Diputatuen Kongresua
2024/04/01 - 18:52
Koldo auziaren ikerketa batzordea eratu da Senatuan, eta PPk Armengol deituko duela iragarri du
Eloy Suarez batzordeko presidenteak batzordeko kideei gogorarazi die Senatuko ikerketek "eremu mugatua" izango dutela. Bestalde, Borja Semper PPko bozeramaileak ez dio atea itxi Pedro Sanchez deitzeari.
2024/03/21 - 14:34
Pandemian erositako maskaren kontratuak ikertuko ditu Kongresuak, "Koldo auzian" jasotakoekin hasita
Kongresuaren gehiengoaren babesarekin onartu dute ikerketa batzordea sortzea. PPk abstentziora jo du, eta Voxek kontra bozkatu du. Eztabaida zakarra izan da, eta PSOEk eta PPk ustelkeria leporatu diote elkarri.
2024/03/20 - 19:46
Senatuak Kongresuari amnistia legea bertan behera uztea eskatzeko ekimena aurkeztu du PPk
Alderdi Popularrak uste du araua tramitatzeak eskumenen gatazka sortzen duela, "ezkutuko erreforma konstituzionala" delako. Hori dela eta, Pedro Sanchezen Gobernuari egotzi dio egoera horren erantzukizuna, "lege bat iruzurrez izapidetzeagatik, Senatuaren eskumenak urratzen dituelako".
2024/03/20 - 14:40
Puente ''zorrotza'' izango da Koldo auzian, baina baztertu du ministerioaren kontrako ''kausa orokor'' bat
Garraio ministroak epailearen ikerketaren eta barne auditoriaren arabera erabakiko du "kargugabetze" gehiago agintzen dituen, musukoen salerosketen auziaren testuinguruan, baina baztertu du departamendu osoaren kontrako "auzi orokor" bat abiatzea.
2024/03/20 - 14:15
Feijook bere emazteak Air Europarekin dituen loturen inguruko ikerketa bat egongo dela jakinarazi dio Sanchezi
Espainiako Gobernuko presidenteak, bestalde, "ustelkeriari aurre egiteko" eta Ayusoren "dimisioa eskatzeko" eskatu dio Feijoori.
2024/03/20 - 12:39
Sekretu Ofizialaren Legearen erreformaren alde ''zorroztasunez'' lan egiteko deia egin dio Bolañosek EAJri
Felix Bolaños Presidentetzarako eta Memoria Demokratikorako Espainiako ministroak horrela erantzun dio Aitor Esteban EAJren diputatuak Diputatuen Kongresuan egindako galderari.
2024/03/20 - 11:26
Feijook bere emazteak Air Europarekin dituen harremanak ikertzeko mehatxua egin dio Sanchezi
PPko buruak Espainiako Gobernuko presidenteari ohartarazi dio Begoña Gomez emazteak Air Europarekin dituen harremanei buruzko azalpenik ematen ez badu, ikerketa parlamentarioa egingo dutela eta, "beharrezkoa bada", baita judiziala ere (adierazpenak gaztelaniaz).
2024/03/20 - 09:00
Albiste izango dira: WindEurope BECen, turismoa Aste Santuaren atarian eta kontrol saioa Kongresuan
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/03/19 - 18:11
"Eskumenak urratzen dituzten" Etxebizitza Legearen artikuluak kentzeko eskatu diote Espainiako Gobernuari
PPren ekimenak Vox, Junts eta EAJren babesa izan du Etxebizitza Batzordean, eta ERC abstenitu egin da; PSOEk, Sumarrek, Podemosek eta EH Bilduk, berriz, kontra bozkatu dute.
2024/03/19 - 16:25
Senatuak tramitera onartu du Amnistia Legea, baina ohiko prozedurarekin izapidetuko du, urgentzia barik
Aurrez, bi txosten eskatu zaizkie letraduei. Euren arabera, araua Konstituzioaren kontrakoa da baina Senatuak derrigorrez izapidetu behar du.
