Dibertsitate funtzionala duten emakumeen lan-prekarietatea salatu du Emakundek
Euskadin aniztasun funtzionala duten emakume gazteek pairatzen duten "lan prekarietatea" salatu du Emakundek astelehen honetan; izan ere, sexu eta adinaren araberako diskriminazioari ezgaitasunagatiko bazterketa ere gehitzen zaio.
Gaur goizean aurkeztu dute Nerea Azkonak, Ziortza Rekakoetxeak eta Amaia Garcíak dibertsitate funtzionala duten EAEko emakume gazteen lan egoerari buruz egin duten azterlana. Emakundek beka bat eman die, emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko ikerketa-lanak egiteko beken deialdiaren barruan.
Azterlanaren bidez, emakumeen kolektibo jakin batek jasaten dituen desberdintasun-egoerak ikusarazi nahi dira. Kolektibo horren bizitza baldintzatzen dituzten faktoreak anitzak dira, besteak beste: Sexua, adina eta dibertsitate funtzionala. Genero ikuspegitik eta intersekzionalitatearen teoria kontuan hartuta egin da ikerketa; izan ere, hainbat faktoreren artikulazioa kontuan hartuta soilik uler daiteke haien errealitatea.
Azterketaren helburu nagusia izan da aztertzea, aldagaien artikulazio hirukoitz horretatik abiatuta, zer desberdintasun-, oztopo- eta diskriminazio-egoera espezifiko dauden, desgaitasunen bat duten emakumeen lan-esparruan. Hau da, emakume, gazte eta dibertsitate funtzionala dutenak lan-eremuan pairatzen dituzten desberdintasun- eta/edo diskriminazio-egoera jakin batzuk, zuzenekoak edo zeharkakoak, nola sortzen diren aztertzea.
Helburu horiei guztiei erantzun ahal izateko, metodologia kualitatibo bat diseinatu da, banakako elkarrizketa sakonetan eta talde-elkarrizketetan oinarritu dena. Guztira, 40 emakumek parte hartu dute; desgaitasunen bat duten 26 gazte, beren lan-esperientziak azalduz, eta 14 berdintasun- eta enplegu-teknikarik, gazte horiek bizi dituzten errealitateak hobetzeko Administrazio Publikoari eta hirugarren sektoreko erakundeei emango lizkiekeen gomendioak jasoz.
Elkarrizketak aztertu ondoren, ondorio garrantzitsuenetako batzuk izan dira kasu gehienetan dibertsitate funtzionala duten emakume gazteen lan-baldintzak prekarioak direla hainbat arrazoirengatik, hala nola, sektore feminizatuetan lan egiteagatik, kontratu partzialak eta aldi baterakoak izateagatik eta haien osasunak denbora baldintzatzen dielako, eta horrek zuzenean eragiten duelako haien lanpostuetan.
Dibertsitate funtzionala duten gazteek askotariko diskriminazioak jasaten dituzte beren lanetan, beren lan-baldintzei, nagusi diren aurreiritzi eta estereotipoei eta egokitzapenik eta irisgarritasunik ezari lotuta. Gainera, aniztasun funtzionala duten eta etxeko lanak eta zaintza-lanak egiten dituzten emakumeen ehuneko bat dago etxean sartuta, eta horiek ikusezinak dira estatistiketan eta lan eremuetan.
Azterlanak ondorioztatzen duenez, dibertsitate funtzionala duten gazteen premiei – kasu honetan, lan-arlokoei – modu sistematikoan eta zeharkakoan aurre eginez bakarrik egin ahal izango da Aurrera genero-ikuspegia eta dibertsitatea integratzeko prozesuan, aniztasun funtzionala duten emakumeak beste emakume batzuetatik eta gizon guztietatik bereizten dituen arraila ez dadin handitzen jarraitu. Horregatik, generoarekin, gazteriarekin, aniztasun funtzionalarekin eta enpleguarekin zerikusia duten politika publikoak sakonki berrikustea eskatzen dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Madrilgo eta Avilako suteetan kaltetu diren guneak “hondamendi-eremu” izendatuko dituzte
Ministroen Kontseiluak errege-dekretua onartuko du asteartean, eta, horri esker, kalteak konpontzeko laguntzak eskuratzeko aukera izango dute.
Emakume batek sexu-erasoa salatu du Bilbon
Ertzaintzak ikerketa abiatu du eta ustezko erasotzailea atxilotu du, 26 urteko gizon bat, sexu-askatasunaren aurkako delitua egotzita. Erasoa larunbat goizean jazo zen, Bilboko Iturralde auzoko hiri-eremu batean.
Erandioko birziklatze enpresa batean sutea izan ostean, Osasun Publikoak airearen neurketak egin behar izan ditu
Sua igande goizaldean piztu da, material elektronikoa eta hondakin-materiala erre ditu, eta ke-hodei beltza sortu da.
Vall d'Uixoko suteak kontrolik gabe jarraitzen du
Eguraldiak hobera egin du gauean, eta kontrolguneak indartu dituzten arren, suak aktibo jarraitzen du. Milaka pertsona ebakuatu dituzte.
Tuterako jaietan adingabe bati egindako bortxaketa ikertzen ari dira
Ustezko erasotzailea identifikatu dute jada. Biktimak oraindik ez du salaketa aurkeztu, baina gertatutakoa ikertzen ari diren agenteek esan dute laster egin dezakeela.
Fiskaltzak baztertu egin du Pablo Ibar kasuan lekuko berri bat galdekatzea
Jatorri euskalduna duen presoaren defentsak hura errugabetu lezakeen lekukotza du, eta alegazioak aurkeztuko ditu epaileak beste prozesu bat abia dezan.
Biscarrosse, arimarik gabeko herria: suak etxeak suntsitu eta bazterrak belztu ditu
Guztira 18.000 bat herritar bizi dira bertan, eta etxetik irteteko agindu diete denei. Suak eragindako kalte materialak agerikoak dira. Etxeak erreta, suntsituta, eta han eta hemen, bazterrak belztuta.
UMEk eutsi die Madril eta Avila arteko sute handiei, baina oraindik badira su-gune aktiboak
Baldintza meteorologikoek hobera egin dute, eta horri esker aurrera egin dute sua kontrolatzeko lanetan. Suteak 45.000 hektarea ingururi eragin dio, eta ia 100.000 pertsona daude ebakuatuta edo konfinatuta.
Madrilgo eta Avilako suteek 88.500 pertsona ebakuatzera edo konfinatzera behartu dituzte
Suteek ia 45.000 hektarea kiskali dituzte. Espainiako Gobernuak Toledoko probintziara zabaldu du suteengatik ezarritako larrialdi nazionala. Marlaska ministroak gau "oso zaila" iragarri du, suteen "batasun teknikoaren" ostean.
Pertsona bat hil da eta bost ospitaleratu dituzte sute baten ondorioz Manisesen
Sua larunbatean piztu da, 12:45 aldera, sasi-eremu batean. Suhiltzaileen arabera, sua egonkortu dute jada.