Pertsona baten gorpuzkiak aurkitu dituzte Gasteizko Etxezaharra parkean
Gasteizen, pertsona baten gorpuzkiak aurkitu zituzten atzo Etxezaharra parkean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i baieztatu dionez. Zenbait hedabideren arabera, hildakoa Santiago Golderas izan daiteke, iaztik falta den 43 urteko gasteiztarra. Ertzaintzak jakinarazi duenez, desagertutako gasteiztarra izan daitekeela "dirudi".
Santiago Golderas kafe bat hartzera irten zen 2019ko urriaren 4an eta ez zen etxera itzuli.
Hilotza atzo 13:30 aldera topatu zuten Etxezaharra parkean, trenbidearen alboan. Garbiketa lanak egiten ari ziren langile batzuek aurkitu zuten.
Ertzaintzak ikerketa bat zabaldu du hildakoaren identitatea argitzeko, eta noiz eta nola hil zen zehazteko.
Autopsiak argituko du gorpuzkiak iaztik falta den gasteiztarrarenak diren ala ez.
Zure interesekoa izan daiteke
Aita Mennik 1., 2. eta 3. solairuak ireki ditu berriro, hildako bat eta 18 zauritu eragin dituen sutearen ondoren
Migratzaileen aurkako tentsioak gora egin du Ceutan, Negu Gorriaken aurkako protesta batean