2024/03/14 - 16:50
Amnistia Legea, onartuta
Gehiengo osoarekin onetsi dute testua, PSOEren eta bere bazkideen 178 aldeko botoekin. Kontrako 172 boto izan dira, PP, Vox, UPN eta CC alderdienak.
2024/03/14 - 16:06
Nogueras (Junts): ''Helburua gure herriaren, Kataluniaren, independentzia da''
Amnistiaren Legea onartu ostean, Miriam Nogueras Junts per Catalunyak Diputatuen Kongresuan duen bozeramaileak esan duenez, "hau ez da puntu eta amaiera bat. Politika berdinetik berdinera egiten jarraituko dugu".
2024/03/14 - 16:02
Jon Iñarritu: ''Lege honek etsai asko ditu, hemen eta kanpoan''
EH Bilduko parlamentariak gaurkoa "egun ona" dela azpimarratu du legea onartu delako eta "auzi katalana" epaitegietatik atera beharra dagoela uste duen gehiengoa dagoelako Kongresuan.
2024/03/14 - 15:52
''Ziklo politiko dramatiko bat ixteko'' amnistia babesten duela berretsi du EAJk
Mikel Legarda EAJko bozeramaileak bat egin du Kataluniako indarrekin, "Espainiako epaileen jazarpen obsesiboa" salatzeko, eta berretsi egin du amnistia babesten duela "konpondu gabeko gatazka instituzional bati" aurre egiteko.
2024/03/14 - 15:15
Lopez: ''Amnistia Legearekin ziklo bat itxiko dugu Katalunian''
PSOEk Kongresuan duen bozeramaileak Francina Armengol Ganberako presidentea babestu du, eta Katalunian ziklo bat itxi ostean, PPk Legea "erosi" egingo duela adierazi du.
2024/03/14 - 14:56
Amnistia Legeak Kongresuaren oniritzia jaso du
Kongresuko osoko bilkurak Amnistia Legeari oniritzia eman dio, aldeko 178rekin eta kontrako 172rekin. Araua Senatura pasatuko da, Junts eta ERCrekin adostutako aldaketekin aldatu ondoren.
2024/03/14 - 14:49
Feijoo: ''Lege honek bitan banatzen ditu Espainia eta Katalunia''
PPko buruak Amnistia Legearen aurkako jarrera defendatu du Diputatuen Kongresuan. Kritikatu duenez, Estatua "zatitzen" duen legea da, eta "ez du senatuaren, justiziaren eta erakundeen iragazkia gaindituko" (adierazpenak gaztelaniaz).
2024/03/14 - 13:02
Estebanek uste du 2025eko kontuak ''definitzaileak'' izango direla legegintzaldirako
EAJk Kongresuan duen bozeramaileak esan du ulertzen duela Espainiako Gobernuak Kataluniako hauteskunde deialdiaren ostean 2024ko aurrekontuak aurrera ez ateratzea, "nahastuta" zeudelako (adierazpenak gaztelaniaz).
2024/03/14 - 11:26
Espainiako Gobernua ''hondoratzen'' ikusten du PPk
Kataluniako hauteskundeekin eta aurrekonturik gabe, Espainiako Gobernua ataka estuan ikusten du Miguel Tellado PPren eledunak Kongresuan. Bere hitzetan, "hondoratzen" ari da Estatu espainiarra. Bestalde, galdetu dioten arren, Isabel Diaz Ayusoren bikotekidearen polemikaz ez du hitz egin.
2024/03/14 - 11:07
PSOEk onartu du Kataluniako hauteskundeek jokaleku politikoa ''mugitu'' egiten dutela
Kataluniako hauteskundeak eta Espainiako Gobernuko aurrekontuak. Bi gaiok izan dituzte ahotan Patxi Lopez eta Pilar Alegria PSOEko diputatuek Kongresuko pasilloetan, gaurko osoko bilkurara sartu aurretik. Besteak beste, Amnistia Legea bozkatuko da gaurko saioan.