ikusmen-urritasuna
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Metro Bilbaok geltoki guztietara zabaldu du itsuentzako QR bidezko gidatze sistema

Geltoki guztiek "NaviLens" seinaleztapena dute, ikusmen-urritasuna duten pertsonei bidaiatzea errazteko.
Metro Bilbao
Metro Bilbao. Foto: EFE

Aste honetatik aurrera, Metro Bilbaok geltoki guztietara zabaldu du ikusmen-urritasuna duten pertsonentzako gida-sistema, telefono mugikorrerako QR kodeetan oinarrituta.

Ohar baten bidez jakinarazi duenez, geltoki guztiek "NaviLens" seinaleztapena dute, ikusmen-urritasuna duten pertsonei bidaiatzea errazteko.

ONCErekin lankidetzan garatuta, seinaleztapen hori sare osora zabaldu da, eta erabiltzaileek informazio mota ezberdina jaso ahal izango dute: trenak igarotzeko falta den denbora, horietako bakoitzaren auto kopurua edo une horretan ematen ari diren abisuak.

Informazioa eskuratzeko, erabiltzaileak erabilgarri dauden bi aplikazioetako bat deskargatuta izan beharko du bere telefono mugikorrean.

Aplikazio horietako lehena "NaviLens" izenekoa da. Ikusmen-urritasuna edo erabateko itsutasuna duten pertsonei zuzenduta dago, eta kodea eskaneatzean piktograman dagoen informazioa jasotzen du, bai lokuzio moduan, bai mugikorraren pantailan idatziz.

Beste aplikazioa "NaviLens go" da, ikusmen gutxi duten pertsonei eta beste desgaitasun mota batzuk dituztenei zuzendua. Informazioa modu bisual eta errazean erakusten du zenbait formatutan (audiogida, zeinu-mintzairako bideoak, etab.).

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Babeslekurik eta janaririk gabe: migrazio-krisiak gainezka utzi du Ceutako migrazio-zentroa, eta GKEak ere gainditu egin ditu

Atzerritarrentzako Aldi Baterako Egonaldi Zentroa gainezka dago azken egunotan. Marokotik zein Saharaz hegoaldeko Afrikako herrialdeetatik —Sudanetik eta Txadetik, besteak beste— iritsitako ehunka migratzaile Trampolin hondartzan eta migrazioa-zentroaren kanpoaldean daude zain, tokirik ez dutelako. Bien bitartean, migrazio-presioak GKEak ere gainditu egin ditu. Haien lehentasuna iritsi zirenetik jan barik dauden migratzaileei janaria ematea da, eta, gainera, haien eskubideei buruzko informazioa ematen diete.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X