Dirulaguntzak 2025
2020/11/16 - 22:33
Hungariak eta Poloniak betoa EBren aurrekontuari, eta laguntzak atzera litezke
Bi herrialdeek errefusatu egiten dute funtsak Zuzenbide Estatuaren printzipioei lotuta banatzea, eta neurri hori ezin zutenez blokeatu, aurrekontuen aurrean eman dute kontrako botoa.
2020/11/12 - 11:32
Merkataritzarako laguntza zuzenak eta bonuak iragarri ditu Jaurlaritzak 2021erako
Eusko Jaurlaritzako Merkataritzako zuzendariaren esanetan, beharrezkoa da merkataritzari laguntzen jarraitzea, zuzeneko laguntza gehiagorekin.
2020/11/10 - 16:41
4.000 eurorainoko laguntzak eskatzeko aukera izango dute EAEko taberna eta jatetxeek
30 milioi horiek aintzat hartuta, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak 70 milioiraino igo du erresistentzia plana.
2020/11/10 - 15:27
3.000 € eta 4.000 € bitarteko laguntzak ostalarientzat, langile kopuruaren arabera
Ostalaritzarako 30 milioi euro gehiago jarri ditu mahai gainean Jaurlaritzak. Zeudenei batuta, guztira, 45 milioi euroko laguntzak izango ditu sektoreak krisiari aurre egiteko.
2020/11/06 - 16:14
Bizkaiak bide-segurtasuna hobetzeko 7 proiektu probatuko ditu bere errepideetan
Foru Aldundiak 257.000 euroko dirulaguntza emango du proiektu horiek aurrera eramateko.
2020/11/06 - 12:01
Itxiera ezarri aurretik laguntzak zehaztuta ez izatea kritikatu dute ostalariek
Gipuzkoako zein Bizkaiko elkarteetatik diote eurak ez direla kutsatzeen errudun, eta zarratzeko erabakia "azken kolpea" izango dela taberna eta jatetxe askorentzat.
2020/11/05 - 12:20
Jaurlaritzak 11,3 milioi bideratuko ditu eraikinen birgaitze energetikorako
Jarduerak 2007a aurretik eraikitako EAEko etxebizitzetan egingo dira. Eraikin osoetan egin beharko dira eta jarduketa guztien kostuaren % 35eraino lagunduko da, eta % 15eraino argiztapena hobetzeko.
2020/11/05 - 11:00
'Kulturak behar ditu laguntza bereziak baina gu denon konpromezua ere bai'
Kultura jarduerei lotutako aktibitiatea sustatzeko ahalegina egin behar dela azpimarratu du baina onartu du une honetan zailtasun izugarriak daudela
2020/11/03 - 12:47
3.000 denda inguru atxikiko dira Euskadi Bono Dendara
Establezimenduen % 50ek bat egingo dute ekimen horrekin Bizkaian, % 39k Gipuzkoan eta % 10ek Araban.
2020/10/28 - 19:08
Turismo-bonoen banaketa atzeratu dute EAEn, osasun larrialdia dela eta
Jaurlaritzak, foru aldundiek eta udalek bilera bat egingo dute datorren astean merkataritza, turismo eta ostalaritza sektoreei laguntzeko plan bat egiteko asmoz.
2020/10/27 - 13:51
Alderdi politikoek bi milioi euro jasoko dituzte diru-laguntzetan
Guztira, Eusko Jaurlaritzak 2.131.673 euro banatuko ditu Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten sei alderdien artean.
2020/10/20 - 13:25
Energia alternatiboak erabiltzen dituzten ibilgailuak erosteko laguntzak, indarrean
Gasolinarik edo dieselik erabiltzen ez duten autoen eta furgoneten salerosketara bideratuko dituzte laguntzak. Gainera, ibilgailu elektrikoak kargatzeko guneak ere diruz lagunduko dituzte.
2020/10/12 - 20:10
Zaintzaileak kontratatzeko diru-laguntzak luzatuko ditu Eusko Jaurlaritzak
Hain zuzen ere, adin txikikoek 14 urte izan arte luzatuko ditu laguntza horiek. Horrela, COVID-19ak eragindako gaur egungo egoera sozialari erantzun nahi dio.
2020/10/12 - 16:50
Zaintzaileak kontratatzeko diru-laguntzak zabaltzeko asmoa du Eusko Jaurlaritzak
Badira familiak haurra norekin utzi ez dutenak, COVID-19 kasu batengatik gela edo jantokia itxi egiten bada. Zaintzaileak kontratazeko laguntzak 14 urte arteko haurrak dituztenetara zabalduko dira.
2020/09/30 - 21:51
Merkataritza eta turismo bonuak EAEn
Bonuek "Euskadi Turismo Bonua" eta "Euskadi Bono Denda" dute izena, eta 5, 10 edo 20 euroko deskontuak dituzte turismoan, ostalaritzan eta merkataritzan.
2020/09/30 - 15:24
Turismorako eta kontsumorako 620.000 bonuak, urriaren 28tik aurrera eskuragarri
Bonuek "Euskadi Turismo Bonua" eta "Euskadi Bono Denda" dute izena, eta 5, 10 edo 20 euroko deskontuak dituzte turismoan, ostalaritzan eta merkataritzan.
2020/09/28 - 13:06
Europako ezohiko funtsak "udalerrietara ere hel daitezela" eskatuko du EUDELek
Gorka Urtaran EUDELeko presidenteak Europako Udalerrien eta Eskualdeen Kontseiluaren bilera telematikoan hartuko du parte astearte honetan, pandemia hasi geroztik egingo den lehendabizikoan.
2020/09/14 - 11:08
Kulturaren kontsumoa bultzatzeko asmoz 26.800 bonu salgai jarri dituzte Bizkaian
Zehazki, bi bonu mota daude eskura, 15 eta 25 euroan, eta 40 euroko balioagatik trukatu daitezke. Bonuak 2021eko maiatzaren 31ra bitartean erabili ahalko dira.
2020/09/11 - 19:31
20 bat enpresaren legez kanpoko diru-laguntzak jaso zituen Alderdi Popularrak
Horien artean daude Mercadona, FCC taldea edo Ignacio Ugartetxe euskal enpresaria. Ordainketa gehienak hauteskunde garaian egin ziren, kontratu publikoak lortzeko asmoarekin.
2020/08/10 - 19:18
Iruñeko Udalak 800.000 euro bideratuko ditu deskontu bonuetara, kontsumoa bultzatzeko
Bonuak 20 eurokoak izango dira. Herritarrek 14 euro ordaindu beharko dituzte eta Udalak 6 euroko dirulaguntza emango du.