Desgaitasuna
2020/04/02 - 11:49
Autismoaz Kontzientziatzeko Munduko Eguna da gaur, konfinamenduak baldintzatuta
Etxean kalera atera gabe egotea erronka handia da autismoa duten pertsonentzat. Konfinamendu garaian, askok gizartearen ulertu ezinari egin behar diote aurre.
2020/03/20 - 12:36
Autismoa duten pertsonak kalera atera daitezke, betiere laguntzaile batekin
Hain zuzen ere, beharrezkotzat jotzen diren joan-etorri guztiak egin ahal izango dituzte, betiere koronabirusa hedatzea saihesteko beharrezko neurriak errespetatzen badira.
2020/03/19 - 17:48
Hamaika positibo atzeman dituzte Gipuzkoako zaharren eta desgaituen hiru egoitzatan
Koronabirusak kutsatutako horietatik, bederatzi osasun-egoera onean daude; beste biak "ahulago daude, aurretiko patologia batzuengatik".
2020/03/14 - 12:31
Hondatze kognitiboa azkarrago detektatzeko tablet-a garatu du Getxoko enpresa batek
Euskadin, 65 urtetik gorako lagunen % 9ak hondatze kognitiboa du. Hondatzea ahalik eta azkarren atzematea funtsezko tresna bilakatzen da.
2020/03/11 - 12:54
Azkoitiko zebrabideetan piktogramak margotu dituzte pertsona autistei laguntzeko
Gaur hasi dira Azkoitiko zebrabideetan piktogramak marrazten, espektro autistaren nahasmendua duten pertsonen autonomia sustatzeko.
2020/01/14 - 13:04
Ikusmen-desgaitasuna duten pertsonek danborrada inklusibo berria osatuko dute
Konpainia berria, Hamaika Danborrada Elkartea, 80 bat kidek osatzen dute, eta Sarriegiren martxen erritmoan abiatuko dira, Fernando Arrieta Danbor Nagusiaren gidaritzapean.
2019/12/03 - 14:42
Desgaitasuna duten hamar euskal herritarretik hiruk bakarrik dute nomina bat
Fekoorrek gogora ekarri duenez, 50 langile baino gehiago dituzten enpresen kasuan, kontratatutako langileen % 2k desgaitasunen bat izan beharko lukete, baina ez da betetzen.
2019/12/02 - 16:31
Dibertsitate funtzionala duten emakumeen lan-prekarietatea salatu du Emakundek
Guztira, 40 emakumek parte hartu dute; desgaitasunen bat duten 26 gazte, beren lan-esperientziak azalduz, eta 14 berdintasun- eta enplegu-teknikarik.
2019/11/26 - 12:37
42 eta 45 urteko zigorra bi apaizentzat Argentinako 25 adingaberi abusuak egiteagatik
Beste gizon bati 18 urteko kartzela zigorra ezarri diote. Entzuteko desgaitasuna duten umeei abusuak egiteagatik kondenatu dituzte hirurak.
2019/11/24 - 19:03
Kromosoma bat gehiago izatea ez da ikasteko oztopo
Astrabuduako ez da ohiko futbol talde bat: Down sindromea duten lagunek osatzen dute, eta desgaitasunera normaltasunez eta naturaltasunez hurbildu behar dela erakutsi nahi dute.
2019/10/22 - 10:16
Joseba tetraplegiko geratu zen eta bizikleta berezi bat behar du giharrak sendotzeko
Josebak orain erabiltzen duen bizikleta itzuli egin behar du Oñatiko triatloi taldea boletoak saltzen ari da Joseba eta antzeko egoeran daudenentzat bizikleta bat erosteko.
2019/09/12 - 16:21
Zer gertatuko litzateke mundu osoko herritarrek garun-paralisia izango balute?
Garun-paralisiaren Munduko Egunaren harira, ASPACEk kanpaina berri bat jarri du abian, pertsona “bereziak” besteak izango balira zer gertatuko litzatekeen jakin nahian. Hauxe da erantzuna.
2019/08/11 - 16:15
Gazteek ONCEn lan egiteko deia, bertako hiru langileren bizipenetatik abiatuta
Antoniok, Maiderrek eta Lorenak ONCEn egiten dute lan. Euren ogibideaz harro, ilusioa banatzeaz hitz egin digute. Bertan lan egiteko, %33 baino gehiagoko desgaitasuna izatea da baldintza nagusia.
2019/08/06 - 17:48
Behargin desgaituek zuzendutako hotela zabalduko du ONCEk Bilbon
47 langile izango ditu eta horietatik 33 desgaitasuna duten pertsonak izango dira. Antza, hotela datorren urtean zabalik izango da.
2019/08/01 - 18:40
Autismoa duen mutiko bat Bilboko udaleku batetik kanporatu dutela salatu dute
Udalekuak hasi ziren egunean, mutikoak autismoa duela jakinarazi zien adin txikikoaren amak begiraleei, eta une horretan ez zioten inolako trabarik jarri bertan parte hartzeari.
2019/07/06 - 20:56
Ezgaitasun funtzionaleko hainbat gaztek ikuskizuna eskaini dute, astoen laguntzarekin
Helburu garbia dute: bidean esperientzia ederrak izatea eta, bide batez, gizarteari eta euren buruari erakustea pentsatzen dena baino gehiagorako gai direla.
2019/06/28 - 16:51
Elkano filma belarriz ikusteko abentura, Joseba Beristainekin
Elkano, lehen mundu bira abentura belarriz ikusi dugu, musika egin dion Joseba Beristainekin. Haren belarriz ezagutu dugu estreinatzear den filma.
2019/06/28 - 16:34
'Familia', autismoa duten aktoreek egindako film laburra
Donostiako Lugaritz Kultur Etxean estreinatuko dute gaur 'La Familia' izeneko film laburra. Komedia bat da, eta bertan parte hartu duten ia aktore guztiek autismoa dute.
2019/05/22 - 16:59
Nafarroako Gobernuak 2019-2025 Desgaitasunerako plana onartu du
Nafarroan 32.000 pertsonak baino gehiagok dute desgaitasunen bat, biztanleriaren % 5a, hain zuzen.
2019/04/14 - 15:50
Autismoa duten Iban eta Aitor bikiek lekukoa eraman dute, euren institutuaren izenean
Beti hitz egiten dute euskaraz euren artean, gurasoak erdaldunak diren arren. Euskararekin duten jarrera hori saritu nahi izan dute.