Diputatuen Kongresua
2024/05/30 - 14:41
Eztabaida gogorra izan dute Voxeko eta Sumarreko ordezkariek, Amnistia Legearen eztabaidan
Vox eta Sumar taldeetako diputatuen arteko eztabaidaren ondorioz, tarte batean bertan behera utzi behar izan du eztabaida Francina Armengol Kongresuko presidenteak.
2024/05/30 - 14:27
Amnistia Legearen gako nagusiak: Zein? Noiz? Zer delitu?
Zehazki, 2011ko azaroaren 11tik 2023ko azaroaren 13ra Kataluniako auziarekin lotutako ekintzak amnistiatuko ditu. Giza eskubide urraketa larririk eragin ez duten terrorismo ekintzak barkatuko dira. Aurreikuspenen arabera, onuradunak 382 bat herritar izango dira.
2024/05/30 - 14:26
Oriol Junqueras: ''Hau ez da ezeren amaiera''
"Demokraziaren aldeko borroka da. Guk erreferendumean bozkatu nahi dugu berriro, herritar guztiek euren borondatea adierazteko aukera izan dezaten ", gaineratu du ERCko presidenteak.
2024/05/30 - 14:11
Jordi Turull: ''Gaurkoa garaipen handia da independentismoarentzat''
Juntseko idazkari nagusiak adierazi duenez, "ezeri uko egin gabe lortu den garaipena da". "Garaipen handia da, kataluniarrek urriaren 1ean bozkatu zutena posible egiteko lanean jarraitzearen truke", gaineratu du Turullek.
2024/05/30 - 13:50
Kongresuak Amnistiaren Lege proposamena onartu du
Kongresuak aldeko 177 botorekin eta kontrako 172rekin onartu du Amnistia Legearen proposamena. Lege honen helburua Kataluniako normalizazio instituzional, politiko eta soziala bilatzea da.
2024/05/30 - 12:51
Kataluniako alderdiek Amnistia Legea txalotu dute, baina "ez dela ezeren amaiera" argi utzita
Juntseko bozeramaileak gaurkoa egun "historikoa" dela nabarmendu du, baina amnistiak berak bakarrik sakoneko arazoak ez duela konponduko. ERCko bozeramaileak, bere aldetik, adierazi du "hurrengo geldialdia" erreferenduma dela.
2024/05/30 - 12:47
ERC: ''Egun historikoa da, 78ko erregimenaren lehen porrotaren aurrean gaude''
Gabriel Rufianek errealistak izatea eskatu du, legea onartzea "ez delako azken puntua" eta epaileek oraindik aplikatu egin beharko dutelako.
2024/05/30 - 12:31
Miriam Nogueras (Junts): ''Lege hau ez da barkamena, garaipena baizik''
Juntseko diputatuak adierazi duenez, gaurkoa egun "historikoa" da, baina "gaurkoaren ondoren, borrokak aurrera jarraitzen du". "Irabazteko gai garela erakutsi dugu", adierazi du Noguerasek.
2024/05/30 - 12:09
''Garrantzitsua da gehiengo bat egotea argi duena gatazka politikoak elkarrizketaren bidez konpontzen direla''
EH Bilduko Jon Iñarritu parlamentariak adierazi duenez, "lege hau garrantzitsua eta beharrezkoa da, auzitegietatik ateratzeko auzitegietara inoiz heldu behar ez zena".
2024/05/30 - 11:44
EAJk adierazi du Amnistia Legeak ''ez duela botere banaketa arriskuan jartzen''
Mikel Legardak adierazi duenez, "lege-proposamen hau ekimen politiko bat da, eta bere izaera politikoagatik desados egon daiteke, baina ez desegokitzat edo ez-eraginkortzat jotzen delako".
2024/05/30 - 09:48
Albiste izango dira: Amnistia Legea, Maiatzeko KPI aurreratua eta posta bidezko botoa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/05/29 - 18:43
Mikro ireki batek Yolanda Diaz harrapatu du 'joan pikutara' esanez PPri
Elias Bendodo Alderdi Popularreko koordinatzaile nagusiak presidenteordearen adierazpena kritikatu du eta dimisioa eskatu du.
2024/05/29 - 12:06
Feijooren esanetan, ''Moncloa ustelkeriagatik ikertuta dago'' eta Sanchezek erantzun dio ez dutela hondoratuko
Alberto Nuñez Feijook "Moncloa ustelkeriagatik ikertuta" dagoela esan dio Sanchezi, eta egoera "honekin amaitzeko" eskatu dio, legegintzaldia amaitzeko eta hauteskundeak deitzeari erreferentzia eginez. Sanchez presidenteak PPren eta Voxen aurka egin du "lohiaren makinarekin" jarraitzeagatik.
2024/05/23 - 14:13
Estebanek espero du hauteskunde atarian egoteagatik erretiratu izana Lurzoruaren Legea Espainiako Gobernuak
EAJko diputatua penatuta agertu da horrek "zortzi urteko lana, dirua eta esfortzua zakarrontzira botatzea" ekar dezakeelako eta "udal guztiek eskatzen dituzten" aldaketak direlako.
2024/05/23 - 13:46
EH Bilduk legeak negoziatu behar dituela ohartarazi dio PSOEri, ''legealdiak ibilbidea izatea'' nahi badu
Oskar Matutek azpimarratu du Etxebizitza Ministerioak ez duela egin behar zuen "aurretiazko lan guztia", eta azaldu du gaur goizean eman diotela EH Bilduri Lurzoruaren Legea erretiratzeko erabakiaren berri.
2024/05/23 - 10:56
Espainiako Gobernuak Lurzoruaren legea erretiratu du, babes faltagatik
Duela bi egun, Kongresuak PSOEk bultzatutako proxenetismoaren aurkako legea atzera bota zuen.
2024/05/22 - 18:01
Espainiak datorren asteartean aitortuko du Estatu palestinarra
Data Pedro Sanchezek iragarri du Kongresuan egindako agerraldian. Espainiako presidentearekin batera, goizeko lehen ordua baliatu dute Irlandako eta Norvegiako ordezkariek iragartzeko eurek ere maiatzaren 28an aitortuko dutela Palestina Estatu gisa.
2024/05/22 - 12:46
Albares kargutik kentzea eskatu du Feijook, ''Espainiaren interesak PSOEren zerbitzura jartzeagatik''
Feijook ohartarazi duenez, Espainiak Argentinan duen enbaxadorea kentzeko erabakiak "kalte egiten die bertan bizi diren espainiarrei, enpresei eta herrialdearen irudiari". Gainera, PPko buruak adierazi du ez datorrela bat Palestinako Estatua aitortzeko erabakiarekin.
2024/05/22 - 12:30
Sanchezek dio emaztea "profesional zintzoa, serioa eta arduratsua" dela eta bere Gobernua "garbia" dela
Espainiako Gobernuko presidentea ziur dago Justiziak auzia artxibatuko duela, "lohia" baino ez dagoelako, eta gaineratu du badakiela "hautsi nahi dutela, baina jai dutela".
2024/05/22 - 11:55
Pedro Sanchez: ''Nire emaztea profesional zintzoa, serioa eta arduratsua da''
"Nire gobernua gobernu garbia da", gaineratu du Espainiako presidenteak. Pedro Sanchezek adierazi du PPren eta Voxen helburua bera "haustea" dela, baina ez dutela lortuko ohartarazi die.