Espainiarekiko harremanak haustea "ebaluatzea" eskatu du Venezuelako Parlamentuak
Venezuelako Parlamentuak ebazpen-proposamen bat aurkeztu du astearte honetan Espainiarekiko harremanak haustea "ebaluatzea" eskatzeko. Zehazki, bi herrialdeon arteko harreman diplomatikoak eta komertzialak haustea azter dezala eskatu dio Ganberak Nicolas Maduroren Gobernuari. Espainiako Gobernuak, joan den irailaren 11n, Edmundo Gonzalez Urrutia Venezuelako presidente hautatu gisa aitortu ondotik iritsi da Venezuelako Parlamentuaren ebazpena.
Roy Daza diputatuak irakurri zuen testua, atzoko saioan. Esan zuenez, "Espainiako Diputatuen Kongresuak Venezuelako instituzionaltasunaren aurka egindako esku-hartzearen aurrean", Venezuelako Gobernuari eskatzen diote "beharrezko denbora" har dezala, "Espainiako Erresumarekin harreman diplomatikoak eta komertzialak haustea aztertzeko".
Halaber, ebazpenaren arabera, uztailaren 28ko hauteskundeetan "Nicolas Maduro hautatu zuen presidente Venezuelako herriak" eta "herriaren borondatea ukatzen" ari da Espainia.
Horrez gain, aurkeztutako testuak dio "ultraeskuindar espainiarrek" azken urteotan "aterpea eman" dietela "kriminal faxista eta terrorista aitortuei".
Zure interesekoa izan daiteke
Erregaiaren prezioak kamioilariak estutu eta AEBko ondoez ekonomikoa larriagotzen ari da
Ehun bat zauritu eta 13 atxilotu Portugalen, etxebizitzaren aldeko kanpaldiak berriro hustu ondoren
Dozenaka kanpadenda jarri dituzte Erromako Koliseoaren aurrean, bizitzaren kostua garestitzearen aurka protesta egiteko
Manifestazio jendetsuak izan dira hirugarren larunbatez Frantzian, eta 500 lagun baino gehiago atxilotu dituzte