Giza-hezur bat aurkitu dute Zaldibarko zabortegian
Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze erreskatatzeko lanetan ari ziren ertzainek giza-hezur bat aurkitu dute Zaldibarko zabortegian, Josu Zubillaga Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuordeak igande arratsalde honetan prentsaurrekoan baieztatu duenez.
Zabortegia erori eta sei hilabetera, Ertzaintzak hezur bat aurkitu du baskularen beheko aldean, ondoan tela dagoela, egituraren parte zen 15 metro luzeko metalezko xafla baten azpian. Desagertutakoen arrasto bat aurkitzeko probabilitate handiagoa egotea zen eremuan izan da aurkikuntza.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailetik jakinarazi dutenez, aurkikuntza igande arratsaldeko 17:00ak aldera egin dute, eta segidan ingurua hesitu eta bilaketa lanak geldiarazi dituzte.
Josu Zubiaga Segurtasun sailburuak eta Aitor Zulueta Ondare Naturala eta Klima-aldaketarako zuzendariak premiazko agerraldia egin dute igande arratsaldean, aurkikuntzaren berri emateko. Zubiagak azaldu duenez, 23 metroko indusketa egin dute, "zortzi solairuko eraikina bateko sakonera", eta aurkitutako hezurra gizaki batena dela baieztatu du.
"Hemendik aurrera, zonaldea mugatuko dugu, era kirurgikoago batean arituko gara, kontu handiagorekin", azaldu du, "arrastoak babestu behar ditugu, hortaz, orain arte erabilitako makineriarekin ezin dugu jarraitu, arkeologia lana egokitzen zaigu orain". Oihalei dagokienez, ohartarazi du "erabat ezagutezinak direla", sei hilabete lur azpian eta 70 graduko tenperaturekin lixibiatuta egon ostean.
Bihartik aurrera, aurkitutako hezurrari "analisi zientifikoa egingo zaio", baina Sailburuak ohartarazi duenez, DNA probak "hainbat egunez" luzatuko dira.
Amaitzeko, "pazientzia apur bat" eskatu die Alberto Sololuzeren eta Joaquin Beltranen familiei, sei hilabeteko lana "fruituak ematen hasi delako".
Bestalde, Aitor Zuluetak adierazi du igande honetako aurkikuntza otsailean egindako antolakuntzaren emaitza dela. Izan ere, sei hilabete inguruan gaur heldu diren lekura iristea espero zuten. "Itxaropen eguna zen gaurkoa, geneukan informazioaren arabera, bertan gorpuzkiak aurkitzeko aukera handiagoa baitzegoen", gaineratu du.
Amiantoa zuen zabortegia
Otsailaren 6an, arratsaldeko 16:00ak aldera, izan zen luizia. Zabortegiko baskularen inguruan zeuden bi langileak lurperatuta geratu ziren, eta Bilbo zein Donostia lotzen dituen autobideko galtzada hartu zuen. Ondorioz, zenbait egunez trafikoa eten egin zen.
Zabortegiko luiziaren larritasunaz gain -Europan ezaugarri horiek dituen kasu bakarra-, amiantoa zuten hondakinak zabortegian biltegiratu zirela aditzera eman zuten. Material toxiko hori gordetzeko baimenik ez zeukan zabortegiak, ez eta hondakindegiaren inguruan eragindako kutsadurari aurre egiteko baliabiderik ere.
Durangoko Instrukzioko 1 zenbakiko Epaitegiak behin-behineko askatasuna ezarri zuen uztailaren 23an, kautelazko neurriekin, zabortegiaren arduradun diren enpresako hiru arduradunentzat. Ikertu egoeran daude oraindik, eta hilean behin agertu behar dute epailearen aurrean.
Zure interesekoa izan daiteke
Artxandako tuneletako Deustuko tartea bihar irekiko dute berriro
Bizkaiko Foru Aldundiak estaldura, drainatze-sistemak, ebakuazio-galeriak, argiztapena eta gorabeherak detektatzeko sistema automatikoak hobetu ditu. Udazkenean, Salbeko zatiaren txanda izango da.
