Desgaitasuna
Urduñako geltokian trenaren plataforma erabiltzaileen esku jartzea Renferi dagokiola adierazi du Eusko Jaurlaritzak
Eukene Bengoaren aita hainbat bidaiariren artean trenatik jaitsi behar izan zuten, Renfek uko egin ziolako plataforma zabaltzeari, sare sozialen bidez bideo batean salatu dutenez. Aldiriko tren zerbitzuen eskumena urtarriletik dago Eusko Jaurlaritzako Mugikortasun Jasangariaren Sailaren esku, baina plataforma zabaltzea ala ez Renfe enpresari dagokiola azpimarratu du Jaurlaritzak.
Elkarte batek Lamine Yamal salatu du festa baterako akondroplasia duten pertsonak kontratatzeagatik
"Gizartean eragina duen pertsona batek horrelakoetan parte hartzen duenean, kaltea are handiagoa da, gizarteari (bereziki gazteei) diskriminazioa onargarria dela transmititzen zaiolako. Utzi behar diogu desberdinak direnak kosifikatzeari, eta errespetuan eta ekitatean hezi", adierazi du Akondroplasia eta beste Displasia Eskeletiko batzuk eta Enanismoa duten Pertsonen Elkarteak (ADEE, gaztelaniaz).