Zenbait adingabe eta lekukori deklarazioa hartu diete jada, ikastetxe horietako ikasleak ez ziren bidaiariak ere joan zirelako itsas bidaian.
Maialen Mazon hiltzeagatik akusatutako gizonak biktimaren odol orbanak zituen arropetan
Ostiral honetan egin da Arabako Probintzia Auzitegian ustezko hiltzailearen aurkako epaiketaren bosgarren saioa. Auzipetuaren arroparen hainbat lagin aztertzeaz arduratu ziren Ertzaintzako bi adituk deklaratu dute gaur. Zehazki, haren galtzetan zegoen orban bat, eta alkandoran eta zapatiletan zituen orban batzuk ikertu dituzte, eta ondorioztatu dute odol orbanak zirela eta odol hori Mazonen DNArekin bat zetorrela.
EHUk graduazio ekitaldi bateratua egingo du San Mamesen, ekainaren 12an
Ikasleek dagoeneko izena eman dezakete, doan. Halaber, ikasleen senide eta hurbilekoek arratsaldetik aurrera erosi ahalko dituzte sarrerak, 19 euroan, EHUren webgunean.
Lukas Agirre hiltzeaz akusatutakoen "errugabetasun presuntzioa suntsitzeko zantzu nahikoak" ikusten ditu fiskalak
2022ko Gabonetan gertatu zen krimenaz akusatuta, hiru pertsona eseriko dira aulkian: hilketaren ustezko egilea, beharrezko laguntzailea (hiltzaileari labana eman ziona) eta krimena estali zuen neska bat. Gaur osatuta geratuko da herri epaimahaia, eta astelehenean hasiko da epaiketa bera, aurretiazko gaiak aztertuta. Fiskaltzak eta akusazio partikularrak 22 eta 25 urte arteko kartzela zigorra eskatzen dute.
Eusko Jaurlaritzak Gaixotasun Infekzioso Emergenteen Aholku Batzordea aktibatu du hantabirusak eragindako alerta hurbiletik jarraitzeko
Gontzal Tamayo Osasun sailburuordea buru duen organoak bere lehen azalpenak eman ditu MV Hondius ontziaren egoera aztertu ondoren, eta lasaitasunerako mezua helarazi nahi izan du, Euskadin arriskua oso txikia dela goraipatuz; Osakidetzak, berriz, Donostia Unibertsitate Ospitaleko Goi Mailako Isolamendu eta Tratamenduko Unitatea operatibo eta prest du edozein gorabeherari aurre egiteko.
Igorreko Udalak loteriaren saria kobratu ez dutenen arazoa "lehenbailehen" konpontzea espero du
Gabonetako Loterian saria egokitu eta kobratu ezinik geratu diren ehundik gora lagunen salaketak jaso ditu jada Ertzaintzak. Igorreko errugbi taldeak iruzurra egin duen argitzeko ikerketa martxan da.
52 apaizek Juan Carlos Elizalde gotzainaren aurka egin dute, “agintekeriaz” jokatzea leporatuta
Apaizetako baten arabera, seminarioaren “erdia kikoen esku” utzi du gotzainak. Elizalderen esanetan, apaiz batzuek “denbora gehiegi dute inkordiatzeko”.