Gizon bat atxilotu dute Angelun 10 urteko alabari sexu-abusua egitea leporatuta
Erasoak ikasturte barruko oporretan jazo dira, neskatoa aitaren etxean zegoen bitartean. Epailearen aginduz, gizona espetxeratu egin dute, behin-behinean.
Zisterna-kamioiak ura Karrantzara eramaten hasi dira, hornidura bermatzeko
Astelehenetik ostiralera, egunero, 250 metro kubiko eramango ditu foru erakundeak Enkarterriko udalerriko hornidura bermatzen laguntzeko.
Migratzaileak Ceutan sartzea ekintza antolatua izan zen ala ez ikertzen ari da Auzitegi Nazionala
Maria Tardon epaileak aurretiazko eginbideak abiatu ditu, eta Polizia Nazionalari txostena egin dezala eskatu dio, uztailaren 30ean eta 31n Ceutara iritsitako migratzaile kopuru handiak erakunde kriminal batek hitzartutako edo zuzendutako jarduera izan ote zen argitzeko.
Babeslekurik eta janaririk gabe: migrazio-krisiak gainezka utzi du Ceutako migrazio-zentroa, eta GKEak ere gainditu egin ditu
Atzerritarrentzako Aldi Baterako Egonaldi Zentroa gainezka dago azken egunotan. Marokotik zein Saharaz hegoaldeko Afrikako herrialdeetatik —Sudanetik eta Txadetik, besteak beste— iritsitako ehunka migratzaile Trampolin hondartzan eta migrazioa-zentroaren kanpoaldean daude zain, tokirik ez dutelako. Bien bitartean, migrazio-presioak GKEak ere gainditu egin ditu. Haien lehentasuna iritsi zirenetik jan barik dauden migratzaileei janaria ematea da, eta, gainera, haien eskubideei buruzko informazioa ematen diete.
betiONek bere zerbitzua zabalduko du nahi ez den bakardadea detektatzeko eta 1.500 zaintzaileri laguntzeko
Telelaguntza-zerbitzu publikoak bakardade-arriskuan dauden erabiltzaileentzako plan pertsonalizatuak gehituko ditu, eta adineko edo mendeko senitartekoak etxean zaintzen dituztenentzako laguntza zabalduko du. Hortaz, uztailean iragarritako telelaguntza prediktibo eta aurreratuaren hedapena osatu egingo da.
Zer da 764 sarea, Gipuzkoako 10 ikastetxetan tiroketa-mehatxuak egin zituen erakunde kriminala
Ertzaintzak, Esquadra Mossoekin eta Guardia Zibilarekin batera, 17 urteko adingabe bat atxilotu du Gipuzkoan. Gazte hori Espainiako Estatuan erakunde transnazional horren erreferente nagusia da, eta gazte kalteberen sextortsio, mehatxu eta manipulazio delituengatik ikertzen ari dira.
Jaien hasiera dela eta, Gasteizko Andre Maria Zuriaren plazako landare-eskultura kendu dute
Urtero bezala, Andre Maria Zuriaren jaiak direla eta, Gasteizko Udalak aldi baterako kenduko du Andre Maria Zuriaren plazan dagoen landare-eskultura, jende gehien biltzen den ekitaldietan kaltetu ez dadin.
Kerman Villateren gurasoak, Gasteizko alkateari: "Hitzemandako barne-ikerketa abiatuko duzu orain?"
Radio Euskadiko erreportaje batek zabaldu duenez, Mitika diskotekako atezainek gutxienez lau gazteri eraso egin zieten Kerman Villate hil aurreko hilabeteetan. Kermanen gurasoek salatu dutenez, atezainek gutxienez 22 eraso egin dituzte; horietako 13, Gasteizko Udalak berak Arartekoari aitortuta.
37 urteko gizon bat atxilotu dute, N-634 errepidean, Zornotza parean, txirrindulari bat autoarekin harrapatu eta hiltzeagatik
Uztailaren 25ean Zornotzan 82 urteko txirrindulari bat harrapatu zuen ibilgailuaren jabea atxilotu egin dute, Bilbon. Gidariak ihes egin zuen istripuaren tokitik, eta biktima egun horretan bertan hil zen, Gurutzetako Ospitalean.